268. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Udal Musika Eskolako 1/2020 aurrekontu-aldaketa.
Behin betiko onespena

Castejongo Udalaren Musika Eskola erakunde autonomoaren 2020ko aurrekontuan 1EM/2020 aurrekontu-aldaketa (kreditu-gehigarria) egiteko erabakia hasiera batez onetsi zen. Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 6an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz. Hona haren laburpena kapituluka:

Kreditua goititzen duten gastu-kapituluak:

GASTUAK

ZENBATEKOA

I. KAPITULUA

27.887,43

GASTUAK, GUZTIRA

27.887,43

Goititzea diru-sarreren kapituluetan:

DIRU-SARRERAK

ZENBATEKOA

VIII. KAPITULUA.–FINANTZA-AKTIBOAK (DIRUZAINTZAKO GERAKINA)

27.887,43

SARRERAK, GUZTIRA

27.887,43

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Castejonen, 2020ko azaroaren 2an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2013025