266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

2021erako karga-tasak

Eulateko Udalak, 2020ko urriaren 20an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den quoruma zuela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12., 64. eta 132. artikuluetan ezarritakoarekin bat, erabaki zuen:

1. Onestea 2021eko ekitaldian aplikatu beharreko karga-tasa eta tasa hauek:

–Ondasun higiezinen gaineko zerga: %0,196.

–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: horiek gauzatzeko aurrekontuaren %3.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zergan, indize hau aplikatuko da: ehuneko 1.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Zerga oinarria zehazteko koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean finkatu diren gutxieneko koefizienteak aplikatuko dira, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa: balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %8.

–Ura: kuota finkoa, kontagailu bakoitzeko:

28 euro urtean.

Kontsumoa: 0,20 euro/metro kubikoa neguan eta 0,58 euro/metro kubikoa udan.

–Belarra:

Azienda xehea: 0,47 euro/burua.

Azienda larria: 3 euro/burua.

–Lur okupatuak:

Herri barnean: 5 euro/metro koadroa.

Herritik kanpo: 1,5 euro/metro koadroa.

2. Erabaki honek indarra hartuko du 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira aplikatzen.

3. Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat, erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ediktuak paratzea Udalaren iragarki-taulan.

Eulaten, 2020ko urriaren 21ean.–Alkatea, María Idoya Martínez de La Hidalga Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L2012364