265. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Kudeaketarako mandatua onestea

Ergoienako Udalak, 2020ko urriaren 28an egindako osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen aho batez:

1.–Kontzejuek egindako kudeaketarako mandatua onartzea, jarraian adierazitako inbertsioak betetzeko, lanek irauten duten eperako, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearekin bat.

–Lizarragako Kontzejua:

  • Mikrosareko eguzki-plakak + inbertsoreak, Lizarragan.

–Dorraoko Kontzejua:

  • Argiteria publikoko argien ordez, LED argiak jartzea, Dorraon.
  • Pilotalekuko argien ordez, LED argiak jartzea, Dorraon.

–Unanuko Kontzejua:

  • Unanuko kontsultategiko leihoak aldatzea.
  • Peletezko galdara programagarria kontsultategian.
  • Peletezko galdara programagarria kontzejuan.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean ezarritakoaren ondorioetarako.

3.–Erabaki hau Ergoienako kontzejuetara -Lizarragara, Dorraora eta Unanura, alegia- bidaltzea, jakinaren gainean egon daitezen eta dagozkion ondorioak sor ditzan.

Lizarragan, 2020ko urriaren 29an.–Alkatea, Emeterio Senar Elso.

Iragarkiaren kodea: L2012829