1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua berrikusteko espedientea, Jose Antonio Perez Ochoak sustatua.
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legea garatzeko eta industriako emisioei buruzko Erregelamenduaren 15. artikuluan xedatutakoarekin bat (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak onetsi zuen), aditzera ematen da ezen aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendaurreko arretarako ordutegian (08:30etik 14:30era arte), baita behean adierazitako webgunean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.
Espedientearen kodea | 0001-0052-2020-000075 |
Unitate kudeatzailea | Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua |
Telefonoa | 848426254 848427587 | Helbide elektronikoa | autprema@navarra.es |
Instalazioa | Zerri-gizendegia |
Sailkapena | Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea | 2B / 9.1.c) |
ELD Abenduaren 16ko 1/2016 | 9.3.b) |
Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua | 6.6.b) |
Abenduaren 9ko 21/2013 Legea | I. eranskina / 1. taldea |
Titularra | Jose Antonio Perez Ochoa |
Kokapena | 5. poligonoa, 649. lurzatia, “Saso Nuevo” alderdia. |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 610.232,000 eta Y: 4.691.273,000 |
Udalerria | Caparroso |
Proiektua | Baimenaren baldintzak berrikustea, Teknika Erabilgarri Onenei (TEO) buruzko ondorioen gaineko 2017/302 (EB) Betearazpen Erabakiari egokitzeko |
Informazioa eskatzeko organoa | BAIMEN BULEGOA autprema@navarra.es |
Alegazioak zer organoren aurrean aurkezten ahal diren | BAIMEN BULEGOA Alegazioak bide hauek erabiliz aurkezten ahalko dira: –Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoak. –Modu telematikoan: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus). –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz. |
Dokumentazioa kontsultatzeko webgunea: | http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Empresa/Proyectos+en+informacion+publica+AAI.htm |
Iruñean, 2020ko urriaren 27an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F2012592