262. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Udal ordenantza, Sesmako udal mugartean eguzki energia biltzeko instalazioak arautzen dituena. Hasierako onespena

Sesmako Udalak, 2020ko urriaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Sesmako udal mugartean eguzki energia biltzeko instalazioak arautzen dituen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interes legitimoa dutenek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Aurreko puntuan aipatutako aldian ez bada aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Halaber, irmoa izanen da administrazio-bidean, eta haren testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Sesman, 2020ko urriaren 9an.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2012024