261. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Ezkontza zibila egiteko eskumenak eskuordetzea

Beteluko Erregistro Zibilean tramitatu da ezkontza zibilaren 2/2020 espedientea, eta hura 2020ko urriaren 26an Beteluko Udaletxean egiteko asmoa dagoenez, udal honetako alkate Miguel Javier Recalde Goldarazek ondotik ematen dena erabaki du Alkatetzaren urriaren 16ko 78/2020 Ebazpenaren bidez; hori guztia, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat.

1.–Udal honetako zinegotzi Ander Prados Otamendi eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

2.–Ezkontza zibil hori Herriko Etxean egiteko baimena ematea.

Betelun, 2020ko urriaren 16an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L2012341