26. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

Aldaketa ordenantzan, Hilerriko zerbitzuagatik
ordaindu beharreko tasei buruzkoan.
Behin betiko onespena

Urrotz-Hiriko Udalak, 2019ko azaroaren 18an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Hilerriko zerbitzuagatik ordaindu beharreko tasei buruzko udal ordenantzan (5. artikulua).

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 27an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onesten da Hilerriko zerbitzuagatik ordaindu beharreko tasei buruzko udal ordenantza, eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Urrotz-Hirian, 2020ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Miguel Ángel Iribarren.

ORDENANTZA FISKALA, HILERRIKO ZERBITZUA EGITEKO
TASAK ORDAINARAZTEARI BURUZKOA

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da honako hauen babesean: Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Legearen IV. kapituluaren 7. atala (100. artikulua eta hurrengoak) eta lege horren beraren 12. artikulua.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da hilerriko zerbitzuak ematea, eta lurra edo horma-hilobiak lagatzea, gehienez ere hogei urterako.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Ondorio guztietarako, subjektu pasibotzat hartuko da zerbitzua emateko eskatzen duen pertsona fisiko edo juridikoa.

Zerga-oinarria

4. artikulua. Zerga-oinarria zehaztuko da zergapeko egintzaren izaeraren arabera, eta, ordenantza honen ondorioetarako, honako hauek izanen dira:

–Ehorzketak.

–Hilotzak hobitik ateratzea.

5. artikulua. Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

–Tasak kasuan-kasuan ezarriko dira, segun eta zer kostu erreal ekartzen dion Udalari zerbitzua emateak.

6. artikulua. Ordenantza honetan xedatzen ez den orotan, jarraituko zaio Ordenantza fiskal orokorrari.

Xedapen gehigarriak

1) Ondoriorik gabe gelditzen dira lur eta panteoien betiereko kontzesio guztiak baldin 99 urtetik gorako antzinatasuna badute.

2) Ondoriorik gabe geldituko dira gaur egun dauden itxitura guztiak.

Azken xedapena

Ordenantza honek indarra hartuko du Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legean ezarritako izapideak bete ondoren.

Iragarkiaren kodea: L2000521