2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZU
Izuko 11. poligonoko 267. herri-lurzatiaren okupazioa, “Izu-Asiaingo SM287031 araztegi sistema” proiektua dela eta. Hasierako onespena
Izuko Batzarrak 2020ko urtarrilaren 16an hartutako erabakiaren bitartez onetsi zen Izuko 11. poligonoko 267. lurzatiaren okupazioa, “Izu-Asiaingo SM2870311 araztegi sistema” proiektuan jasotako lanak egiteko. Sustatzailea Iruñerriko Zerbitzuak SA da.
Baldintza-agiria jendaurrean egonen da Izuko Kontzejuaren iragarki-taulan eta espedientea 30 egun naturaleko epean aztertu ahalko da kontzejuen bulegoan, Oltza Zendeako Udaletxean baitago, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.
Izun, 2020ko urtarrilaren 20an.–Kontzejuko burua, Laura Layana Blanco.
Iragarkiaren kodea: L2000984