256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTIKA

4/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, irailaren 22an, 4/2020 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten zuen erabakia. Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da 4/2020 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aplikatzen diren arauak: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

4/2020 aurrekontu-aldaketa.

Artikako Kontzejuan, 2020ko irailaren 9an egin bilkuran, ondotik ematen den aldaketa onetsi zen 2020ko aurrekontuan, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeari eta hura aurrekontuaren eta gastu publikoaren arloan garatzen duen 270/98 Foru Dekretuari jarraikiz.

Aldaketa: aparteko kreditua eta kreditu-transferentzia

Gastuak: kreditua hartzen duen partida.

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Aparteko kreditua

1 4310 48000

Merkataritza bonoak auzotarrentzat

7.500,00 euro

Aldatu beharreko gastua, guztira

7.500,00 euro

Finantziazioa: kreditua uzten duen partida.

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 3380 22620

Herriko festak

7.500,00 euro

GUZTIRA

7.500,00 euro

Finantzaketa, guztira

7.500,00 euro

Artikan, 2020ko urriaren 19an.–Kontzejuko burua, Cristina Recalde Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2012291