25. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Gizarte Laneko erdi mailako tituludunen 17 lanpostu osagarridun oposizio bidez betetzeko, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako. Argibideak oinarrien inguruan

Ikusirik 2019ko apirilaren 4ko Erabakia, Osoko Bilkuran hartua, Iruñeko Udaleko Haur Eskolak erakunde autonomoaren 2019ko plantilla organikoa behin betiko onetsi zuena, eta 105 zenbakidun gizarte langile lanpostuan E-C1 jakintza-maila behar dela ezartzen duena.

Ikusirik Tokiko Gobernu Batzarraren Erabakia, 2019ko ekainaren 12koa, Gizarte Laneko erdi mailako tituludunen 17 lanpostu osagarridun oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena, eta eskainitako lanpostuen artean Haur Eskolak erakunde autonomoko 105 zenbakidun lanpostua dagoela.

Oharturik oinarrietan ez dela euskaraz jakitea exijitzen, E3 (EGA) jakintza-maila, Udaleko Haur Eskolak erakunde autonomoko 105 zenbakidun lanpostuan aritzeko, erabaki da:

1. Argitzea Haur Eskolak erakunde autonomoko 105 zenbakidun lanpostuan betekizuna dela euskaraz jakitea, E3 (EGA) jakintza-maila. Euskararen E3 maila betekizun gisa duen lanpostu horretara sartu nahi izanez gero, EGA titulua eduki beharko da, edo maila hori egiaztatzen duen titulu edo egiaztagirietako bat, Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailekin bat, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari-kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean jasota daudenak (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulazioa.

2. 105 zenbakidun lanposturako izangaiek titulu hori dutela egiaztatzen duen titulua edo egiaztagiria eduki beharko dute, aurreko apartatuan ezarritakoarekin bat.

3. Prozesua amaitzean proba gainditu eta E3 mailako euskara betekizuna duen 105 zenbakidun lanpostua hartu nahi duenak eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko du.

4. Argibide hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea eta eskabideak aurkezteko 30 egun naturaleko beste epe bat zabaltzea, hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Dagoeneko eskabidea aurkeztu duten baina lanpostu hori hartzeko asmorik ez duten izangaiek ez dute berriz aurkeztu beharko eskabidea.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 27an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Ana Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2001298