2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURUZABAL
2020ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
2020ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 1ean, 1/2020 eta 2/2020 aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia, Udalak hartu zuena 2020ko abuztuaren 17ko osoko bilkuran. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu-aldaketaren espedientea behin betiko onesten da eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
1/2020 AURREKONTU-ALDAKETA
Kreditu-gehigarria
GASTUAK:
1.1500.13100.–Zerbitzu anitzetako enplegatua: 6.000,00 euro.
1.1500.16000.–Enplegatuaren Gizarte Segurantza: 2.000,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
1.87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 8.000,00 euro.
2/2020 AURREKONTU-ALDAKETA
Aparteko kreditua
GASTUAK:
1.9330.64000.–Ondasun eta eskubideen udal inbentarioa: 3.800,00 euro.
1.322.64000.–Artxibo sistema: 7.750,00 euro.
1.4590.68900.–Herriko eremuak egokitzea: 12.500,00 euro.
1.1650.61900.–Herriko argiteria hobetzea: 8.000,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
1.75080.–Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzak: 21.391,00 euro.
1.87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 10.659,00 euro.
Muruzabalen, 2020ko irailaren 23an.–Alkatea, Alberto Azparren Echeverría.
Iragarkiaren kodea: L2011096