230. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

RIBAFORADA

Zerbitzu anitzetako enplegatua, C mailakoa. Izendapena

Ribaforadako Udaleko alkate udalburuak irailaren 21ean 68/2020 Ebazpena eman zuen; haren bidez, Luis Miguel Antón Rodríguez, Ribaforadako Udaleko funtzionario publikoa, izendatu da zerbitzu anitzetako enplegatu, C mailakoa, 2020ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 18koan, argitaratutako deialdiaren babesean egindako hautaketa-prozesua gainditu duen izangaia delako. Hona hemen haren xedapen-zatia, hitzez hitz:

“Lehenengoa.–Luis Miguel Antón Rodríguez, Ribaforadako Udaleko funtzionario publikoa, izendatzea C mailako zerbitzu anitzetako enplegatu, Ribaforadako Udalaren zerbitzura, funtzionarioen araubidean, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, C mailakoa, hautatzeko deialdiaren oinarriekin bat etorriz, oposizio-lehiaketa mugatuko sistemaren bidez eta plantilla handitu gabe. Deialdia 2020ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 18koan, argitaratu zen. Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaio, araubide honetan aurreikusitako babes-jardunaren pean, eta haren aurreko egoera aldatuko du, beharrezkoa den neurrian.

Bigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, eta adieraztea hilabeteko epea izanen duela, izendapen honen jakinarazpena jasotzen duenetik zenbatzen hasita, C mailako zerbitzu anitzetako enplegatuaren kargua hartzeko, zin eginez edo hitz emanez Nafarroako foru-erregimena errespetatuko duela, Konstituzioa eta legeak beteko dituela eta karguari dagozkion betebeharrak zintzo beteko dituela.

Hirugarrena.–Ebazpen honen xedapen zatia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.–Ebazpen hau helaraztea Udaleko Kontu-hartzailetzari eta Udalbatzari, C mailako lanposturako izendatutako funtzionarioak betetzen zuen plaza amortizatuz bidezkoa den aldaketa egin dadin Udalaren plantilla organikoan.”

Ribaforadan, 2020ko irailaren 21ean.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2010905