230. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EPATZE DEIA 206/2020 prozedura laburtuan, zeina aurkeztu baitzen Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 7ko 132E/2020 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez, baiesten da gora jotzeko errekurtso bat, David García Chandía jaunak Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendariaren abuztuaren 21eko 2995/2019 Ebazpenaren aurka aurkeztu zuena.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren 2020ko irailaren 24ko ofizio baten bidez, agindu zen, batetik, administrazio espedientea Nafarroako Justizia Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzeko, eta, bestetik, administrazioarekiko 206/2020 auzi-errekurtsoan interesdun diren guztiak epatzeko. Errekurtso hori David García Chandía jaunak aurkeztu zuen, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 21eko 2995/2019 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez onetsi eta argitara eman baitziren kidego hauetan aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien behin betiko zerrendak, zenbait espezialitatetarako, 2019-2020 ikasturtean indarra izan zezaten: maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer-maisuen eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoak. Zerrenda horiek bi ebazpen hauen bidez deituriko hautapen prozesuetako espezialitateei dagozkie: 1156/2018 Ebazpena, apirilaren 4koa, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, eta 260/2019 Ebazpena, urtarrilaren 22koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana.

Ofizioan xedatutakoari jarraikiz eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, maisu-maistren kidegoko pedagogia terapeutikoaren espezialitateko (gaztelaniaz) interesdun guztiei dei egiten zaie, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2020ko irailaren 24an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2011145