2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2020ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena
Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateak, 2020ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, baita plantilla organikoa ere.
Onetsitako aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235. artikuluari dagokionez xedatuarekin.
Aguilar Kodesen, 2020ko irailaren 28an.–Mankomunitateko burua, Alberto Arriaga Ruiz de Infante.
Iragarkiaren kodea: L2011268