218. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, 2020-2021 ikasturtean eskola jantokietan jateko dirulaguntza bereziak emateko. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/524214). DDBN (Identifikazioa): 524214.

–Xedea.

Dirulaguntza hauen xedea da prozedura juridikoa arautzea eskola-jantokietan jateko laguntza bereziak emateko Eguesibarren bizi diren eta bertan erroldatuta dauden familiei, banakako ebaluazio araubidean, baldin eta haien umeak Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egiten ari badira (kontuan hartu gabe ikastetxearen kokalekua), familiako bizitza bateratzen laguntzeko lan egoerarekin eta prestakuntza nahiz osasun egoerarekin.

–Aurkezteko epea.

2020-2021 ikasturterako, webguneko inprimakiaren bidez aurkeztuko dira eskabideak, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, eta epea eskola ikasturte guztian egonen da irekirik.. Eskabidea aurkeztu ondoko hiletik hasita emanen dira laguntzak, salbu irailean.

Eskaerak ez baditu betetzen deialdian ezarritako baldintzak, interesdunari zuzen dezala eskatuko zaio, gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean, eta ohartaraziko zaio, hala egin ezean, eskaeran atzera egintzat joko dela. Betiere, aurretiaz ebazpena emanen da, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 68.1 artikuluarekin.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2020ko irailaren 17an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2010809