218. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Aberingo Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, baso-aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

Lote bakarra: Aberingo herri-lurreko “El Monte” alderdia, 1. poligonoko 101-B azpilurzatia.

ESPEZIEA

ALDERDIA

ESTEREO KOPURUA

BOLUMENA GUZTIRA

(m³)

ZURAREN BALIOESPENA (euroak)

Alepo pinua

(Pinus halepensis)

Aberin

723

457

4.338

Emaitzaren araberako aprobetxamendua izanen da; prezioa Alepo pinuko estereoko, 6,00 euro.

–Mozketa mota: bakantze mistoa.

–Jarduketaren azalera: 11,70 ha.

–Prezio horietan ez da sartu BEZa.

–Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2.

Proposamenen aurkezpena: proposamenak Aberingo udaletxean aurkeztuko dira, 20 egun naturalean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik (15:00ak arte).

Proposamenak irekitzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko ostiralean, 10:00etan.

Baldintza teknikoak eta administrazio baldintzen agiria Aberingo Udaleko Idazkaritzan daude (Kale Nagusia 36; 31264 Muniain Iguzkitza, Aberin, edo web-orri honetan: www.aberin-muniain.org.

Aberinen, 2020ko irailaren 15ean.–Alkatea, Francisco Javier Fernández Velasco.

Iragarkiaren kodea: L2010815