218. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

159/2020 EBAZPENA, irailaren 17koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez lanpostuak adjudikatzen baitira, hain zuzen ere Irakasleentzako Laguntza Zentroetako (ILZ) aholkulari eta zuzendari lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko, eta amaiera ematen baitzaio irakasle batzuen lanpostu erreserbari, honako hauei hain zuzen: Irakasleentzako Laguntza Zentro (ILZ) berean, deialdiaren bidez lanpostuaz ondoz ondoko bigarren aldi batez jabetu diren irakasleei.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 6ko 10/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen merezimendu lehiaketarako deialdi bat, Irakasleentzako Laguntza Zentroetako (ILZ) aholkulari eta zuzendari lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko helburua zuena. Ebazpen hori 2020ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 20koan.

Haren zazpigarren oinarriak ezartzen du zerbitzu eginkizun hauek, hasteko, bi ikasturte oso iraunen dutela 2020ko irailaren 1ean hasita.

Behin lehenbiziko ikasturtea bukaturik eta bigarren ikasturteko martxoaren 1a baino lehen, Irakasleentzako Laguntza Zentro batean aholkulari edo zuzendari lanpostu batean zerbitzu eginkizunetan dauden irakasleek ordura arte egindako lanaren memoria aurkeztu beharko dute. Aholkulari lanpostuan ari direnen kasuan, memoria hori zentroko zuzendariak eta gai bakoitzean eskuduna den zerbitzuak baloratuko dute. Zuzendaritzako lanpostuan ari direnen kasuan, memoria gai bakoitzean eskuduna den zerbitzuak baloratuko du. Memoriaren balorazioa gai edo ezgai izanen da, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari bidaliko zaio dagokion ikasturteko apirilaren 30a baino lehen.

Memoriak balorazio ona izateak berekin ekarriko du zerbitzu eginkizunak hiru ikasturtez luzatu ahal izatea.

Halaber, ezartzen du aurreko atalean aipatzen den bost urteko aldia bukatu eta gero, baldin eta Irakasleentzako Laguntza Zentro berean lanpostu baten jabetza ondoz ondoko bigarren aldi baterako hartzen bada deialdi bidez, bukatu eginen dela izangaiak behin betiko betetzen zuen irakasle lanpostuaren erreserba.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Irakasleentzako Laguntza Zentroetako (ILZ) zuzendari eta aholkulari izateko lanpostuak zerbitzu eginkizunen araubidean eta merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdiari jarraikiz, zerbitzu eginkizunak esleitzea deialdi honen I. eranskinean ageri diren irakasleei.

Zerbitzu eginkizun horiek 2020ko irailaren 1etik 2022ko abuztuaren 31ra bitarte izanen dituzte ondorioak.

2. 2020ko abuztuaren 31n amaiera ematea II. eranskinean agertzen diren irakasleen lanpostuaren erreserbari, deialdiaren bidez Irakasleentzako Laguntza Zentro bereko lanpostuaz ondoz ondoko bigarren aldi batez jabetu direnei.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.

5. Ebazpen hau eta bere eranskinak honako hauetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten: Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Plantillen Atalera, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren Atalera, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalera, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera.

Iruñean, 2020ko irailaren 17an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

I. ERANSKINA

Zerbitzu eginkizunetan esleitutako destinoak

LANPOSTU ZK.

1. ABIZENA

2. ABIZENA

IZENA

LANPOSTUA

DESTINOA

EGUN HONETATIK

EGUN HONETARA

0030477

AGOS

ESPARZA

EVA MARIA

ILZko AHOLKULARIA

IRUÑA-IRAKASLEENTZAKO LAGUNTZA ZENTROA

2020/09/01

2022/08/31

0030460

BUÑUEL

SAINZ

VICTOR

ILZko AHOLKULARIA

TAFALLA-IRAKASLEENTZAKO LAGUNTZA ZENTROA

2020/09/01

2022/08/31

0033512

ESLAVA

VIDONDO

MARIA ASUNCION

ILZko AHOLKULARIA

IRUÑA-IRAKASLEENTZAKO LAGUNTZA ZENTROA

2020/09/01

2022/08/31

0032504

GAMBOA

ZABALO

FRANCISCO

ILZko AHOLKULARIA

IRUÑA-IRAKASLEENTZAKO LAGUNTZA ZENTROA

2020/09/01

2022/08/31

0033322

GARCIA

JIMENEZ

EDUARDO

ILZko ZUZENDARIA

LIZARRA-IRAKASLEENTZAKO LAGUNTZA ZENTROA

2020/09/01

2022/08/31

0030409

IRIGOYEN

PERURENA

JOSE JAVIER

ILZko AHOLKULARIA

LEKAROZ-IRAKASLEENTZAKO LAGUNTZA ZENTROA

2020/09/01

2022/08/31

0031147

PAGOLA

GARCIA

FERNANDO

ILZko AHOLKULARIA

LIZARRA-IRAKASLEENTZAKO LAGUNTZA ZENTROA

2020/09/01

2022/08/31

0032301

PASCUAL

MORALES

FERNANDO

ILZko AHOLKULARIA

TUTERA-IRAKASLEENTZAKO LAGUNTZA ZENTROA

2020/09/01

2022/08/31

0033812

RAZQUIN

TELLERÍA

JOSE MANUEL

ILZko ZUZENDARIA

IRUÑA-IRAKASLEENTZAKO LAGUNTZA ZENTROA

2020/09/01

2022/08/31

0031396

REY

BACAICOA

JUAN

ILZko AHOLKULARIA

IRUÑA-IRAKASLEENTZAKO LAGUNTZA ZENTROA

2020/09/01

2022/08/31

II. ERANSKINA

Lanpostu erreserba galtzea

1. ABIZENA

2. ABIZENA

IZENA

KIDEGOA

DESTINOA
GALTZEA

Plaza zk.

Herria eta ikastetxea

Espezialitatea/Hizkuntza

Eraginaren data

AGOS

ESPARTZA

EVA MARIA

591

33980

SAN ADRIAN-EGA BHI

ELIKAGAIEN ELABORAZIOKO ERAGIKETA ETA EKIPAMENDUAK/GAZTELANIA

2020/08/31

BUÑUEL

SAINZ

VICTOR

590

30882

ZIZUR NAGUSIA-ZIZUR BHI

GORPUTZ HEZKUNTZA/GAZTELANIA

2020/08/31

GAMBOA

ZABALO

FRANCISCO

590

32602

DONEZTEBE-MENDAUR DBHI

GORPUTZ HEZKUNTZA/EUSKARA

2020/08/31

GARCIA

JIMENEZ

EDUARDO

590

38805

LIZARRA-TIERRA ESTELLA BHI

HEZKUNZA ORIENTABIDEA/GAZTELANIA

2020/08/31

IRIGOYEN

PERURENA

JOSE JAVIER

597

37374

SUNBILLA-IKASTETXE PUBLIKOA

LEHEN HEZKUNTZA/EUSKARA

2020/08/31

PAGOLA

GARCIA

FERNANDO

597

33647

LIZARRA-REMONTIVAL IP

LEHEN HEZKUNTZA/GAZTELANIA

2020/08/31

REY

BACAICOA

JUAN

597

33969

IRUÑA-J.M. IRIBARREN IKASTETXE PUBLIKOA (HOHIP)

LEHEN HEZKUNTZA HELDUENTZAT/GAZTELANIA

2020/08/31

Iragarkiaren kodea: F2010612