21. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 322. lurzatian aldaketa xehatuak egiteko. Behin betiko onespena

Cabanillasko Udalak, 2020ko urtarrilaren 13an egin bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, udalkideek aho batez onetsirik:

“Lehena.–Behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, Cabanillasko arau subsidiarioen aldaketa xehatuak egiteko, 2. poligonoko 322. lurzatian.

Bigarrena.–Alkatea eskuordetzea, beharrezko kudeaketak egin ditzan.

Jakinarazten da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ezen ebazpen honen kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkez daitekeela, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, arlo bereko epaitegiari zuzendua, 2 hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 28/1998 Legearen 8.1 artikuluari jarraituz.

Halaber, aukeran, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.”

Cabanillasen, 2020ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2001228