207. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Santakarako Udalak, 2020ko irailaren 1ean egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

ERABAKIA

Lehenbizikoa.–Dedikazio esklusiboko edo partzialeko araubideari atxikita ez dauden udalkideek udalbatzako kide anitzeko organoen bilkuretara egiazki joateagatik jasoko duten bilkura-sarien araubidea ezartzea: bilkura bakoitzeko hirurehun euro (300 euro) jasoko dituzte, eta urtean, gehienez ere, mila eta berrehun euro (1.200 euro).

Bigarrena.–Erabaki hau atzeraeraginez aplikatzea, 2020ko uztailaren 1etik aurrera.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Udalaren iragarki-taulan paratzea, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Santakaran, 2020ko irailaren 2an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2010101