200. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Martínez de Espronceda kaleko 28an oztopo arkitektonikoak kentzeko, igogailua jarrita. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2020ko abuztuaren 11n egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

Tafallako Udalaren erabakia, 2020ko abuztuaren 11koa; haren bidez behin betiko onesten da hiri-jarduketarako plan berezia, Martínez de Espronceda kaleko 28an oztopo arkitektonikoak kentzeko, igogailua jarrita. Sustatzaileak dira Martínez de Espronceda kaleko 28ko jabekideak.

Tafallako Udaleko alkateak, 2020ko ekainaren 4an, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia, oztopo arkitektonikoak kentzeko, igogailua jarrita Martínez de Espronceda kaleko 28an, haren jabekideek sustatua. Eskaera aurkeztu zuten 2020ko maiatzaren 11n eta 12an, 1.655 eta 1.682 erregistro zenbakiekin, eta helburua da eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzea, igogailua jarrita.

Aipatutako plan berezia egon da jendaurrean, 2020ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuz, ekainaren 25ean, baita Nafarroako Foru Komunitatean editatutako eguneroko prentsan iragarkia jarriz ere, hots, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan, 2020ko ekainaren 23an, Foru Dekretuaren 72.1 artikuluarekin bat.

Ikusirik Hirigintza Zerbitzuen Arloko Zuzendaritzak 2020ko uztailaren 27an eta Aholkularitza Juridikoak 2020ko abuztuaren 5ean emandako behin betiko onespen txostenak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 8.3 artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20.1.c) artikuluan xedatutakoa betez, horrenbestez, Osoko Bilkurak,

ERABAKITZEN DU:

Lehena.–Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia, Tafallako Martínez de Espronceda kaleko 28an oztopo arkitektoniko guztiak kentzeko, igogailua jarrita. Sustatzaileak dira Martínez de Espronceda kaleko 28ko jabekideak.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea aipatutako plan bereziaren behin betiko onespenaren erabakia, baita hartan jasotako hirigintza arauak ere, honako xedapen honetan adierazitakoarekin bat: Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikulua.

Hirugarrena.–Behin betiko onetsitako dokumentuaren ale bat igortzea, erabaki honekin eta txostenekin batera, Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzura, erabaki hau hartu eta ondoko 10 eguneko epean.

Laugarrena.–Erabakia argitaratzea iragarki-taulan eta Udalaren egoitza elektronikoan, baita eramatea ere Udaltzaingora eta Aholkularitza Juridikora, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Bosgarrena.–Erabaki hau jakinaraztea sustatzaileari eta interesdunei, ohartaraziz erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Seigarrena.–Ohartaraztea onetsitako araudiaren aurka, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, testu arauemailea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Xedatutakoak ez ditu ukatzen Nafarroako Foru Komunitateari eta Estatuko Administrazio Orokorrari uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan esleitutako eskudantziak (foru lege hori Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa da), ezta uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa ere (lege horren bidez arautu zen Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa).

Tafallan, 2020ko abuztuaren 11n.–Alkate udalburua, Jesús Arrizubieta Astiz.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2009201