195. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 31

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

OLTZA ZENDEA

Lur-ondasunen gaineko 2020ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da 2020ko abuztuaren 18etik 2020ko irailaren 30era izanen dela hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren 2020ko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke oharrean azaltzen diren Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez.

Helbideratutako ordainagiriak 2020ko irailaren 30ean kargatuko dira kontuetan.

Ohartarazten da ezen, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidez kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

2020ko abenduaren 31ra arte atzeratu ahal izango da, Udaleko alkateari eskaera arrazoitua egin ondoren, bermerik jarri gabe eta berandutze-interesik sortu gabe. Hau, betiere, eskatzaileak, geroratzea onartzearekin batera, bere zerga-betebeharrak egunean mantentzen baditu.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Oltza Zendean, 2020ko abuztuaren 14an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2009290