189. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Hiri-jarduketarako plan berezia 6. poligonoko 1714. lurzatian, ZO-1.14 eremuan. Behin betiko onespena

Mendabiako Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia, 6. poligonoko 1714. lurzatiko etxebizitzen eraikinaren gainekoa. Kale Nagusiko 11ko jabeen erkidegoak sustatu du plana, eta Pedro Moral Rueda arkitektoak idatzi du. Jendaurreko aldiaren berri emateko iragarkia argitaratu zen 2019ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 27koan, bai eta Nafarroan editatzen diren bi egunkarietan ere, 2020ko abenduaren 5ean, eta ikusirik jendaurreko epean ez dela alegaziorik aurkeztu, Udalbatzak, 2020ko ekainaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen aipatu hiri-jarduketarako plan berezia.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Mendabian, 2020ko uztailaren 21ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2008199