189. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

32/2020 Ebazpena:

Ikusirik Barasoaingo Udaleko alkate udalburua herritik kanpora izanen dela 2020ko abuztuaren 21etik 28ra, biak barne.

Kontuan hartuz, aintzat harturik Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikulua, alkateordeei dagokiela alkatearen ordez aritzea haren eginkizun guztietan, baldin hura kanpoan bada, eri bada edo bere eskudantziak erabiltzeko ezindurik bada.

EBAZTEN DUT:

1. Alkatetzaren eginkizun guztiak Lorenzo Galmacci Udaleko alkateordearen esku uztea abuztuaren 21etik 28ra, biak barne.

2. Eskuordetze honen berri ematea Lorenzo Galmacciri, baita Udalbatzari ere, egiten duen hurrengo osoko bilkuran, jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Eskuordetza honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Barasoainen, 2020ko abuztuaren 17an.–Alkatea, Rita Delia Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2009336