183. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

6/2020 eta 7/2020 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia 2020ko uztailaren 2ko osoko bilkuran harturik, 2020ko uztailaren 14ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira, 153. zenbakian. Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, aurrekontuaren aldaketa hori behin betikoz onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburturik ematen dira argitara, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunari buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1889 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz

6/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kredituak: 200.000 euro.

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin finantzatzea: 200.000 euro.

7/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-transferentzia: 34.400 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Sarrigurenen, 2020ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2008826