183. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Irurtzungo Udalak, 2020ko ekainaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1/2020 aldaketa egitea 2020ko aurrekontuan

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala izapidetu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publiko egiteari buruzko izapide eta baldintzei dagokienez. Aipatu legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara eman zen osoko bilkuran hasiera batez onetsitako espedientearen iragarkia, 2020ko uztailaren 22ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, iragarkia argitara ematen da.

GASTU-GOITITZEA:

PARTIDA

KONTZEPTUA

AURREIKUSIA

ALDAKETA

GUZTIRA

4314.47900

Toki-merkataritzako kanpaina

2.000

21.500

23.500

GASTU-GOITITZEA, GUZTIRA

21.500

FINANTZAKETA honen kargura eginen da:

PARTIDA

KONTZEPTUA

AURREIKUSIA

ALDAKETA

GUZTIRA

3380.2262001

Herriko festak

49.000

-21.500

27.500

FINANTZAKETA, GUZTIRA

21.500

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela, bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Irurtzungo Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Irurtzunen, 2020ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2009004