2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDE
Ezkontza zibila egiteko eskumenak eskuordetzea
Alkatetzak, urtarrilaren13an, 3/2020 Ebazpena eman du ezkontza zibilari buruz (3/2019 espedientea). Hala, bada, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatuari jarraikiz, dekretatu da:
“Lehenbizikoa.–Udal honetako zinegotzi Sergio Esparza Chovesen esku uztea Javier Rodríguez Jiménezen eta María Jesús Esparza Chovesen arteko ezkontza zibila, 3/2019 zenbakikoa, egiteko eskumena.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hala xedatzen baita Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluan.
Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea, egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean”.
Arradan, 2020ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Miguel Ángel Enciso Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2000355