18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2019ko abenduaren 26an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2020. urterako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hasiera batez onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira udal Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko ediktuen taulan iragarkia agertu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iratxetan (Leotz), 2020ko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2000113