2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEINTZA-LABAIEN
2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Beintza-Labaiengo Udalak, 2019ko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2020ko ekitaldirako plantilla organikoa; aginduzko iragarkia 2019ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 16an. Jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da honako plantilla:
KARGUAREN IZENA | MAILA | SARBIDEA | KOP. | OSAGARRIAK | KARGUAREN BALDINTZAK |
A | B | C | D | E |
Idazkaria. Administrazio araubideko kontratatua | A | OL | 1 | 15 | 35 | – | – | – | Hutsik. Zerbitzu bateratua, Urrozko, Donamariako eta Oizko udalekin batean. Euskara: nahitaezkoa. Hizkuntz eskakizuna: C1 (ahoz eta idatziz). |
Administrari-ofiziala. Funtzionarioa | C | OL | 1 | 35 | – | – | 12 | – | Jardunean. Zerbitzu bateratua, Urrozko, Donamariako eta Oizko udalekin batean. Euskara: nahitaezkoa. Hizkuntza eskakizuna (euskara): C1 (ahoz eta idatziz). |
A.1.–Funtzionarioen izenen zerrenda |
DEITURAK ETA IZENA | MAILA | GRADUA | ANTZINATASUNA | OSAGARRIAK | KARGUA |
A | B | C | D | E |
Xabin Juaristi Arrieta | A | 1 | 2018-06-18 | 15 | 35 | – | – | – | Idazkaria |
Eulate Etxegia María Victoria | C | 5 | 1990-07-05 | 35 | – | – | 12 | – | Administrari-ofiziala |
OHARRAK ETA LABURDURAK: Osagarriak eta eskakizunak: 1. a) Lanpostuko osagarria. 2. b) Bateraezintasuneko osagarria. 3. d) C talde edo mailen hitzarmeneko osagarria. |
Argitaratzen da, orok jakin dezan. Onespen honen kontra uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluaren 1. zenbakian aipatzen diren errekurtsoak aurkezten ahal dira.
Beintza-Labaienen, 2020ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.
Iragarkiaren kodea: L2000319