18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Laborantzako herri-lurren lehentasunezko aprobetxamendua herritarren artean. Eskabideak aurkezteko epea irekita

Agoizko Udalak, 2019ko abenduaren 18an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hamabortz eguneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan Agoizko herritarrek, interesa badute eta udal ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen badituzte, eska dezaten laborantzako herri-lurren aprobetxamendua, hain zuzen 3.951 metro koadroko herri-landalurrarena, lote bakar batean. Aprobetxamendua zortzi urtetarako esleituko da, herritarren arteko zuzeneko esleipenaren modalitatean, Udal Idazkaritzan diren baldintzei jarraikiz.

Agoitzen, 2019ko abenduaren 20an.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L1916611