1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
432/2019 EBAZPENA, abenduaren 24koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, proiektuak, kultur jarduerak eta ereduko programak interes sozialeko deklaratzen dituena Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta bere zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.
2019ko urriaren 1etik 31ra arte, besteak beste, honako pertsona eta entitate hauek eskaera aurkeztu zuten proiektuak, kultur jarduerak edo ereduko programak interes sozialeko deklaratzeko:
ESKATZAILEA | PROIEKTUAREN TITULUA |
Alesbesko Santa Eufemia parrokia | Arrosarioko kapera eta erretaula zaharberritzea |
Arangurengo Abesbatza | Abesbatza |
Agoizko San Miguel Abesbatza | Berritutako ilusioekin |
“Errege Magoen Desfilea” elkartea | Iruñeko “Errege Magoen Desfilea” elkartearen jarduerak |
Trapezistaren Zorabioa kultur elkartea | Letrazaurituak. Argitaratzearen panorama inarrosten duten emakumeen topaketak |
Espainia iparraldeko elkarte hispaniar-alemaniarra | Espainia iparraldeko elkarte hispaniar-alemaniarraren kultur jarduera |
Iruña Jazz elkartea | Iruña Jazz |
Radio Cierzo irrati elkartea | “Estaciones Sonoras” jaialdia |
Estudios Melitón SL | Navarra Internacional/Film Festival |
Itzagaondoa elkartea | Itzagaondoa Bizirik |
Erdialdea Garatzeko Partzuergoa | Erdialdeko kultur jardueren sarea |
Nafarroako Operaren Lagunen Gayarre Elkartea | AGAO denboraldi lirikoa. Lirika denentzat: AGAO soziala, tokiko artisten zabalkundea, prestakuntza eta proiekzioa |
Nafarroako Abesbatzen Elkartea | Abesbatzako musika denen eskura |
Kon Moción elkartea | Bailar desde quienes somos |
GURELUR-Ingurune Naturala Babesteko Nafarroako Funtsa | Ingurumen hezkuntzako proiektua Arguedasko arroz-soroetako estazio biologikoan |
DISEI elkarte lirikoa | Julián Gayarre. La voz del paraíso. Musikala |
FESTA-Los de Bronce elkartea | FESTA-Los de Bronce |
Atarrabiako San Andres Jaiotzazaleen Elkartea | Atarrabiako San Andres Jaiotzazaleen Elkartea |
Miguel Echauri fundazioa | Miguel Echauri fundazioaren kultur jarduerak garatzea eta mantentzea |
TTIPI-TTAPA fundazioa | TTIPI-TTAPA, aldizkaria, webgunea eta multimedia ekoizpenak editatzea |
E7.2 elkartea | “After Cage” musika esperimentaziorako nazioarteko jaialdia |
Guaixe fundazioa | Nafar Kultura Euskaraz Sustatzen |
Lesakako Roqués Organoaren Lagunen Elkartea | LROLEren 2020rako jarduketa plana |
Intangia | SC Self Copyright |
San José Abesbatza elkartea | “Coro In tempore” abesbatzaren 2020. urteko programazioa |
Ion Iraizoz Alonso | Gris/Mar |
“Irurtzungo Aizpea” elkartea eta “Euskal Txokoa Pikuxar” kultur, aisialdi eta gastronomi elkartea | Irurtzun Euskara eta Kultura 2020 |
Ortzadar Euskal Folklore Elkartea | Nafarroako dantza tradizionalen atlasa eta behatokia |
Ortzadar Euskal Folklore Elkartea | Kultura tradizionalari buruzko Ortzadarraren zikloa |
Txaritopean elkartea | AntartikaLab. HIBRIDATZEA BERRIKUNTZA EGITEKO: berrikuntza sozialeko proiektua, oinarri artistikoa eta kulturala duena |
Nafarroako Unibertsitatea | Nafarroako Unibertsitatearen Museoa |
El Trastero Creativo (ESAL) | Kirolak |
Iruñeko Sinfonietta | Iruñeko Sinfonietta |
Delta Arte y Movimiento SL | LUR arte egoitzak |
Hondalan Kultur Elkartea | Mendigorriko artxibo digitala |
“La Pamplonesa” Iruñeko musika bandaren kultur elkartea | “La Pamplonesa” musika bandaren urteko jardueren ereduko programa |
Orbaibarra garatzeko elkartea | Orbaibarreko ondare erromanikoaren interpretazioa |
AZ Ekimena Alde Zaharra auzo elkartea | Auzoa egiten, historia egiten. Iruñeko Alde Zaharreko auzo-mugimenduaren azken 45 urteak ikertzea eta aztertzea (1975-2020) |
Sembrando Ilusiones, Magia es Verte Sonreír elkartea | Animazioa Bideko Ama Birjina Ospitaleko pediatriako ospitalizazioen solairuan |
La Caracola kultur elkartea | Mapamunditarrak |
Nafarroako Dantzarien Biltzarra | Nafarroako dantza tradizionalaren sustapena eta hedapena |
Ardoaren kofradia | “Del vino y la Viña” liburua, Nafarroako Ardoaren Kofradiaren literatur lehiaketan saritutako lanak. 2014-2018 |
José Luis Echechipía París | EXTEMPORE-Nafarroako organo ondarearen kudeaketa artistikoa eta zabalkundea |
Otazu Fundazioa | ArtWeekend Otazu. Urtero arte garaikideko ekitaldi bat antolatzea Otazu Fundazioan, “Arco” Nazioarteko Arte Azokarekin batera |
Estefanía De Paz Asín | EO! |
Luis Azanza Ladrón | Atrévete |
Nafarroako Erriberaren Garapenerako Estrategietarako Partzuergoa (EDER) | “Lo que viene” zinema jaialdia |
Al Tran Tran Style kultur elkartea | Al Tran Tran musika jaialdia |
Aurrera Kirol Elkartea | Aurrera dantza |
Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 12. artikuluan aurreikusitako jarduketak egin ondoren, Mezenasgo Batzordeak eskaera hauek eta dagokien dokumentazioa igorri zizkion Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluari, ebaluazioa egin zezan.
Eskaerak baloratu ondoren, Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluak, abenduaren 20an, proposamen bat igorri dio Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiari, kulturalak diren proiektuak, jarduerak eta ereduko programak kultur intereseko deklara ditzan, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta bere zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, legezko testu horren 6.2 artikuluan aurreikusitako irizpideak aplikatuz, hala hartuak izatea merezi dutenez.
Aurkezturiko ereduko programa batzuen interes soziala deklaratzeko proposamenari dagokionez, irizten da eskaturiko ereduko programan hurrengo urteetan egin beharreko jarduerak gehiago zehaztu behar direla; hortaz, ez da bidezkoa ereduko programa deklaratzea, baina bai aurkezturiko proiektuen interes soziala deklaratzea 2020ko abenduaren 31ra arte. Honako hauek aurkezturiko ereduko programen kasuan gertatu da hori: Trapezistaren Zorabioa kultur elkartea, Espainia iparraldeko elkarte hispaniar-alemaniarra, Nafarroako Abesbatzen Elkartea, Kon Moción elkartea, E7.2 elkartea, Guaixe Fundazioa, El Trastero Creativo (ESAL) izenekoa, “La Pamplonesa” Iruñeko musika taldearen kultur elkartea, José Luis Echechipía Parísek eta “EDER” Nafarroako Erriberaren Garapenerako Estrategietarako Partzuergoa.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta bere zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituz,
EBAZTEN DUT:
1. Ebazpen honen I. eranskinean ageri diren kultur jarduerak eta proiektuak interes sozialeko deklaratzea.
2. Ebazpen honen II. eranskinean azaltzen diren kultur jardueren eta proiektuen ereduko programak interes sozialeko deklaratzea.
3. Ebazpen honen III. eranskinean ageri diren kultur jarduerak eta proiektuak interes sozialeko deklaratzea, 2020ko ekainaren 30eko bukaera datarekin betiere, eta ez ematea ereduko programaren izaera.
4. Proiektuak eta jarduerak gauzatzen diren bitartean bakarrik izanen du indarra interes sozialeko deklarazioak.
5. Interes sozialeko proiektuak eta jarduerak dituzten pertsona edo entitateak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22. artikuluak ezartzen dituen betebeharrei daude loturik, bai proiektuari, kultur jarduerari edo ereduko programari dagokionez, bai zerga administrazioari dagokionez.
6. Proiektua edo kultur jarduera interes sozialeko deklaratuta ere, onuradunek berdin-berdin eskuratu beharko dituzte hura gauzatzeko lizentzia, baimen edo komunikazioak, horiek ematea, zeinek bere eskumenen esparruan, beste erakunde batzuei dagokienean.
7. Interes sozialeko deklaratzen diren proiektuak eta kultur jarduerak Nafarroako Gobernuaren Atarian argitaratuko dira, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
8. Pertsona eta entitate onuradunek “Mecna zigilua” anagrama erabiltzen ahalko dute beren komunikazio, aurkezpen, argitalpen eta dokumentuetan; baldin eta zerikusia badute interes sozialeko deklaraturik dauden proiektuekin, kultur jarduerekin edo ereduko programekin.
9. Ebazpen hau Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Zerga Ogasunera eta Kultur Mezenasgoaren Batzordera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
10. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2019ko abenduaren 24an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía Morentin.
I. ERANSKINA Kultur jarduerak eta proiektuak |
ESKATZAILEA | PROIEKTUAREN TITULUA | BUKAERA EGUNA |
Alesbesko Santa Eufemia parrokia | Arrosarioko kapera eta erretaula zaharberritzea | 2020-12-31 |
Estudios Melitón SL | Navarra Internacional/Film Festival | 2020-09-05 |
GURELUR-Ingurune Naturala Babesteko Nafarroako Funtsa | Ingurumen hezkuntzako proiektua Arguedasko arroz-soroetako estazio biologikoan | 2020-12-31 |
DISEI elkarte lirikoa | Julián Gayarre. La voz del paraíso. Musikala | 2020-12-31 |
Lesakako Roqués Organoaren Lagunen Elkartea | LROLEren 2020rako jarduketa plana | 2020-12-31 |
San José Abesbatza elkartea | “Coro In tempore” abesbatzaren 2020. urteko programazioa | 2020-12-31 |
Ion Iraizoz Alonso | Gris/Mar | 2020-12-31 |
Irurtzungo Aizpea elkartea eta Euskal Txokoa Pikuxar kultur, aisialdi eta gastronomi elkartea | Irurtzun Euskara eta Kultura 2020 | 2020-12-31 |
Txaritopean elkartea | AntartikaLab. HIBRIDATZEA BERRIKUNTZA EGITEKO: berrikuntza sozialeko proiektua, oinarri artistikoa eta kulturala duena | 2020-6-30 |
AZ Ekimena Alde Zaharra auzo elkartea | Auzoa egiten, historia egiten. Iruñeko Alde Zaharreko auzo-mugimenduaren azken 45 urteak ikertzea eta aztertzea (1975-2020) | 2020-12-31 |
Ardoaren kofradia | “Del vino y la Viña” liburua, Nafarroako Ardoaren Kofradiaren literatur lehiaketan saritutako lanak. 2014-2018 | 2020-12-31 |
Estefanía De Paz Asín | EO! | 2020-3-1 |
Luis Azanza Ladrón | Atrévete | 2020-3-31 |
Al Tran Tran Style kultur elkartea | Al Tran Tran musika jaialdia | 2020-12-31 |
II. ERANSKINA Kultur jardueren edo proiektuen ereduko programak |
ESKATZAILEA | PROIEKTUAREN TITULUA | BUKAERA EGUNA |
Arangurengo Abesbatza | Abesbatzako musika | 2024-12-31 |
Agoizko San Miguel Abesbatza | Berritutako ilusioekin | 2024-12-31 |
“Errege Magoen Desfilea” elkartea | Iruñeko “Errege Magoen Desfilea” elkartearen jarduerak | 2024-12-31 |
Iruña Jazz elkartea | Iruña Jazz | 2024-12-31 |
Radio Cierzo irrati elkartea | “Estaciones Sonoras” jaialdia | 2024-12-31 |
Itzagaondoa elkartea | Itzagaondoa Bizirik | 2024-12-31 |
Erdialdea Garatzeko Partzuergoa | Erdialdeko kultur jardueren sarea | 2020-12-31 |
Nafarroako Operaren Lagunen Gayarre Elkartea | AGAO denboraldi lirikoa. Lirika denentzat: AGAO soziala, tokiko artisten zabalkundea, prestakuntza eta proiekzioa | 2024-12-31 |
FESTA-Los de Bronce elkartea | FESTA-Los de Bronce | 2024-12-31 |
Atarrabiako San Andres Jaiotzazaleen Elkartea | Atarrabiako San Andres Jaiotzazaleen Elkartea | 2024-12-31 |
Miguel Echauri fundazioa | Miguel Echauri fundazioaren kultur jarduerak garatzea eta mantentzea | 2024-12-31 |
TTIPI-TTAPA fundazioa | TTIPI-TTAPA, aldizkaria, webgunea eta multimedia ekoizpenak editatzea | 2024-12-31 |
Intangia | SC Self Copyright | 2022-11-1 |
Ortzadar Euskal Folklore Elkartea | Nafarroako dantza tradizionalen atlasa eta behatokia | 2024-12-31 |
Ortzadar Euskal Folklore Elkartea | Kultura tradizionalari buruzko Ortzadarraren zikloa | 2024-12-31 |
Nafarroako Unibertsitatea | Nafarroako Unibertsitatearen Museoa | 2024-12-31 |
Iruñeko Sinfonietta | Iruñeko Sinfonietta | 2023-12-31 |
Delta Arte y Movimiento SL | LUR arte egoitzak | 2024-12-31 |
Hondalan Kultur Elkartea | Mendigorriko artxibo digitala | 2024-12-31 |
Orbaibarra garatzeko elkartea | Orbaibarreko ondare erromanikoaren interpretazioa | 2024-12-31 |
Sembrando Ilusiones, Magia es Verte Sonreír elkartea | Animazioa Bideko Ama Birjina Ospitaleko pediatriako ospitalizazioen solairuan | 2024-12-31 |
La Caracola kultur elkartea | Mapamunditarrak | 2024-12-31 |
Nafarroako Dantzarien Biltzarra | Nafarroako dantza tradizionalaren sustapena eta hedapena | 2024-12-31 |
Otazu Fundazioa | ArtWeekend Otazu. Urtero arte garaikideko ekitaldi bat antolatzea Otazu Fundazioan, “Arco” Nazioarteko Arte Azokarekin batera | 2024-12-31 |
Aurrera Kirol Elkartea | Aurrera dantza | 2024-12-31 |
III. ERANSKINA Kultur jarduerak eta proiektuak |
ESKATZAILEA | PROIEKTUAREN TITULUA | BUKAERA EGUNA |
Trapezistaren Zorabioa kultur elkartea | Letrazaurituak. Argitaratzearen panorama inarrosten duten emakumeen topaketak | 2020-12-31 |
Espainia iparraldeko elkarte hispaniar-alemaniarra | Espainia iparraldeko elkarte hispaniar-alemaniarraren kultur jarduera | 2020-12-31 |
Nafarroako Abesbatzen Elkartea | Abesbatzako musika denen eskura | 2020-12-31 |
Kon Moción elkartea | Bailar desde quienes somos | 2020-12-31 |
E7.2 elkartea | “After Cage” musika esperimentaziorako nazioarteko jaialdia | 2020-12-31 |
Guaixe fundazioa | Nafar Kultura Euskaraz Sustatzen | 2020-12-31 |
El Trastero Creativo (ESAL) | Kirolak | 2020-12-31 |
“La Pamplonesa” Iruñeko musika bandaren kultur elkartea | “La Pamplonesa” musika bandaren urteko jardueren ereduko programa | 2020-12-31 |
José Luis Echechipía París | EXTEMPORE-Nafarroako organo ondarearen kudeaketa artistikoa eta zabalkundea | 2020-12-31 |
Nafarroako Erriberaren Garapenerako Estrategietarako Partzuergoa (EDER) | “Lo que viene” zinema jaialdia | 2020-12-31 |
Iragarkiaren kodea: F1916661