2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERRI
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Jakinarazten da Alkatetzaren 18/2019 Ebazpenaren bitartez erabaki dela Felix Bacaicoa Berueteren esku uztea alkateari dagozkion eginkizunak hura kanpoan egongo den denbora tartean, azaroaren 28ko 2568/1985 Errege Dekretuak onartu zuen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 44.2 artikuluak 47.ari buruz dioenarekin bat etorriz. Aurreikusi da alkatea kanpoan egongo dela urtarrilaren 9ko 15:00etatik urtarrilaren 11ko 24:00etaraino. Edonola ere, denbora-tarte hori luzatu edo laburtzen bada, eskuordetzearen aldia doitu egingo da.
Erriberrin, 2020ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Maite Garbayo.
Iragarkiaren kodea: L2000241