171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITIBAR

Kontribuzio bereziak ezartzea, Zorokiaingo urbanizazio obrengatik. Hasierako erabakia

Untzitibarko Udalak, 2020ko ekainaren 11n egin bilkuran, erabaki zuen kontribuzio bereziak ezartzea Zorokiaingo urbanizazio obren kostuaren % 90 finantzatzeko.

Iragarkia argitara ematen da hamar eguneko epean, argitaratzen denetik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea azter dezaten udal bulegoetan, eta egoki jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).

Untzitin, 2020ko uztailaren 2an.–Alkatea, Antonio San Miguel Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2007306