169. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

581E/2020 EBAZPENA, uztailaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla lanpostu batzuk, deialdi honetan: merezimendu-lehiaketa, lekualdatzearen bidez bete daitezen 2 lanpostu Analisi Klinikoetako barrutiko fakultatibo espezialista izateko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 24ko 136E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen barrutiko fakultatibo espezialisten 68 lanpostu huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan. Deialdi hori 2020ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren ekainaren 16ko 960E/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda, deialdi honetan: deialdia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Analisi Klinikoetako barrutiko fakultatibo espezialisten 2 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren uztailaren 23ko 1143E/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, aipatu deialdian, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Analisi Klinikoetako barrutiko fakultatibo espezialisten 2 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko.

Izangai bat aurkeztu da lekualdatze nazionalaren bidezko txandan, baina esparru nazionalerako lanposturik eskaini ez denez, txanda horretatik baztertuta gelditu da. Ondorioz, bidezko da deklaratzea bete gabe gelditu direla Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Analisi Klinikoetako barrutiko fakultatibo espezialisten 2 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian eskainitako lanpostuak.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea bete gabe gelditu direla lanpostu batzuk, deialdi honetan: merezimendu-lehiaketa, lekualdatzearen bidez bete daitezen 2 lanpostu Analisi Klinikoetako barrutiko fakultatibo espezialista izateko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin, eta eskuordetzan eman zaizkidan eskumenak erabiliz, hain zuzen ere Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eman zaizkidanak.

Iruñean, 2020ko uztailaren 27an.–Zuzendari kudeatzailea ez dagoenez, eta irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuarekin bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari kudeatzailea, Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F2008256