169. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Usategien enkantea

Udal honek enkante publikorako deialdia egin du, Larmendi alderdian kokaturiko usategien aprobetxamendua esleitzeko 2020ko ehiza sasoirako.

Enkantea Herriko Etxean eginen da 2020ko irailaren 5ean, goizeko 12:00etan, ahozko prozeduraren bidez.

Baldintza-plegua interesaturik daudenen eskura dago bai udal bulegoetan, baita Etxalarko udalaren web orrian ere (www.etxalar.eus).

Etxalarren, 2020ko uztailaren 9an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2007437