168. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

319/2020 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, “Uxueko hondakin uren tratamendua” izeneko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onesten dituena.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak otsailaren 5ean emandako 13/2020 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, aipatu proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Epe hori alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Behin betiko onestea “Uxueko hondakin uren tratamendua” izeneko proiektua, baita horrek ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda ere. Onespenak berekin dakar erabilera publikoko deklarazioa eta lurrak okupatu beharra.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Uxueko Udalaren eta Mairagako Mankomunitatearen iragarki-tauletan argitaratzea. Orobat, iragarki bat argitaratuko da Nafarroako Foru Komunitateko egunkari batean gutxienez.

3. Ebazpen hau Uxueko Udalari eta Mairagako Mankomunitateari jakinaraztea, eta adieraztea administrazio publikoek ez beste interesdun guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2020ko uztailaren 2an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M. Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2007228