168. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2019ko azaroaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen Lizoainibar-Arriasgoitiko udalerriko balorazio txostena berrikusteko proiektua onestea.

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin.

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web orrian, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Lizoainen, 2020ko uztailaren 16an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2007720