168. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Aldaketa, Udal Planeko Hirigintzako Araudi Orokorreko
54. artikuluan eta Hirigintzako Araudi Partikularreko 5.4 artikuluan. Hasierako onespena

Cintruenigoko Udalak, 2020ko uztailaren 1ean egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen Cintruenigoko Udal Planeko aldaketa xehatua, Udalaren ekimenez sustatua, Hirigintzako Araudi Orokorreko 54. artikuluan eta Hirigintzako Araudi Partikularreko 5.4. artikuluan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan ezarritakoarekin.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke. Espedientea interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan.

Cintruenigon, 2020ko uztailaren 2an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2007244