128. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa, Lizarrako “Julián Romano Musika Eskola” erakunde autonomoaren estatutuetan. Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2019ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lizarrako “Julián Romano Musika Eskola” erakunde autonomoaren estatutuak aldatzea.

Jendaurreko epea iragan baita, iragarkia argitaratu ondotik 2019ko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 31n.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako araua behin betiko onetsi eta argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lizarran, 2020ko martxoaren 16an.–Alkatea, Gonzalo Fuentes Urriza.

ALDAKETA ONETSIA

LIZARRAKO “JULIÁN ROMANO MUSIKA ESKOLA” ERAKUNDE AUTONOMOAREN ESTATUTUAK

II. TITULUA

Gobernu eta administrazio organoak. Parte-hartzea

II. KAPITULUA

Zuzendaritza Batzordea

9. artikulua. Zuzendaritza Batzordearen osaera eta izendapena.

1. Zuzendaritza Batzordea entitatearen gobernu organo gorena da. Haren gobernua eta kudeaketa gorena izango ditu bere gain, eta honako kide hauek osatuko dute:

a) Udalean ordezkaritza duen talde bakoitzeko ordezkari bat, bi ordezkorekin, Lizarrako Udaleko osoko bilkurak udalkideen artetik izendatuak; horietako bat izendatuko da erakundearen buru izan dadin. Horien agintaldia udal legegintzaldiarekin bat etorriko da eta kideak berrituko dira udalbatza eratzen den egunetik, bi hilabeteko epean.

b) Musika Eskolako zuzendaria.

c) Idazkaria, hizpidearekin baina botorik gabe.

Iragarkiaren kodea: L2005479