127. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Laburpena, denda, autonomo, ostalaritza eta enpresa txikientzako laguntzak emateko deialdiarena, udalerrian jarduera ekonomikoari eusteko, COVID-19 osasun krisiak eta alarma-egoera deklaratzeak eragindako gizarte- eta ekonomia-larrialdiaren testuinguruan

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean kontsultatu daiteke, baita Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 509025.

Alesbesko Udalak 2020ko maiatzaren 29ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onetsia.

Lehena.–Onuradunak.

Deialdian parte hartu ahal izanen dute oinarri arautzaileen 2. apartatuan ezarritako baldintzak betetzen dituztenek.

Bigarrena.–Xedea eta helburuak.

Deialdi honen xedea da laguntza ekonomikoak ematea Alesbesko enpresaburuei. Jardutea, COVID-19ak eragindako ondorioen aurrean, bultzatuz Alesbesko udal-mugarteko jarduera ekonomikoa eta, arintzen laguntzea negozioen aldi baterako itxierak eragindako galera ekonomiko zuzenaren egoera, eta, ahal den neurrian, saihestea negozio horiek azkenean behin betiko ixtera behartzea.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko 30 egun naturaleko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Alesbesen, 2020ko ekainaren 4an.–Alkate udalburua, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2005573