127. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

76E/2020 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Berrikuntzako zuzendari nagusiak emana, zentro teknologikoei eta ikerkuntza erakundeei elkarlaneko I+G proiektuak egiteko laguntzak emateko 2020ko deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 488036.

Zientziari eta Teknologiari buruzko ekainaren 27ko 15/2018 Foru Legearen atarikoan jasota dagoenez, “arlo desberdinetan ikerketa, garapena eta berrikuntza (I+G+b) sortzea, zabaltzea eta aplikatzea funtsezkoa da Nafarroaren aurrerakuntzarako. I+G+b-k oparotasuna areagotzen du, bizi-kalitatea hobetzen du eta konponbide sortzaileak ekartzen ditu gure gizarteak dituen desafio nagusietarako”.

Foru lege horren bigarren kapituluan arautzen da, halaber, Nafarroako I+G+b sistema, SINAI izenekoa, hau da, hura osatzen duten eragile publiko eta pribatu guztien multzoa [...], eta deskribatzen dira sistema horren parte diren entitate motak.

Foru legearen hirugarren kapituluan ikerketa zientifikoa eta teknikoa bultzatzeko zenbait neurri ezartzen dira. Neurri horien artean jasotzen dira, berariaz, elkarlaneko I+G+b proiektuak sustatzekoak (21.1.c artikulua).

Deialdi hau, azken finean, zentro teknologikoei eta ikerkuntza erakundeei I+G proiektuak egiteko laguntzak emateko deialdiaren bilakaera da, 15/2018 Foru Legearen printzipioekin bat etor dadin, aurreko deialdiaren ibilbidea guztiz sendotuta dagoela kontuan hartuta. Alde horretatik, zentro teknologikoei eta ikerkuntza erakundeei I+G proiektuak egiteko laguntzak emateko 2020ko deialdiak urte anitzeko proiektuak finantzatuko ditu, SINAIko eragileek elkarlanean gauzatuko dituztenak.

Horrez gain, aurtengo deialdian nabarmendu beharreko berritasuna da baloratuko dela I+G+b proiektuek laguntzen duten gizartearen helburuak eta denon onerakoak lortzen, hala proiektuaz espero diren emaitzen eraginari dagokionez (Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren sektore estrategikoen gainean) nola Garapen Jasangarriaren Helburuei dagokienez, garrantzia emanez bereziki ingurumenarekin eta trantsizio ekologikoarekin lotutako alderdiei eta, berariaz, genero berdintasunari, azken helburu hau esplizituki jasotzen baita 15/2018 Foru Legean.

Nafarroako Gobernuak 2019ko azaroaren 20an hartutako Erabakiaren bidez baimendu zuen deialdi honetarako behar diren urte anitzeko gastu konpromisoak hartzea, baita aurretiazko tramitazioa ere.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. “Zentro teknologikoen eta ikerkuntza erakundeen elkarlaneko I+G proiektuetarako laguntzak” emateko 2020ko deialdia onestea.

2. Dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen I. eranskinean jaso dira.

3. 21.750.000 euroko kreditua baimentzea, 2020ra luzatutako 2019ko aurrekontuko “Zentro teknologikoen eta ikerkuntza erakundeen I+G proiektuetarako laguntzak” izeneko G20001 G2100 7819 467300 partidaren eta 2021eko eta 2022ko aurrekontuetan horren baliokidea den partiden kargura.

EKITALDIA

ZENBATEKOA (eurotan)

2020

6.750.000

2021

7.500.000

2022

7.500.000

Guztira

21.750.000

Deialdi honen finantzaketaren baldintza da partida horretan kreditu nahikoa eta egokia izatea, bestela eten eginen baita.

4. Ebazpen hau eta beronen eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Sarrigurenen, 2020ko maiatzaren 25ean.–Berrikuntzako zuzendari nagusia, Rosario Martínez Ortigosa.

I. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

1. Hona dirulaguntza hauen helburua:

a) Nafarroako zentro teknologikoak eta ezagutza ikertu eta hedatzen duten erakundeak (aurrerantzean, “zentroak”) sendotzen laguntzea.

b) Elkarlana sustatzea ikerketaren eta berrikuntzaren arloetan jarduten duten zentroen artean.

c) Zentroen bikaintasun eta espezializazio maila altuagoa lortzea, batetik, ezagutza handitzeko, Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategian ezarritako lehentasunezko gaiei dagozkien arloetan, eta, bestetik, Nafarroaren aurrerakuntzan laguntzeko, Garapen Jasangarriaren Helburuak lortzeari eta trantsizio ekologikoari begira, betiere aintzat hartuz genero berdintasuna, zeharkako izaera duen gaia den aldetik.

d) Zentroek enpresei ematen dieten zerbitzua hobetzea.

2. Laguntza hauen bidez, zentroek egiten duten jarduera ez-ekonomikoa finantzatzen da. Honako hau hartzen da jarduera ez-ekonomikotzat: Europako Batzordeak hala definitzen duena Ikerketarako, garapenerako eta berrikuntzarako Estatuko laguntzei buruzko Europar Batasunaren esparruan (2014/C 198/01). 2014ko ekainaren 27ko Europar Batasunaren Egunkari Ofizialean argitaratu zen.

Europar Batasunaren esparru horrek ezartzen duenez, entitate horien jarduera ez-ekonomikoen finantzaketa publikoari ez zaio aplikatuko Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 107. artikuluko 1. apartatuan xedatutakoa, hau da, ez da estatu-laguntzatzat hartuko, baldin eta argi bereiz badaitezke bi jarduera motak (ekonomikoak eta ez-ekonomikoak), baita bakoitzaren kostu eta finantzaketa ere, jarduera ekonomikoari zeharka diruz laguntzea benetan saihesteko.

2. oinarria.–Onuradunak.

1. Laguntza hauek jasotzen ahalko dituzte eragile hauek, Zientziari eta Teknologiari buruzko ekainaren 27ko 15/2018 Foru Legearen 7. artikuluan zehazten direnek:

a) Unibertsitateak.

b) Ikerkuntza zentroak.

c) Zentro teknologikoak.

d) Nafarroako I+G+b Sistemako exekuzioko eragileen koordinatzaileak (aurrerantzean, entitate koordinatzaileak).

2. Bateraezina izanen da deialdi honetan zentro gisa eta eragileen koordinatzaile gisa parte hartzea.

3. Ezin dira onuradun izan:

a) Administrazio-zehapen irmoa edo kondena-epai irmoa betetzen ari direnak sexu- edo genero-diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, ez eta arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain daudenak ere.

b) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan aipatzen diren debekuetako bat urratzen dutenak.

4. Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar baimena ematea organo emaileak zuzenean eskura ditzan eskatzaileak tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela frogatzen duten ziurtagiri telematikoak. Eskabidean interesdunak horri berariaz uko egiten badio, berak aurkeztu beharko ditu aipatutako betebeharretan egunean dagoela adierazten duten ziurtagiriak.

5. Laguntzen eskabidean dagoen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuko da baldintza guztiak betetzen direla frogatzeko.

3. oinarria.–Proiektu eta jarduera diruz lagungarriak.

1. Zentroek oinarrizko ikerketari, industria ikerketari eta garapen esperimentalari buruz egiten dituzten honako proiektu hauek jaso dezakete dirulaguntza:

a) Elkarlaneko proiektuak: entitate koordinatzaile baten eta gutxienez bi zentroren artean partzuergoan egiten diren proiektuak, haien artean benetako elkarlanean arituz. Ulertuko da elkarlana benetakoa dela zentro batek ere exekutatzen ez badu proiektuaren aurrekontuaren %70etik gora edo %10etik behera.

b) Proiektu bultzatzaileak: entitate koordinatzaile baten eta zentro baten edo batzuen artean partzuergoan egiten diren proiektuak, enpresa entitate bultzatzaile bat edo batzuk tartean daudela, zentroen ikerketa hori industria potentzial handiko lerroetara eta merkatura ailegatzekoetara gidatzeko.

Aurreko deialdietan finantzazioa jaso duten proiektu bultzatzaileak azken urtekoari dagokionez baizik ez dira izango diruz lagungarriak.

2. Orobat, diruz lagunduko dira finantzatutako proiektu bakoitzerako entitate koordinatzaileek garatzen dituzten jarduerak.

3. Proiektuek Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategian (RIS3) identifikatutako sektore estrategiko hauetako batean edo gehiagotan sartuta egon beharko dute:

a) Automozioa eta mekatronika.

b) Elikakatea.

c) Energia berriztagarriak eta baliabideak.

d) Osasuna.

e) Sorkuntza industriak eta industria digitalak.

f) Turismo integrala.

4. Proiektuek lankidetza hitzarmen bat izan behar dute oinarri, parte-hartzaileek eta entitate koordinatzaile batek izenpetua. Entitate koordinatzailea arduratuko da hitzarmen horretan jasotzeaz proiektua egoki gauzatzen dela bermatzeko behar diren alderdiak.

4. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.

1. Honako hauek dira gastu diruz lagungarriak:

a) Proiektuan edo jardueran zuzenean aritzen diren langileen gastuak (ikertzaileak, teknikariak eta gainerako laguntzaileak), horretan aritzen diren neurrian eta jarduten duten denboraren arabera. Gehienez ere 40 euroko dirulaguntza emanen da ordu bakoitzeko.

Diruz lagungarriak izanen dira, orobat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileek ematen duten denbora handitzearen ondoriozko gastuak, Osasun Departamentuak urteko deialdien bidez arautzen duenaren arabera. Egoera hori eskaera egiteko memorian zehaztu beharko da; bestela ez da gastu hautagarritzat hartuko. Inola ere ez da lagungarria izanen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan edo Osasun Departamentuan lan-denbora handitua ez daukaten langileen gastua.

Kontratazio berri bat baino gehiago onartuz gero, errespetatu beharko da emakumeen eta gizonen arteko ordezkaritza orekatuaren printzipioa, zeinaren arabera kontratatu berri guztien %60 baino gehiago ez baitira izanen sexu batekoak, ez eta %40 baino gutxiago ere, eta sexu bakoitzeko %50 izatera joko baita, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legean jasota dagoen moduan. Ohar hori aplikatuko da kontuan hartuz entitate onuradun bakoitzari onartutako proiektu guztiak.

b) Proiektuan erabilitako materialen gastuak: lehengaiak eta beste hornigai batzuk. Material horiek beste jarduera batzuetan ere erabiltzeko eskuratuz gero, banaketa irizpide bat beharko da, behar bezala justifikatua, proiektuaren jardueretan erabilitako kopuruaren araberakoa.

c) Kanpoko kolaborazioen gastuak, proiektuan I+Gko lanak eta ezagutza teknikoaren gaineko ekarpenak egiten dituzten beste entitate batzuenak.

Entitate koordinatzailearen kasuan, diruz lagungarriak izanen dira 16.1.c oinarrian jasotzen den betebeharra dela-eta beharrezkoak diren kanpo lankidetzak.

d) Azpiegitura Zientifiko eta Tekniko Bereziak eta instalazio zientifiko handiak, Espainiakoak nahiz nazioartekoak, erabiltzeak dakartzan gastuak, bai eta SIESSen (Scientific Infrastructure and Equipment Sharing System of Navarra) aurreikusita dauden azpiegituren erabilerak eragindakoak ere.

e) Proiektuan sortutako patenteak eskatzeko gastuak.

f) Proiektuarekin zuzeneko lotura duten beste gastu batzuk, hura gauzatzean benetan aplikatuak, baldin eta zehazten ahal bada proiektu horretan berariaz erabili direla eta banan-banan horri esleitzen ahal bazaizkio.

g) Proiektuari atxikitako zeharkako gastu orokorrak, beren izaera dela-eta ezin zaizkionak zuzenean egotzi. Eragiketa gauzatzeari egozten ahal zaizkion kostu errealetan oinarrituko dira, oro har onartuta dauden kontabilitateko printzipio eta arauekin bat, edo antzeko eragiketei egozten ahal zaizkien batez besteko kostu errealetan. Zeharkako gastu diruz lagungarriek ezin izanen dute inola ere gainditu zuzeneko kostuen %25.

2. Gastu diruz lagungarriek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Proiektuaren gastuetatik deskontatuko dira sortu diren azpiproduktu, hondakin eta berreskuratze materialen salmentagatik edo produkzioan aprobetxamenduagatik lortutako diru-sarrerak.

Era berean, I+G proiektuan sortutako prototipoak merkaturatzen badira, haiek eraikitzeko erabiltzen diren materialen kostua ez da sartuko gastu diruz lagungarrietan.

b) Entitate koordinatzaileek egindako jardueren kasuan, gastu diruz lagungarriek, guztira, ezin izanen dute gainditu parte hartzen duen elkarlaneko proiektu bakoitzaren edo proiektu bultzatzaile bakoitzaren gastu diruz lagungarriaren %5,5.

c) Unibertsitate publikoen kasuan eta aurrekontuak Nafarroako Aurrekontu Orokorretan edo Estatuko Administrazio Orokorrean sartuta dituzten zentroen kasuan, gastu diruz lagungarriek, gainera, baldintza hauek bete behar dituzte:

1. Laguntzek kostu marjinalen modalitateari jarraituko diote. Ulertzen da halakoak direla eskatutako jarduketak egiteari dagozkion jarduerak gauzatze hutsak zuzenean sortzen dituen gastuak.

2. Langileriaren kostuei dagokienez, proiektua gauzatzeko kontratatu beharreko langileen kostua baino ez da hautagarria izanen. Langile berekiei dagozkien gainerako kostuak ez dira finantzagarriak izanen, baina nahitaez sartu beharko dira proiektuaren aurrekontuan, benetako elkarlana zehaztearen ondorioetarako, 3.1.a) oinarrian aurreikusitakoari jarraikiz.

d) Zerbitzu emateen eta ekipo ondasunen horniduren kasuan, gastu diruz lagungarrietako bat 12.000 eurotik gorakoa denean (BEZa kanpo), onuradunak, 13.3 oinarrian adierazi bezala, “Hornitzailearen hautaketaren justifikazioa” izeneko inprimakia aurkeztu beharko du (laguntzen fitxan dago eskura). Hartan, frogatu beharko du ezen, hura hautatzeko, eraginkortasunaren eta ekonomiaren irizpideak erabili direla, eta gutxienez hiru eskaintza erantsita justifikatuko da zergatik hautatu den hautatu dena.

Onuradunak ez du baldintza hori bete beharko (hiru eskaintza aurkeztea) gastu diruz lagungarrien ezaugarri bereziengatik merkatuan behar adina entitate hornitzaile edo emaile ez daudenean, eta hori lehen aipatutako inprimakian justifikatu beharko du.

11.2 oinarrian definitzen diren entitate lotuetako batekin gastuak eginez gero, oinarri horretan adierazitakoaren arabera justifikatuko dira, ez honen arabera.

3. Diruz lagungarria izanen da, halaber, auditoretza-txostenaren kostua, gehienez ere 4.500 euroko laguntzarekin onuradun bakoitzeko, 1.500 euro urtean aurkeztu behar diren hiru txostenetako bakoitzarengatik.

4. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen, proiektuko jarduerekin loturaren bat badute ere:

a) Langileen prestakuntzarako gastuak.

b) Proiektuaren dokumentazioari dagozkion gastuak.

c) Aholkularitza eta ziurtapen gastuak, proiektuaren kudeaketa administratiboari eta dirulaguntzen eskaerak tramitatzeari lotutakoak.

d) Administrazio gastuak eta bulegoko materialarenak.

e) Bidaia gastuak, dietak eta kilometrajea, ostatuarenak eta joan-etorrienak, non ez den frogatzen lotura zuzena dutela I+G proiektuarekin.

5. oinarria.–Exekuzio epea eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

1. Proiektuek gehienez ere 36 hilabete iraun dezakete, aldi hauetan banatuta:

ALDIA

HASIERA

BUKAERA

IRAUPENA (hilabeteak)

1

2019ko abenduaren 1a

2020ko azaroaren 30a

12

2

2020ko abenduaren 1a

2021eko azaroaren 30a

12

3

2021eko abenduaren 1a

2022ko azaroaren 30a

12

2. Laguntza izanen da gastu diruz lagungarrien %100, jarduerak ez direlako ekonomikoak, 1.3 oinarrian azaltzen den moduan.

3. Proiektu bat onesteak ekarriko du entitate koordinatzailearen jarduera onestea, baldin eta eskatzen diren baldintzak betetzen baditu.

Entitate koordinatzaileari parte hartzen duen proiektu bakoitzeko emanen zaion gehieneko zenbatekoa kalkulatzeko, 4.2.b oinarrian ezarritako gehienekoa aplikatuko zaie proiektu horietan parte hartzen duten entitateei eman beharreko zenbatekoei.

Entitate parte-hartzaileek uko egiten badiote proiektu horietako bati, entitate koordinatzaileari proiektu horri dagokion zenbatekoaren %50 murriztuko zaio.

6. oinarria.–Eskaerak eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea.

1. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da epea, eta mugaegunaren hilabetean argitalpen egunaren zenbaki bera duen egunean amaituko da.

2. Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxa erabiliz (hemendik aurrera, laguntzen fitxa).

Eskaeran adierazi beharko da jakinarazpenak bide telematikoak erabiliz jaso nahi direla, eta, horretarako, gaitutako helbide elektronikoa (GHE) eduki beharko da, zeina 17. oinarrian ezarritako moduan lortzen ahal den.

3. Honako hau da aurkeztu beharreko dokumentazioa, laguntzen fitxan eskura dauden ereduen araberakoa:

a) Zentro bakoitzak eskaera bakar batean aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1. Eskabide telematikoa, 2.5 oinarrian aipatutako erantzukizunpeko adierazpena erantsita.

2. Zentroa partaide den elkarlaneko proiektu bakoitzaren edo proiektu bultzatzaile bakoitzaren datu ekonomikoak dakartzan inprimakia.

3. Aurkeztutako proiektuen zerrenda osoa eta gastu diruz lagungarrien kontzeptuen arabera xehakatutako aurrekontua.

4. Ikerketaren Etika Batzordeari egindako txosten eskaeraren kopia, bidezkoa bada. Zentroan Ikerketaren Etika Batzorderik ez badago, Nafarroako Foru Komunitateko Botikekiko Ikerketaren Batzorde Etikoak eginen du ebaluazioa. Edonola ere, baimen bakarra izanen du proiektu bakoitzak, eta eskuratu bezain laster aurkeztu beharko da.

b) Entitate koordinatzaileek eskaera bakar batean aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1. Eskabide telematikoa, 2.5 oinarrian aipatutako erantzukizunpeko adierazpena erantsita.

2. Aurkeztutako elkarlaneko proiektu edo proiektu bultzatzaile bakoitzaren memoria teknikoa.

3. Proiektu bakoitzerako xehakaturik, egin beharreko koordinazio lanak zehaztu eta baloratuko dituen memoria.

4. Aurkeztutako elkarlaneko proiektu eta proiektu bultzatzaileen zerrenda osoa eta gastu diruz lagungarrien kontzeptuen eta parte-hartzailearen arabera xehakatutako aurrekontua.

5. 3.4. oinarrian eskatutako lankidetza hitzarmena, edo, bestela, asmo-gutun bat, hitzarmena prestatzen ari bada. Nolanahi ere, proiektuaren azken justifikazioan aurkeztu beharko da hitzarmena.

6. Entitatearen estatutuak edo entitate koordinatzailearen izaera frogatzen duen beste edozein dokumentazio mota, Zientziari eta Teknologiari buruzko 15/2018 Foru Legearen 7. artikuluan zehazten den moduan.

Dokumentuak artxibo digitalak izanen dira. Zein bere artxiboan aurkeztu beharko da, behar bezala izendaturik.

4. Aurkeztutako dokumentazioak ez baditu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 66. artikuluko betebeharrak betetzen, organo eskudunak entitateari eskatuko dio 10 egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko dio hala egin ezean eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

7. oinarria.–Laguntza emateko prozedura.

1. Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, aurkeztutako eskaerak konparatuko dira haien artean lehentasuna ezartzeko, 3.3 oinarrian aipatzen diren S3ko sektore estrategiko bakoitzeko, 9. oinarrian ezarritako balorazio irizpideekin bat.

Laguntza esleituko zaie balorazio handiena lortzen duten eskaerei, sektore estrategiko bakoitzerako dagoen aurrekontu kreditu erabilgarria ahitu arte, honela banatuta:

S3ko SEKTORE ESTRATEGIKOA

2020KO AURREKONTU-EKITALDIA

2021EKO AURREKONTU-EKITALDIA

2022KO AURREKONTU-EKITALDIA

GUZTIRA

Automozioa eta mekatronika

1.665.000

1.852.500

1.852.500

5.370.000

Elikakatea

1.665.000

1.852.500

1.852.500

5.370.000

Energia berriztagarriak eta baliabideak

1.665.000

1.852.500

1.852.500

5.370.000

Osasuna

1.665.000

1.852.500

1.852.500

5.370.000

Sorkuntza industriak eta industria digitalak

50.000

50.000

50.000

150.000

Turismo integrala

40.000

40.000

40.000

120.000

GUZTIRA

6.750.000

7.500.000

7.500.000

21.750.000

2. Baldin, behin sektore estrategiko bateko eskaera guztiei erantzuna emanda, sektore horretarako baimendutako kreditu soberakinik gelditzen bada, gainerako sektoreetako proiektuak diruz laguntzeko erabil daiteke, 9. oinarrian lortutako puntuazio hurrenkeraren arabera.

8. oinarria–Ebaluazio organoa

1. Proiektuak oinarri hauetan ezarritako irizpideekin bat baloratzeko ardura duen kide anitzeko organoa:

a) I+G+b Zerbitzuko zuzendaria izanen da organoko burua, eta kide hauek izanen ditu:

–Elikakatearen arloko I+G+b Ataleko burua, zeina idazkaria ere izanen baita.

–Automozioaren, Mekatronikaren, Sorkuntza Industrien eta Industria Digitalen arloetako I+G+b Ataleko burua.

–Energiaren arloko I+G+b Ataleko burua.

–Osasunaren arloko I+G+b Ataleko burua.

–I+G+b Zerbitzuko bi teknikari.

b) Aurkeztutako eskaerak ebaluatzeko, organo horrek eska dezake aditu independenteen lankidetza, aholkularitza jasotzeko.

Era berean, proiektuen kalitate zientifikoa eta teknikoa baloratzeko txostenak ematea eskatzen ahalko die entitate edo aditu independenteei, interes gatazkarik eza eta konfidentzialtasuna egiaztatu ondoren betiere. Txosten horiek aukerakoak eta ez-lotesleak izanen dira.

Halaber, entitate interesdunei eskatzen ahal dizkie proiektuak ebaluatzeko beharrezkotzat jotzen dituen agiri eta informazio guztiak.

2. Kide anitzeko organo horren irizpena loteslea izanen da laguntzak kudeatzen dituen organoarentzat, Elikakatearen arloko I+G+b Atalarentzat alegia, eta honek, ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena aurkeztuko du.

9. oinarria.–Balorazio irizpideak

1. Aurkeztutako proiektuak irizpide hauen arabera ebaluatuko dira (II. eranskinean zehaztuta ageri dira):

BALORAZIO IRIZPIDEAK

GEHIENEKO PUNTUAZIOA

GUTXIENEKO PUNTUAZIOA

A) Proiektuaren kalitate zientifikoa eta teknikoa

60

30

B) Proposamenaren bideragarritasun teknikoa

20

10

C) Proiektuaren ekarpena gizartearen helburuak eta guztien onerako direnak lortzeko

20

10

GUZTIRA

100

50

2. Aurreko apartatuan biltzen diren balorazio irizpideen arabera proiektuak ebaluatu ondoren, laguntzak kudeatzen dituen organoak zerrenda bat prestatuko du sektore estrategiko bakoitzerako, proiektu guztiak jasotzen dituena lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.

3. Berdinketa gertatzen bada, A atalean lortutako puntuazioa kontuan hartuz ebatziko da, eta hala ere irauten badu, lehenik B eta gero C ataletan lortutakoari begiratuko zaio, berdinketa hautsi arte.

4. Proiektuak lehentasun ordenari jarraikiz finantzatuko dira, baldin eta balorazio irizpide bakoitzean eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortu bada.

10. oinarria.–Laguntzak ematea.

1. Laguntzak kudeatzen dituen organoak ebazpen proposamena igorriko dio organo eskudunari. Proposamen horretan adieraziko da onuradunek dirulaguntza eskuratzeko baldintza guztiak betetzen dituztela.

Ebazpen proposamenak honako hau jasoko du, gutxienez:

a) Sektore estrategiko bakoitzean diruz lagundutako proiektuen zerrenda, laguntzaren zenbatekoa adierazita, eta ordainketa hiru urtekotan eginen denez, horietako bakoitzarena ere zehaztuta.

b) Ezetsi beharreko eskaeren zerrenda, arrazoiak emanik. Haien artean, aurrekontuko baliabideen mugengatik baztertu direnak ere jasoko dira.

2. Berrikuntzako zuzendari nagusiak izanen du dirulaguntza emateari buruz ebazteko eskumena. Ebazpena gehienez hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, telematika bidez, eskatzaileen helbide elektroniko gaituan, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Ezarritako gehieneko epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaerak administrazio isiltasunez ezetsi direla ulertzen ahalko da. Hala ere, organo eskuduna behartua dago laguntzak eman edo ukatzeko berariazko ebazpena eman eta jakinaraztera, oinarri hauetan xedatutakoari jarraikiz.

3. Onuradunen batek eman zaizkion laguntzei uko egiten badie edo haiek kobratzeko eskubidea galdu duela deklaratuz gero, laguntza ematen ahalko zaie aurrekontuko kreditu eskasiagatik baztertuta gelditu diren eskaerei, betiere aurrekontuan behar adinako kontsignazioa dagoenean. Kasu horretan, proiektuen puntuazio-ordenari jarraituko zaio, 7. oinarrian ezartzen den bezala. Kontzesio horiek noiz egiten diren kontuan hartuta, proiektua gauzatu eta justifikatzeko epe berriak finkatzen ahalko dira, baina ezin izanen dira inola ere gainditu deialdian adierazitako gehieneko epeak.

11. oinarria.–Azpikontratazioa eta entitate lotuekiko harremana.

1. Dirulaguntzaren xedeko gastuaren zenbatekoaren %50era arteko azpikontratazioa egin daiteke hirugarrenekin. Ondorio horietarako, ulertuko da azpikontratazioa egiten dela onuradun batek hirugarrenekin hitzartzen duenean I+G proiektuaren zati bat gauzatzea, nahiz eta berez egin ditzakeen jarduerak izan, horretarako baliabide berekiak dituelako.

Azpikontratazioa 60.000 eurotik gorakoa eta emandako dirulaguntzaren %20tik gorakoa denean, kontratu idatzia egin beharko da, eta 13. oinarrian aipatzen diren frogagiriekin batera aurkeztu.

Elkarlaneko proiektu bateko aldeek ezin izanen dituzte inoiz beren artean azpikontratatu proiektuaren jarduerak.

2. Onuradunak diruz lagundutako jardueraren gauzatze partziala kontratatu edo azpikontratatu dezake hari lotutako entitateekin, baldin eta ondokoa betetzen bada:

a) Laguntzen eskaeran jasotzen bada eta organo kudeatzaileak gastu horri diruz lagungarria dela irizten badio laguntzak emateko ebazpenean.

b) Hitzartutako jarduera 4. oinarrian aipatutako gastu diruz lagungarrietako batekin bat etortzen bada.

c) Entitate onuradunaren eta hari lotutakoaren arteko faktura eta ordainagiri bidez justifikatzea gastuak. Orobat, fakturaren kontzeptuei heltzen dieten agiriak aurkeztea, onuradunak zuzenean justifikatuko lituzkeen moduan (esaterako, nominak, langileria kostuak justifikatzeko, hirugarren baten faktura, materialetarako, etab.).

Ez da onartuko kostuak gainetik egoztea industria mozkina aplikatzeagatik edo beste arrazoi batzuengatik.

Ondorio horietarako, lotutako enpresatzat hartuko dira Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamenduaren 68.2 artikuluan ezarritako loturaren bat dutenak elkarren artean (erregelamendua uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen).

12. oinarria.–Diruz lagundutako proiektua aldatzea.

1. Laguntza emateko ebazpenean ezartzen den epean eta moduan gauzatu behar dira I+G proiektuak. Nolanahi ere, laguntza emateko orduan kontuan hartutako funtsezko baldintza teknikoak edo ekonomikoak aldatzen dituzten inguruabarrak gertatzen direnean, laguntza emateko ebazpenean jasotako hasierako baldintzak aldatzen ahalko dira.

2. Laguntzak kudeatzen dituen organoak baimena eman beharko du ondorio hauek dituzten aldaketak egin aurretik:

a) Proiektuaren helburu teknikoak nabarmen aldatzea.

b) Langileen partidarako emandako zenbatekoa partida horren %20 baino gehiago gutxitzea.

c) Ikertzaile nagusia aldatzea.

d) Proiektuaren iraupena luzatzea. Kasu horretan, proiektua 2022ko azaroaren 30a baino lehen bukatu beharko da.

3. Aldaketaren eskaera entitate koordinatzaileak aurkeztu beharko du hura egin aurretik, exekuzio epe bakoitza bukatu baino hilabete lehenago gutxienez.

Ez da inoiz aldaketa bat baino gehiago onartuko onuradun, proiektu eta exekuzio aldi bakoitzeko.

4. Gainerako egoeretan, ez da beharrezkoa izanen laguntzak kudeatzen dituen organoak aldez aurreko baimenik ematea, baina behar bezala arrazoitu beharko dira gastuen aitorpenetan eta frogagirietan, 13. oinarrian jasotzen direnetan.

5. Edonola ere, proiektu bakoitzari emandako laguntzaren zenbateko osoa ez da inoiz handituko.

13. oinarria.–Diruz lagundutako proiektua justifikatzeko epea eta modua.

1. Proiektuaren exekuzio aldi bakoitzeko, gastuari buruzko bi aitorpen aurkeztuko dira, eta frogagiriak aurrerago aurkezten ahalko dira, beranduenez data hauetan:

–1. aldia: 2019ko abenduaren 1etik 2020ko azaroaren 30era.

  • Gastuari buruzko 1. aitorpena (2019ko abenduaren 1etik 2020ko maiatzaren 31ra bitarteko aldia): 2020ko ekainaren 15a arte.
  • Gastuari buruzko 2. aitorpena (2020ko ekainaren 1etik 2020ko azaroaren 30era bitarteko aldia): 2020ko abenduaren 9a arte.
  • Agiri bidezko justifikazioa (aldi osoa): 2021eko apirilaren 30a arte.

–2. aldia: 2020ko abenduaren 1etik 2021eko azaroaren 30era.

  • Gastuari buruzko 1. aitorpena (2020ko abenduaren 1etik 2021eko maiatzaren 31ra bitarteko aldia): 2021eko ekainaren 15a arte.
  • Gastuari buruzko 2. aitorpena (2021eko ekainaren 1etik 2021eko azaroaren 30era bitarteko aldia): 2021eko abenduaren 9a arte.
  • Agiri bidezko justifikazioa (aldi osoa): 2022ko apirilaren 30a arte.

–3. aldia: 2021eko abenduaren 1etik 2022ko azaroaren 30era.

  • Gastuari buruzko 1. aitorpena (2021eko abenduaren 1etik 2022ko maiatzaren 31ra bitarteko aldia): 2022ko ekainaren 15a arte.
  • Gastuari buruzko 2. aitorpena (2022ko ekainaren 1etik 2022ko azaroaren 30era bitarteko aldia): 2022ko abenduaren 9a arte.
  • Agiri bidezko justifikazioa (aldi osoa): 2023ko apirilaren 30a arte.

2. Aldi bakoitzeko “gastu aitorpen” bakoitzean aurkeztu beharreko agiriak hauek dira:

a) Zentroek proiektu bakoitzean dagokion aldian egindako gastuaren aitorpena aurkeztu beharko dute.

b) Entitate koordinatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

–Proiektu bakoitzaren exekuzioari buruzko txostena, egindako jardueren azalpena eta balorazioa barne, proiektuan parte hartu duten guztiek izenpetuta.

–Entitate koordinatzaileak berak proiektu bakoitzean egindako gastuaren aitorpena.

–Egindako koordinazio lanak zehaztu eta baloratuko dituen txosten bat.

3. “Agiri bidezko justifikazio” bakoitzean agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Zentro bakoitzak aurkeztu beharreko agiriak:

–Gastuen justifikazioa, justifikazio kontu baten bidez, auditoretza-txostena aurkeztuta, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren apirilaren 17ko 136/2013 Foru Aginduan (2013ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 13koa) eta III. eranskinean xedatutakoarekin bat.

Txosten hori bakarra izan beharko da onuradun bakoitzeko, eta haren proiektu guztiak jasoko ditu, proiektu bakoitzean egindako gastu diruz lagungarriak kontabilitateko kodeen arabera zehaztuta, bai eta, halakorik bada, proiektuari egozten ahal zaizkion sarrerak ere. III. eranskinean ezartzen den formatuari jarraitu behar zaio.

Justifikatutako gastuen gaineko dokumentazioa erantsi beharko da.

–Finantzatutako proiektuetan parte hartzen duten zentroko langileen zerrenda.

–Hornitzailea 4.2.d oinarrian adierazitakoaren arabera hautatu izanaren justifikazioa.

b) Entitate koordinatzaileek aurkeztu beharreko agiriak:

–Exekuzioari buruzko txostena, kasuan kasuko aldian egindako jardueren azalpena eta balorazioa barne, proiektuan parte hartu duten guztiek izenpetuta.

–Kasuan kasuko aldian egindako koordinazio lanak zehaztu eta baloratuko dituen txosten bat.

–Gastuen justifikazioa, justifikazio kontu baten bidez, auditoretza-txostena aurkeztuta, lehenago aipatutako edukiarekin eta irismenarekin.

–Hornitzailea 4.2.d oinarrian adierazitakoaren arabera hautatu izanaren justifikazioa.

–Hirugarren aldiko agiri bidezko justifikazioa aurkeztean, hau da, proiektua bukatutakoan, idatzizko agiri bat aurkeztu beharko da, diruz lagundutako elkarlaneko proiektu bakoitzak eta proiektu bultzatzaile bakoitzak izan dituzten irismenaren eta emaitzen zabalkundea egiteko.

14. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.

1. Proiektuaren exekuzio aldi bakoitzean konturako bi ordainketa eginen dira, aurreko oinarrian adierazitakoaren arabera aurkeztu den “gastu aitorpen” bakoitzeko bat.

2. Aurkeztutako gastu aitorpenen dokumentazioa aztertuta, laguntzak kudeatzen dituen organoak organo eskudunari igorriko dio konturako ordainketa egiteko proposamena. Proposamenari proiektuaren bilakaera zientifiko-teknikoaren balorazio positiboko txosten bat erantsiko zaio, non adieraziko baita onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea dakarten betebeharrak betetzen dituztela.

3. Konturako ordainketak gehienez sei hilabeteko epean eginen dira, 13. oinarrian eskatutako frogagiriak aurkezten direnetik hasita. Epe hori etenda geldituko da, aurkeztutako dokumentazioan edozein zuzenketa egiteko eskatuz gero.

4. Aldi bakoitzeko “Agiri bidezko justifikazioa” aztertu ondoren, ebazpen bat emanen da, baliozkotutako zenbatekoa zehaztuko duena. Ebazpen horrek espedientea itxiko du, eta bertan adieraziko da justifikatu ez diren baina ordainduta dauden zenbatekoak itzuli beharko direla, hala den kasuan.

5. 60.000 eurotik gorako dirulaguntza jasotzen duten proiektuen kasuan, laguntza ixten duen ebazpena eman aurretik, inbertsioaren egiaztapen materiala eginen du laguntzak kudeatzen dituen organoak.

6. Laguntzaren ordainketa aurreratua egiten ahalko da, baldin eta onuradunek justifikatzen badute funtsak behar dituztela dirulaguntzaren xedeak betetzeko.

Aurreratutako dirulaguntzaren justifikazioa 13. oinarrian agiri bidezko justifikazioetarako adierazitako moduan eginen da.

15. oinarria.–Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1. Dirulaguntza jasotzen duten onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Entitate pribatuen kasuan, dirulaguntza eman zaiela jakinarazi eta hilabeteko epean, telematikoki, laguntzen fitxaren bidez, adierazpena aurkeztu beharko dute dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruz. Horretarako, fitxa horretan eskuragarri dagoen ereduari jarraituko zaio.

Irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 4. artikuluak eskatutako informazioa emateko betebeharra ez bada betetzen, ez da emandako dirulaguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bada, itzuli egin beharko da.

b) Oinarri arautzaile hauetan ezarritako moduan eta epeetan egin eta justifikatu beharko dituzte dirulaguntzaren xedeko jarduerak.

c) Zentroek kontabilitate sistema bereizi bat eduki behar dute, edo kontabilitate kode egoki bat, diruz lagundutako proiektu bakoitzari lotutako transakzio guztiei dagokienez.

d) Zentroen kontabilitateak bide eman behar du jarduera ekonomikoak eta ez-ekonomikoak argi bereizteko, baita haietako bakoitzaren kostuak eta finantzaketa ere.

e) Entitate koordinatzaileek betebehar hauek hartzen dituzte berariaz bere gain:

I) Diruz lagundutako proiektuei jarraipen etengabea egitea.

II) Lankidetza-hitzarmena betetzen dela gainbegiratzea eta sor litezkeen desadostasunak konpontzea.

III) Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea proiektuak nola ari diren gauzatzen, hala eskatzen zaienean.

f) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

2. Oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezik, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da edo diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Aurreko betebehar horietako bat hein batean betetzen ez bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa berriz ere zehazten ahalko da, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da. Zehazki:

a) Proiektutik exekutatzen den aurrekontua laguntza emateko ebazpenean onartutako aurrekontuaren %60tik beherakoa bada, ordaindu beharreko laguntza %50 murriztuko da.

b) Proiektutik exekutatzen den aurrekontua laguntza emateko ebazpenean onartutako aurrekontuaren %40tik beherakoa bada, deklaratuko da emandako laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela, eta, kasua bada, eskatuko da ordaindutakoa itzultzeko.

c) Ez badira betetzen deialdi honetan ezarritako betebehar formalak, finkaturiko epeak 10 egunez edo gehiagoz gainditu gabe, ordaintzekoa den laguntza %5 gutxituko da. Deialdi honen ondorioetarako, betebehar formaltzat jotzen dira gardentasunaren adierazpena eta gastu aitorpenak eta agiri bidezko justifikazioak aurkeztearen ingurukoak.

16. oinarria.–Diruz lagundutako proiektuaren emaitzen zabalkundea.

1. Laguntzen onuradunek ondoko jarduketa hauek egin behar dituzte diruz lagundutako I+G proiektuaren emaitzen zabalkundea egiteko:

a) Diruz lagundutako proiektuen irismenaren eta emaitzen zabalkunderako idatzizko agiri bat prestatzea, hirugarren aldiko agiri bidezko justifikazioan aurkeztuko dena, proiektua bukatutakoan alegia. Agiri hori Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atarian argitaratuko da (www.navarra.es).

b) Proiektuaren argitalpen bat edo aipamen publiko bat eginez gero, adierazi beharko da Nafarroako Gobernuak finantzatua dela.

c) Entitate koordinatzaileek zabalkunderako bideo bat aurkeztu beharko dute, egindako proiektu guztien berri ematen duena. Bideoak honako hau agertu behar du: ikerketa taldeak, konpondu gogo diren erronka sozialak edo teknologikoak, lortu nahi diren helburuak eta lortu diren emaitzak. Bideo hori hirugarren aldiko agiri bidezko justifikazioan aurkeztuko da, proiektua bukatutakoan alegia.

2. Laguntzak kudeatzen dituen organoak onuradunei eska diezaieke emaitzei buruzko galdetegi bat bete dezatela. Inkesta horretatik, emaitza agregatuak emanen dira aditzera soilik, helburu estatistikoetarako.

3. Betiere, diruz lagundutako proiektuaren inguruan sortzen den dokumentazio guztian nahiz proiektu horren emaitzei zabalkundea emateko materialetan hizkera inklusibo eta ez-sexista erabiliko da, eta begiratuko da berdintasunezko irudi bat transmititzen dela, genero-rolei lotu gabekoa eta aniztasun-irudia emanez, bai emakumeei, bai gizonei dagokienez, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 21. artikuluan xedatuarekin bat.

17. oinarria.–Baliabide elektronikoen bidezko harremanak.

1. Laguntzen onuradunek aurkeztu beharreko dokumentazio guztia eta laguntza-eskaera modu telematikoan aurkeztuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko (www.navarra.es/home_eu/) tramiteen katalogoko laguntzen fitxaren bidez.

2. Administrazio egintzen jakinarazpena eta laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak eskatzaileen gaitutako helbide elektronikoaren bidez eginen dira (GEH), bai eta herritarren karpetan ere: https://sede.administracion.gob.es/carpeta/clave.htm.

Gaitutako helbide elektronikoa Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioaren helbide honetan lor daiteke: https://notificaciones.060.es Horretarako, beharrezkoa izanen da ziurtagiri digitala izatea. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da, gaitutako helbide elektronikoa eskuratzen den helbide berean.

18. oinarria.–Laguntzen bateragarritasuna.

1. Dirulaguntza hauek bateragarriak dira helburu berarekin Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, Espainiako zein atzerriko beste administrazio publiko batzuek edo beste edozein entitate publiko edo pribatuk edota partikularrek ematen dituzten laguntzekin.

2. Diruz lagundutako jardueretarako emandako laguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu, inola ere, jarduera horien kostuaren %100.

Jasotako dirulaguntzek muga hori gainditzen badute, behar den murrizketa izanen dute deialdi honen babesean emandako laguntzek.

19. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

I+G+b Zerbitzuak ikusgai paratuko ditu emandako dirulaguntzak, Ogasuneko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) argitaratuz, honako datu hauekin: deialdia, laguntzak zein aurrekontu kredituri egozten zaizkion, onuradunak eta emandako diru kopuruak.

20. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

II. ERANSKINA

Proiektuak ebaluatzeko irizpideak (9. oinarria)

BALORAZIO IRIZPIDEAK

GEHIENEKO PUNTUAZIOA

GUTXIENEKO PUNTUAZIOA

A) Proiektuaren kalitate zientifikoa eta teknikoa

60

30

a.1. Proiektuaren helburuak

20

a.2. Proposamenak dakarren berritasuna egungo teknikaren egoeraren aldean

20

a.3. Erronka teknologikoa

20

B) Proposamenaren bideragarritasun teknikoa

20

10

b.1. Memoriaren kalitatea eta aurrekontuaren justifikazioa

10

b.2. Partzuergoaren osaera

10

C) Proiektuaren ekarpena gizartearen helburuak eta guztien onerako direnak lortzeko

20

10

c.1. Emaitzak Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiako sektore estrategiko(ar)ekin bat datozen eta espero den eragina

10

c.2. Aurreikusitako emaitzen eragina eta ekarpena Nafarroaren aurrerakuntzarako Garapen Jasangarriaren helburuak lortzeari eta trantsizio ekologikoari begira

5

c.3. Aurreikusitako emaitzen eragina eta ekarpena Nafarroaren aurrerakuntzarako Garapen Jasangarriaren 5. Helburua, genero berdintasuna, lortzeari begira

5

GUZTIRA

100

50

A) Proiektuaren kalitate zientifikoa eta teknikoa:

Baloratuko da bikaintasun maila proposameneko helburuak lortzeko, eta haren ekarpena ezagutzaren aurrerakuntzarako, bai eta haren originaltasuna, berritasuna, osagarritasuna eta koherentzia ere.

a.1) Proiektuaren helburuak: ongi zehaztuta eta proiektuaren helburura zuzen bideratuta egon behar dute.

a.2) Proposamenak dakarren berritasuna egungo teknikaren egoeraren aldean. Egungo konponbideen gabeziak eta proposatutako konponbidearen balorazio teknologikoa, beste batzuen aldean. Gaiaren egungo egoera kontuan hartuta, horretan aurrerakuntza zientifiko-teknikorako dakarren ekarpena.

a.3) Erronka teknologikoa, proposatutako helburuak lortzeak duen zailtasun teknikoa. Proposatutako helburuak lortzeko arriskua.

Proiektuak atxikia duen arrisku teknologikoa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta altuagoa izanen da puntuazioa.

B) Proposamenaren bideragarritasun teknikoa:

Helburuak lortzeko bete beharreko jardueren definizioa, edukia, kalitatea, originaltasuna eta egokitasuna baloratuko dira, bai eta plangintza, baliabide erabilgarriak izatea, kronograma egokia, aurrekontu zehaztua partidaz partida, aldi diruz lagungarrirako, eta deskribatutako jardueretara egokitutako kostuak.

b.1) Memoriaren kalitatea: argitasuna, helburuen deskribapena eta metodologia (helburuak lortzeko planifikatutako ekintzak); eginkizunen definizioa, gauzatzearen kronograma, baliabideen esleipena.

Proposamena gauzatzeko aurrekontuaren justifikazioa giza baliabideei eta baliabide materialei dagokienez, dedikazioaren eta kostuaren ikuspegitik. Gastuaren beharra eta proiektuko partiden zenbatespena. Egotzitako gastu bakoitza deskribatu beharko da, eta haien zerikusia proiektuaren jarduerekin; langileen zeregin teknikoak; kostuaren banaketa eta materialen kopurua; kanpoko lankideen parte-hartzea.

b.2) Partzuergoaren osaera. Honako hauek baloratuko dira:

–Lantaldearen ezaugarri profesionalak eta esperientzia beste I+G proiektu batzuetan.

–Partzuergoak proiektuari heltzeko dituen baliabide materialak eta instalazioak, zehaztuz zer neurritan diren egokiak jarduerak gauzatzeko.

–Erakunde bakoitzak proiektuan duen eginkizuna eta horien arteko osagarritasuna.

C) Proiektuaren ekarpena gizartearen helburuak eta guztien onerako direnak lortzeko:

c.1) Emaitzak Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiako sektore estrategiko(ar)ekin bat datozen eta horien gainean espero den eragina.

Baloratuko da proiektuak ustez izan behar dituen emaitzetatik espero den eragin zientifiko-teknikoa, Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiako zein sektore estrategikotan parte hartzen duen, horren gainekoa; baloratuko da, halaber, ezagutzen aurrerakuntzarako balizko ekarpena eta, batez ere, konponbideak planteatzea; arazo sozialak, ekonomikoak edo teknologikoak konpontzen eman dezakeen laguntza, bai eta ikerketa taldeak gai horretan nazioartean lidergorako izan dezakeen gaitasunaren gaineko balizko eragina ere.

c.2) Aurreikusitako emaitzen eragina eta ekarpena Nafarroaren aurrerakuntzarako Garapen Jasangarriaren Helburuak lortzeari eta trantsizio ekologikoari begira.

Halaber, baloratuko da aurreikusi diren proiektuaren emaitzen eragina eta ekarpena Nafarroaren aurrerakuntzarako Garapen Jasangarriaren Helburuak (GJHak) lortzeari eta trantsizio ekologikoari begira.

Bereziki eta Nafarroan duen eraginagatik, honako GJH hauek aipatzen dira, baina horrek ez du esan nahi proiektua ezin dela bideratu beste helburu batzuk lortzera:

HELBURUA

TITULUA

DESKRIBAPENA

2 helburua

Zero gosea

Goseari amaiera ematea, elikaduraren segurtasuna, nutrizioaren hobekuntza lortzea eta nekazaritza jasangarria sustatzea

6 helburua

Ur garbia eta saneamendua

Guztientzat bermatzea bai ura izateko aukera eta haren kudeaketa jasangarria, bai saneamendua

7 helburua

Energia eskuragarria eta ez-kutsagarria

Pertsona guztiek energia eskuragarri, seguru, jasangarri eta modernoa izanen dutela bermatzea

12 helburua

Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

Kontsumo- eta ekoizpen-modalitate jasangarriak bermatzea

13 helburua

Klimaren aldeko ekintza

Klimaren aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko presazko neurriak hartzea

https://ods-agenda2030.navarra.es/

c.3) Aurreikusitako emaitzen eragina eta ekarpena Nafarroaren aurrerakuntzarako GJHen 5 helburua, genero berdintasuna, lortzeari begira.

Baloratuko da aurreikusitako emaitzen eragina eta ekarpena Nafarroaren aurrerakuntzarako, Garapen Jasangarriaren Helburuen 5 helburua, genero berdintasuna, lortzeari begira.

Baloratuko da, halaber, proiektua aztertu izana kontuan hartuz sexu-generoaren alderdia, eta, hala ez bada, justifikatu beharko da zergatik ez den garrantzizko faktoretzat hartzen proiektuan.

III. ERANSKINA

Dirulaguntzak justifikatzeko kontu ekonomikoaren auditoretza-txostena: auditoretzak egin beharreko analisia eta egiaztapenak

Eranskin honetan auditoretza-txosten bat eman ahal izateko egin behar diren egiaztapenak ezartzen dira. Txosten horren helburua da kudeaketa-organoari laguntzea aurkezten diren justifikazioak egiaztatzeko lanetan, eta, horretarako, entitate onuradunak arau aplikagarriak edo dirulaguntza jasotzeko baldintzak ez dituela bete ondorioztatzeko egintzak edo salbuespenak jaso beharko dira bertan.

Auditoretza egiten duen pertsonak, txostena egitean, laguntza emateko ebazpenean ezartzen den aurrekontu finantzagarria hartu beharko du kontuan, baita proiektu bakoitzarentzat eskatutako eta onartutako aldaketak ere, horrelakorik badago. Gastu-partida bakoitzean honako hau aztertu eta egiaztatu beharko du:

1.–Langile berekien gastuak.

a) Laguntza emateko ebazpenean agertzen den aurrekontu finantzagarrian kontzeptu hori jaso ote den.

b) Langileak Gizarte Segurantzako langileen izenen zerrendan eta PFEZaren atxikipenei buruzko ziurtagirian agertzen diren.

c) Ordu egotziak dituzten pertsonei urtean ordaindutako ordainsariak egiaztatu beharko ditu. Horretarako, proiektuaren exekuzioaldiari dagozkion nominak edo atxikipenen ziurtagiria aztertuko da.

d) Onuradun bakoitzari egozten ahal zaion Gizarte Segurantzaren kostua egiaztatzea.

e) Proiektuari esleitutako langileek hilabetean egindako orduak justifikatzeko euskarriak egiaztatuko ditu.

f) Nominetan agertzen diren datek bat etorri beharko dute laguntza emateko ebazpenean proiektua gauzatzeko agertzen den egutegiarekin.

g) Orduaren kostua metodo hau erabiliz atera da:

Orduko kostua ezartzeko, langilearen urteko soldata gordina hartzen da, kenduta gastu hautagarriak ez diren zenbatekoak (aparteko orduak, bidaiak eta dietak, atzerapenak edo produktibitatea alditik kanpo edo kaleratzeagatiko kalte-ordainak), edo enpresari kostua ekarri ez diotenak (GSINek edo Mutuak ordaindutako bajak); horrela lortzen da urteko soldata gordin hautagarria.

Urteko soldata gordin hautagarri horri gehitzen zaio Gizarte Segurantzaren urteko kostua, entitatearen kargura dagoena.

Zenbateko hori urteko ordu garbi guztien kopuruarekin zatitzen da (entitatearen hitzarmen orduei lan egin gabeko orduak kenduta).

h) 4.2.c) oinarrian ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzea.

2.–Bakar-bakarrik proiektuarentzat den material suntsigarrian egindako gastuak.

a) Laguntza emateko ebazpenean agertzen den aurrekontu finantzagarrian kontzeptu hori jaso ote den.

b) Egiaztatu beharko du fakturetan agertzen diren datak eta ordainketen egiaztagiriak bat etortzen direla laguntza emateko ebazpenean proiektua gauzatzeko agertzen den egutegiarekin.

3.–Kanpoko kolaborazioak.

a) Laguntza emateko ebazpenean agertzen den aurrekontu finantzagarrian kontzeptu hori jaso ote den.

b) Egiaztatu beharko du fakturetan agertzen diren datak eta ordainketen egiaztagiriak bat etortzen direla laguntza emateko ebazpenean proiektua gauzatzeko agertzen den egutegiarekin.

c) Egindako zerbitzu-emateetan gastua 12.000 eurotik gorakoa bada, egiaztatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela. Horretarako, egiaztatu beharko du gutxienez hiru eskaintza aurkeztu direla eta egindako hautaketa justifikatuta dagoela. Edo bestela, betebehar hori ez aplikatzeko aintzat hartutako arrazoiak justifikatu beharko dira.

d) Egiaztatuko du, orobat, diruz lagundutako jarduera hirugarrenekin azpikontratatzeko aplikatu beharreko baldintzak bete direla, deialdiaren 11. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

4.–Zeharkako gastu orokorrak.

a) Proiektuko gastuak izanik ere, bere izaeragatik, proiektuari zuzenean egotzi ezin zaizkion gastuak dira, banaka-banaka zehazterik ez dagoelako.

b) Zuzenbide publikoko entitateen kasuan, kontabilitate publikoaren aurrekontuetako artikulu, kontzeptu eta azpikontzeptuak erabiliko dira, 62, 64 eta 68 taldeko kontuetakoen baliokide direnak. Halakoetan, baliokidetasun hori adierazi beharko da.

c) Kalkulua: proportzionalki kalkulatuko dira, kontuan izanik entitate onuraduneko langileen guztirako orduetatik zenbat ordu egotzi zaizkion proiektuari. Honela jokatuko da:

I. 62, 64 eta 68 kontuetako kontzeptu hauen batuketa eginen da:

a.–621. Errentamenduak eta kanonak.

b.–622. Konponketak eta kontserbazioa.

c.–624. Garraioak (salbu eta salmentetarako garraioak).

d.–628. Hornidurak.

e.–629. Bestelako zerbitzuak (langileen garraio gastuak, proiektuari lotutako langileen bidaia-gastuak eta bulegoko gastuak baizik ez dira onartuko).

f.–640. Soldatak eta lansariak

g.–642. Gizarte Segurantza.

h.–649. Beste gastu sozial batzuk.

i.–6811. Eraikuntzen amortizazioa (zenbateko garbia, kapitaleko dirulaguntzak kenduta).

j.–6815. Instalazio orokorren amortizazioa (zenbateko garbia, kapitaleko dirulaguntzak kenduta).

k.–6816. Altzarien amortizazioa (zenbateko garbia, kapitaleko dirulaguntzak kenduta).

l.–6817. Ekipo informatikoen amortizazioa (zenbateko garbia, kapitaleko dirulaguntzak kenduta).

Aurrekontu finantzagarriko partida baten bidez zuzeneko finantzaketa duten gastuei dagozkien saldoak ez dira kontatuko.

Gainera, azpikontuetako balioek bat etorri beharko dute urteko justifikazio ekonomikoa aurkezten denean itxitako azken ekitaldiko Irabazi eta Galeren Kontuaren ‘Entitatearen guztizko gastuak’ atalean agertzen diren balioekin.

II. Hortik ateratzen den batura honako zatiketa hau eginda ateratzen den koefizientearekin biderkatuko da:

Proiekturako onartzen diren orduen kopurua (langileen gastuen egiaztapenaren arabera)

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Entitatearen jardueraren guztirako orduen kopurua (batez besteko plantilla x urteko lanaldia)

5. Balio erantsiaren gaineko zerga ez da gastu diruz lagungarritzat hartuko, salbu eta zerga hori azkeneko xedeko entitateak jasaten badu benetan eta behin betiko, berreskuratzeko edo konpentsatzeko modurik gabe, eta hori behar bezala frogatzerik baldin badago behar den dokumentazio ofiziala aurkeztuz:

a) Zerga-salbuespena erabatekoa bada, zergaz salbuesteko eskumena duen Administrazioak luzatutako ziurtagiria aurkeztu beharko da. Ondorio horretarako, gogoan izan behar da ez direla baliozkoak izanen laguntzaren onuradun ateratzen diren entitateen arduradunen aitorpenak (jasandako BEZa ez dutela jasanarazten adieraztekoak).

b) Hainbanaketa eginez gero, honako hauek aurkeztuko dira:

I. Hainbanaketa orokorra baldin bada: zergaz salbuesteko eskumena duen Administrazioak luzatutako ziurtagiria eta BEZaren urteko aitorpenen kopiak, proiektuaren exekuzioaldiari dagozkionak, indarrean dauden aitorpen ereduen araberakoak.

II. Hainbanaketa berezia bada: zergaz salbuesteko eskumena duen Administrazioak luzatutako ziurtagiria eta proiektuari lotutako fakturen zerrenda, baita BEZaren liburuaren kopia ere, non fakturak jasoko diren.

6. Laguntza emateko ebazpenean ez dauden edo 12. oinarrian ezarritako baldintzak, proiektuaren aldaketei dagozkienak, betetzen ez dituzten gastuak ez dira diruz lagungarriak izanen.

7. Egindako jardueraren finantzaketari buruzko aitorpena lortu beharko da, honako hauek zehaztuta: proiektuetan egin beharreko jarduerak finantzatzeko, edonolako administrazio edo entitate publiko edo pribatuetatik (Espainiakoak, Europar Batasunekoak edo nazioartekoak) jasotako dirulaguntzak, laguntzak, sarrerak edo baliabideak. Egiaztatuko da berariazko finantzaketa duten proiektuetan kontabilizatutako gasturik ez dela sartu.

8. Egiaztatu beharko da aitortutako zenbatekoak entitatearen kontabilitate-erregistroetan (aparteko kontabilitate batean) jasotakoak bezalakoak direla, proiektu bakoitzarentzat behar den kodea adierazita.

9. Auditoretzaren azkeneko emaitzak honako hauek argi zehaztu behar ditu:

a) Onuradunak egotzitako zenbatekoa (aurrekontu finantzagarria bezalakoa, handiagoa edo txikiagoa izaten ahal da).

b) Onuradunak egozten duenetik baliozkotzen den zenbatekoa.

c) Onuradunak egozten duen zenbatekoaren eta behar bezala justifikatutakoaren arteko aldea.

d) Desbideratzeren bat baldin badago proiektuarentzat hasiera batean onartutako zenbatekoarekin edo, aldaketaren bat eskatuz gero, onartzen den gastu berriarekin alderatuta, desbideratze horien arrazoiak azaldu beharko dira.

e) Iruzkinen/Oharren eremuan, onartu ez diren gastu guztien zergatiak azalduko dira.

f) Egiaztatuta dago proiektu bakoitzari egotzitako gastu eta ordainketa guztiek 5. oinarrian aldi hautagarriei dagokienez ezarritakoa betetzen dutela

g) Egiaztatuta dago onuradunak duen kontabilitateak aukera ematen duela jarduera ekonomikoak eta ez-ekonomikoak argi bereizteko, baita haietako bakoitzaren kostuak eta finantzaketa ere, 15.1.c oinarriak esaten duen bezala.

h) Egiaztatuta dago gastuak diruz laguntzen diren jarduera ez-ekonomikoei eta proiektuari atxikiriko kostu zeharkakoei dagozkiela.

10. Laguntza emateko ebazpenean, edo aldaketaren baten ondorioz, onartutako guztia islatu egin beharko da auditoretza-txostenean. Hau da, aurrekontu finantzagarriaren partida bakoitza xehatzen duen taula bat bildu beharko da, eta, partida bakoitzaren barruan, onartu den kontzeptu bakoitza, baita hori guztia jasotzen duen azken taula bat ere.

Finantzagarritzat hartzen den gastu-kontzeptu bakoitzerako, honako hauek ezarri beharko dira:

a) Aurrekontu finantzagarria da diruz lagungarritzat hartzen ahal den gastua. Horren gainean kalkulatzen da proiektu bati ematen zaion laguntzaren ehunekoa; deialdi honen kasuan %100.

b) Proiektuari egotzitako gastuak: onuradunak proiektua gauzatzeko gastatu duen zenbatekoa, berak adierazitakoaren arabera.

c) Gastu justifikatuak: aurrekontu finantzagarrian agertzen direnak bezalakoak izan daitezke, handiagoak edo txikiagoak (baliteke proiektuari egotzitako gastu batzuk bat ez etortzea proiektu finantzagarrian agertzen diren kontzeptuekin, edo desbideraketak izatea onartu den aurrekontuarekin alderatuta).

d) Ontzat hartzen diren zenbateko justifikatuak: horrelako gastuetan, dena zuzen dagoela ondorioztatu da (kontzeptu finantzagarriak, fakturak, ordainketa-agiriak, langile gastuak, etab.). Laguntza osoa ordaintzeko, aurrekontu finantzagarrian agertzen den zenbatekoa adinakoak izanen dira, gutxienez. Ontzat hartutako zenbateko justifikatua txikiagoa bada, laguntza murriztuko da.

e) Kontzepturen batean ontzat hartu ez den kopururen bat badago, iruzkinetan jasoko da, horretarako arrazoia azalduta.

Iragarkiaren kodea: F2005206