127. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

31E/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 4koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, ikus-entzunezko eta zinemagintzako proiektuak produzitzeko “Generazinema Produkzioa 2020” dirulaguntzen deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 509156.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aurkeztutako txostenean eskatu du onets daitezela metraje luzeko ikus-entzunezko eta zinemagintzako proiektuak garatzeko “Generazinema Produkzioa 2020” laguntzen deialdia eta hari dagozkion oinarri arautzaileak, horretarako 315.000,00 euroko gastua baimen dadila eta foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela; hori guztia kontuan harturik betetzen direla hala helburua nola gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen baldintzak eta betebeharrak, eta ikusirik espedientean kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ageri dela.

Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Ikus-entzunezko eta zinemagintzako proiektuak produzitzeko “Generazinema Produkzioa 2020” dirulaguntzen deialdia onestea.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, foru agindu honen eranskinean jaso direnak.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, aurrekontuko kreditu hauek erreserbatu dira:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20002-A2540-4709-334102: Generazinema: Zinemagintzarako laguntzak

2020

63.000

A20002-A2540-4709-334102: Generazinema: Zinemagintzarako laguntzak

2021

252.000

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

6. Foru agindu honen aurka, administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2020ko ekainaren 4an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

ERANSKINA

Ikus-entzunezko eta zinemagintzako proiektuak produzitzeko “Generazinema Produkzioa 2020” dirulaguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak

Zineari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legearen hitzaurrean jasotakoaren arabera, zinemagintzako eta ikus-entzunezko jarduera gure kulturaren eta gure ekonomiaren sektore estrategiko bat da. Artearen eta sorkuntzaren adierazpena den aldetik, herrialde baten kultur izaeraren oinarrizko elementua da. Ikusirik aurrerapen teknologikoari, garapen ekonomikoari eta enplegu sorkuntzari egiten dien ekarpena, nahiko arrazoi daude administrazio publikoek sektore hori sustatu eta indartzeko behar diren neurriak har ditzaten. Hori guzia ahantzi gabe egungo gizartearen esparru guztietan ageri dela ikus-entzunezko kultura, eta, zehazkiago, zinea, horren parte garrantzitsua baita.

Laguntza deialdi hau Espainiako autonomia erkidegoek, nork bere araudiaren arabera, beren sustapen neurriak ezartzeko dituzten eskumenen esparruan kokatzen da, eta estatuko neurriak osatzera dator. Hala, laguntza sail bat ezartzen da ikus-entzunezko sektoreak film luzeak eta laburrak produzitu ditzan, beharrezkotzat jotzen baitira estatuan dinamikoenetako bat den sektorea egoki gara dadin, alde batera utzi gabe egungo gizartean sektore hori garrantzitsuenetako bat bilakatzen ari dela oso azkar. Sustapenerako neurri hauek Generazinema Garapena laguntzak osatzen dituzte, eta haien bidez espero da Nafarroako Foru Komunitatea kulturaren eta ekonomiaren aldetik aberasten laguntzea. Gainera, erkidego honek zerga arloko araudian ezarriak dituen zeharkako neurriak ere osatzera datoz.

Deialdia honela antolatu da:

I. kapitulua.–Xedapen orokorrak.

II. kapitulua.–Film luzeen produkziorako laguntzen berariazko oinarriak (A modalitatea).

1. atala Xedapen orokorrak.

2. atala Film luzeen produkziorako laguntza orokorrak.

3. atala Aurrekontu txikiko film luzeen produkziorako laguntzak.

III. kapitulua.–Film laburren produkziorako laguntzen berariazko oinarriak (B modalitatea).

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. Dirulaguntzen xedea, helburua eta aplikazio esparrua.

1.1. Deialdi honen xedea da ikus-entzunezko eta zinemagintzako produkziorako laguntzak ematea.

Deialdiaren xedean produkzio fasean dauden zinema-filmak eta ikus-entzunezko bestelako lan batzuk daude, Zineari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4. artikuluan ezarritako definizioari jarraikiz:

a) Zinema-filma: Edozein baliabide edo euskarritan finkatutako ikus-entzunezko lan oro, non prestaketa prozesuan zehaztua agertzen baita sormen, produkzio, muntaketa eta postprodukzio lana, eta, lehen-lehenik, zinema aretoetan erakusteko helburua badu, merkataritza aldetik ustiatzeko. Definizio honetatik kanpo gelditzen dira edozein motatako gertakarien edo erakustaldien erreprodukzio hutsak direnak.

b) Ikus-entzunezko beste lan batzuk: Aurreko a) letrako baldintzak beteta ere, zinema aretoetan erakusteko helburua ez dutenak, jendearengana beste komunikazio bide batzuetatik iritsiko baitira.

Produkzio bat proiektu fasean dagoela ulertuko da baldin eta kalifikazio eskaera aurkeztu aurreko edozein fasetan baldin badago.

1.2. Deialdi honek lau laguntza modalitate ditu:

–A modalitatea: film luzeen produkziorako laguntzak.

Deialdi honen ondorioetarako, “film luzea” izanen da 60 minutuko edo hortik gorako zinema-film eta ikus-entzunezko lan oro, fikziozkoa, dokumentala, esperimentala nahiz animaziokoa, sortzen dena erakusteko eta haren ustiapen komertziala egiteko zinema aretoetan, telebista operadoreen bitartez (ohiko kanalak edo internet) edo OTT bidez.

A.1. Film luzeen produkziorako laguntza orokorrak.

A.2. Aurrekontu txikiko film luzeen produkziorako laguntzak.

–B modalitatea: film laburren produkziorako laguntzak.

Deialdi honen ondorioetarako, “film laburra” izanen da 60 minututik beherako zinema-film eta ikus-entzunezko lan oro, fikziozkoa, dokumentala, esperimentala nahiz animaziokoa, sortzen dena erakusteko eta haren ustiapen komertziala egiteko zinema aretoetan, telebista operadoreen bitartez (ohiko kanalak edo Internet) edo OTT bidez.

B.1. Fikziozkoak, dokumentalak edo esperimentalak diren film laburren produkziorako laguntzak.

B.2. Animazioko film laburren produkziorako laguntzak.

1.3. Gehienez ere bi proiektutarako laguntza eskatzen ahalko da modalitate bakoitzeko (A eta B). Eskatzaileek laguntza-eskaera bat aurkeztu beharko dute proiektu bakoitzeko.

Modalitate berean bi proiektu aurkeztuz gero, puntuazio altuena duenak bakarrik lortzen ahalko du dirulaguntza.

2. Laguntza jasotzen duen proiektua egiteko epea.

2.1. A modalitateko proiektuek (film luzeak) 2020ko urriaren 31 baino lehen hasi beharko dituzte filmaketa-lanak, egun hori barne, eta filma 2021eko urriaren 31rako bukatu beharko da.

2.2. B modalitateko proiektuek (film laburrak) 2020ko urriaren 31 baino lehen hasi beharko dituzte filmaketa-lanak, egun hori barne, eta filma 2021eko urriaren 31rako bukatu beharko da.

3. Pertsona edo entitate onuradunek bete beharreko baldintzak.

Laguntza hauek jasotzen dituzten pertsona edo entitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:

3.1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

3.2. Honako hauek lor ditzakete laguntzak:

–A modalitatea: pertsona juridiko pribatu independenteek nahiz ekonomia intereseko taldeek.

–B modalitatea: pertsona fisiko independenteek nahiz pertsona juridiko pribatu independenteek.

Pertsona pribatu independentetzat hartzen da, pertsona fisiko edo juridikoa izanik, nagusitasunezko eraginik jasotzen ez duena, ez ikus-entzunezko komunikazio/zabalkunde zerbitzuen emaile baten partetik, ez telebista kate pribatu bateko titular baten partetik, eta, bere aldetik, inongo kasutan nagusitasunezko eraginik ez duena, izan jabetza arrazoiengatik, izan partaidetza finantzarioagatik, edo izan baldintzatzeko ahalmena izateagatik, nolabait, kasuko administrazio edo kudeaketa organoen erabakien gainean.

Ekonomia intereseko taldeak izanen dira helburu soziala produkzio jarduerak egitea duten haiek, Merkataritza Erregistroko inskripzioaren arabera. Laguntzak jasotzen ahal dituzte, ondorio hauetarako produkzio enpresa independenteekin parekatuz. Ekonomia intereseko talde baten parte diren produkzio enpresa ez-independenteek ezin izanen dute, zuzenean nahiz zeharka, haren kapital sozialaren %20 baino gehiago eduki, Zinemari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4.n).1.2 artikuluan ezarritakoaren arabera. Eskatzailearen kaudimen ekonomikoaren eta ibilbidearen balorazioa, zeina jasotzen baita 16.1.1.c), 16.1.2, 21.1.1.c), 21.1.2, 26.1.1.c) eta 26.1.2 artikuluetan, eskaeran adierazten den ekonomia intereseko taldeko produkzio enpresa independenteari buruzkoa izanen da.

3.3. Sexuan edo generoan oinarritutako diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik administrazio ebazpen irmo edo kondena-epai irmo baten bidez zehapena edo zigorra jaso duten eskatzaileak ez dira laguntza hauen onuradun izaten ahal.

3.4. Jarduera diruz lagungarria elkarrekin egin behar baldin badute onuradun izateko baldintzak betetzen dituzten pertsona juridiko batek baino gehiagok, onuradun izaera lortzeko, enpresa batasun bat eratu beharko dute, hautatzen den entitate ordezkariaren bidez jardunen duena batasuneko kide guztien izenean, eta haiek ordezkatzeko ahalmena ere izanen du, bai laguntza-eskabidea eta egiaztagiriak aurkezteari begira, dirulaguntza ematearen ondoriozko betebeharrak betetzeari begira eta justifikazioa egiteari begira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Enpresen batasuna eratzeko, akordiorako eredu normalizatua erabiliko da, Nafarroako Gobernuaren webgunean eskura egonen dena. Laguntza-eskabidean, berariaz adierazi beharko da zein konpromiso hartzen dituen batasuneko kide bakoitzak, bai eta haietako bakoitzari dagokion dirulaguntza zatia ere, kide guztiek izanen baitute onuradun izaera.

Batasuna ezin izanen da desegin harik eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 11/2005 Lege Orokorraren 35. eta 42. artikuluetan dirua itzultzeko eta arau-hauste kasuetarako ezarritako preskripzio-epea iragan arte.

Gastuaren exekuzioaren konpromisorik handiena bere gain hartzen duen produkzio enpresa izendatu beharko da batasunaren produktore-kudeatzaile. Produkzio enpresa batek baino gehiagok hartzen badute beren gain gastuaren exekuzioaren konpromisorik handiena, beren arteko bat aukeratu beharko dute produktore-kudeatzailea izan dadin.

Independenteak ez diren produkzio enpresak ezin dira izan proiektuaren %60tik gorako titulartasunaren jabe, eta ezin dira izan batasunaren ordezkariak edo produktore-kudeatzaileak.

Laguntza-eskabidean, berariaz adierazi beharko dira produkzio enpresa bakoitzak bere gain hartzen dituen exekuzio konpromisoak, bai eta haietako bakoitzari dagokion dirulaguntza zatia ere, denek izanen baitute onuradun izaera.

Gainera, koprodukzio enpresa bakoitzak obraren titulartasun osoaren gainean daukan ehunekoa zein den adierazi beharko da. Ehuneko horiek aldatzen ahalko dira, obraren kalifikazio eskaera aurkeztu baino lehen, betiere.

3.5. Era berean, laguntza eskatzen dutenak produzitutako ikus-entzunezko lanen jabetza-eskubideen titularrak izan beharko dira, lan horiek ustiatu eta merkaturatzeko beharrezkoak diren heinean, alde batera utzita jabetza intelektualari buruzko legedian xedatutakoa halako eskubideak erabili eta eskualdatzearen gainean. Lanaren gaineko eskubideen jabetza koproduktore guztien artean banatuta baldin badago, baldintza hori betetzen dela ulertuko da. Jabetza hori hiru urtez mantendu beharko da gutxienez, lanaren kalifikazioa egiten denetik aurrera.

3.6. Kanpoan gelditzen dira, espresuki:

a) Toki entitateak, beren erakunde autonomoak eta nagusiki Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateen partaidetza duten enpresa publikoak, fundazioak eta sozietate publikoak.

b) Nafarroako Gobernuaren 2020ko aurrekontuetan partida izenduna duten entitateak.

c) Ikastetxeak edo arte irakaskuntzetako zentroak, eskolak eta/edo akademiak.

d) Irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta entitateak, sindikatuak, enpresaburuen elkarteak, lanbide elkargoak eta elkarte profesionalak.

4. Aurrekontuko egozpena eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

4.1. Dirulaguntza hauek finantzatzeko, 315.000 euro bideratuko dira gehienez. Finantzaketarako dirua honela banatuko da urtez urte:

  • 2020ko ekitaldi ekonomikoa: 63.000 euro.
  • 2021eko ekitaldi ekonomikoa: 252.000 euro.

–2020ko ekitaldi ekonomikoa: 63.000 euro, 2020rako onetsitako gastu-aurrekontuko “Generazinema: Zinemagintzarako laguntzak” izeneko A20002 A2530 4709 334102 partidaren kargura.

–2021eko ekitaldi ekonomikoa: 252.000 euro, 2021eko Nafarroako Aurrekontu Orokorren “Generazinema: Zinemagintzarako laguntzak” izeneko A20002 A2530 4709 334102 partidaren kargura, edo 2021eko aurrekontu horretan ondorio horietarako sortzen denaren kargura, baldin eta horretarako kreditu nahikoa eta egokia badago.

Modalitateka, aurrekontua honela banatuko da:

–A modalitatea: film luzeen produkziorako laguntzak: 230.000 euro.

  • 2020ko ekitaldi ekonomikoa: 46.000 euro.
  • 2021eko ekitaldi ekonomikoa: 184.000 euro.

–B modalitatea: film laburren produkziorako laguntzak: 85.000 euro

  • 2020ko ekitaldi ekonomikoa: 17.000 euro.
  • 2021eko ekitaldi ekonomikoa: 68.000 euro.

4.2. Ematen den laguntzak gorago modalitate bakoitzerako zehaztutako muga izanen du, eta ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren %50 baino handiagoa. Proiektu bakoitzeko laguntzak ez dira diru kopuru hauetatik gorakoak izanen:

–A.1 modalitatea. Film luzeen produkziorako laguntza orokorrak: 110.000 euro.

–A.2 modalitatea. Aurrekontu txikiko film luzeen produkziorako laguntzak: 60.000 euro.

–B.1 modalitatea. Fikziozkoak, dokumentalak edo esperimentalak diren film laburren produkziorako laguntzak: 25.000 euro.

–B.2 modalitatea. Animazioko film laburren produkziorako laguntzak: 35.000 euro.

4.3. Onartzen den aurrekontua kalkulatzeko, aurkezten den aurrekontuari honako diru kopuru hauek kenduko zaizkio: batetik, BEZa, pertsona edo entitate eskatzaileentzat berreskuratzeko modukoa bada, eta, bestetik, balorazio batzordearen ustez, proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren edo deialdiaren xedekoak ez diren jarduerei dagozkien diru kopuruak.

4.4. A eta B modalitateetan sobera gelditzen den diru guztia beste modalitateen partidak handitzeko erabiliko da, lehentasun irizpide honen arabera:

–A.2 modalitatea

–A.1 modalitatea.

–B.1 modalitatea.

–B.2 modalitatea.

4.5. Proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoa aurkeztutako eskaeran azaltzen dena baino txikiagoa denean, pertsona edo entitate onuradunari eskatuko zaio eskaera alda dezala, konpromisoak eta baldintzak egokitu ditzan ematen ahal zaion dirulaguntzara. Nolanahi ere, eskaera berregitean dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburuak errespetatu beharko dira, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio irizpideak ere. Balorazio batzordeak eskaera berregina onetsi ondoren, organo eskudunari igorriko zaio, dokumentazio guztiarekin batera, laguntzen gaineko ebazpena eman dezan.

4.6. Hasieran esleitutako zenbatekoak askatzen badira, esleipen gehigarri bat egin daiteke dirulaguntza jasotzen ez duten pertsona edo entitateentzat, lortutako puntuazioaren arabera.

5. Tramitazio eta ebaluazio organoak.

5.1. Eskaerak tramitatzeko ardura duen organoa Kultura eta Kirol Departamentuko Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atala da. Deialdia norgehiagokako araubidearen bidez tramitatuko da.

5.2. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak izendatutako balorazio batzorde batek baloratuko ditu eskaerak. Kide hauek osatuko dute batzordea:

a) Batzordeburua: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, edo, bestela, zuzendaritza horretako beste zerbitzu bateko zuzendaria.

b) Batzordekideak: Zinemagintzaren eta ikus-entzunezkoen sektoreko 2 aditu (batek sormenarekin loturiko profila izanen du, eta beste batek, ikus-entzunezkoen produkzioarekin loturikoa); Nafarroako Kultura Kontseiluko kide bat (zinean/ikus-entzunezkoen arloan espezialista), eta Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Ataleko burua, edo, horrek ezin badu, Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua edo Programa Artistikoen eta Hedapenaren Ataleko burua.

c) Idazkaria: Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Ataleko teknikari bat, edo, bestela, Kultur Ekintza Zerbitzuko teknikari bat.

5.3. Balorazio batzordeko kideak izendatzeko ebazpena Nafarroako Gobernuaren web atarian argitaratuko dira, tramiteen katalogoan (www.nafarroa.eus).

6. Dirulaguntza emateko ebazpena.

6.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita hiru hilabeteko epean gehienez, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du laguntzak esleitzeko. Epe hori berariazko ebazpenik argitaratu gabe iraganik, eskaera ezetsitzat joko da.

6.2. Dirulaguntza hau emateko prozeduraren barruan ematen diren ebazpenen jakinarazpen guztiak Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuko dira: http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/. Gainera, eskabidean adierazitako helbide elektronikoa baliatuko da eskatzaile bakoitzari jakinarazteko.

6.3. Berariazko ezespenaren aurka, pertsona edo entitate interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabete bateko epean, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

6.4. Presuntziozko ezespenaren aurka, pertsona edo entitate interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, isiltasun administratiboak ondorioak izan eta biharamunetik hasita noiznahi, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

6.5. Deialdi honen gaineko komunikazio guztiak bideratuko dira Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (www.navarra.es). Identifikatzeko, ziurtagiri digitala edo NAN-PINa eduki beharko da.

7. Dirulaguntzen pilaketa eta bateragarritasuna.

7.1. Deialdi honetan aurreikusten den ekarpena bateragarria da helburu bera duten beste dirulaguntza batzuekin, Foru Komunitateko Administrazioarenak izan edo beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo partikularrenak.

7.2. Dirulaguntzaren zenbatekoa 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren (EB) 54. artikuluan ikus-entzunezkoentzat aurreikusitako laguntza-araubideari egokitzen zaio, erregelamendu horretan ezartzen baitira barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza-kategoria, Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta:

–Ikus-entzunezko lanen produkziorako laguntzen intentsitatea ez da diruz lagungarriak diren kostuen %50etik gorakoa izanen (54.6 artikulua).

–Laguntzaren intentsitatea honela handitzen ahalko da:

a) Diruz lagungarriak diren kostuen %60ra arte, mugaz gaindiko produkzioen kasuan, Europar Batasuneko estatu batek baino gehiagok finantzatzen badituzte eta Europar Batasuneko estatu bateko baino gehiagoko produkzio enpresek parte hartzen badute.

b) Diruz lagungarriak diren kostuen %100era arte, ikus-entzunezko lan zailen kasuan eta Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko Garapenerako Laguntzaren Komitearen zerrendan dauden herrialdeek parte hartzen duten koprodukzioen kasuan.

7.3. Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onesten duen abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretuaren 40. artikuluan xedatutakoarekin bat, honako hauek hartuko dira ikus-entzunezko lan zailtzat:

a) Film laburrak.

b) Zuzendari baten lehen edo bigarren lana.

c) Jatorrizko bertsioa euskaraz bakarrik duten lanak.

d) Aurrekontu txikiko lanak, alegia, produkzio kostua 500.000 eurotik beherakoa dutenak.

e) Gaia dela-eta edo produkzioari datxezkion beste arrazoi batzuengatik merkatuan sartzeko zailtasunak dituztenak.

7.4. Dirulaguntza honekin batera beste entitate batzuen laguntza edo dirulaguntza bat hartuz gero (horien artean zinemagintzako produkzioetan eta ikus-entzunezko serietan egindako inbertsioengatiko kenkariak daude, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legean arautu zirenak, eta kultur mezenasgoaren kontzeptu gisa egindako inbertsioengatiko kenkariak, maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 2. artikuluaren definizioaren arabera), zilegi izanen da emandako laguntza aldatzea, jasotzen diren laguntza guztien zenbatekoak aurreko puntuan ezarritakoa gainditzen baldin badu.

8. Pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak.

8.1. Emandako laguntza onartzea. Hortaz, baldin eta dirulaguntza eman dietela jakinarazteko idazkia jasotzen den egunetik hasita hogei eguneko epean onuradun ateratzen diren pertsonek/entitateek ez badiote berariaz uko egiten, ulertuko da laguntza onartzen dutela.

8.2. Behar denean, gardentasun adierazpena aurkeztea. Onuradunek (salbu eta pertsona fisikoak badira) dirulaguntza eman diotela jakinarazi eta hilabeteko epean aurkeztu beharko dute telematikoki gardentasun betebeharraren aitorpena eta, hala badagokie, eskatzen zaien dokumentazioa, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, non Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen baitira. Aitorpen eredua eta nahitaezko dokumentazioa Nafarroako Gobernuaren web-orriaren bitartez kontsultatu, bete eta tramitatzen ahalko dira: http://www.navarra.es/home_eu/servicios/, edo deialdi hau kudeatzen duen Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalaren bidez.

Izan litezkeen zehapenak galarazi gabe, pertsona edo entitate onuradunek informazioa emateko duten betebeharra urratuz gero, ez zaie ordainduko emandako dirulaguntza, eta, zerbait aurreratu bazaie, itzuli egin beharko dute.

8.3. Deialdi honen bidez diruz laguntzen den proiekturako baizik ez erabiltzea laguntza, eta, oro har, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak betetzea.

8.4. Kultura eta Kirol Departamentuko Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalean justifikatzea diruz lagundutako proiektua gauzatu dela eta zer gastu egin diren.

8.5. Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalari idatziz jakinaraztea proiektuaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera aipagarri, gertatzen den unean berean, baldin eta proiektua aldatzea ekartzen badu. Atal horrek baimena emanen dio, baldin eta, balorazio batzordearen iritziz, aldaketak ez badio eragiten onetsitako proiektuaren funtsari.

8.6. Koprodukzioen kasuan, Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalari jakinaraztea eskatzailearen titulartasun kuotan gertatzen den edozein aldaketa, kasuan kasuko akordiotik hasi eta hamabost eguneko epean gehienez.

8.7. Laguntzaren xedeko jarduera egitean, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuaren lankidetzaren berri ematea; izan ere, laguntza jasotzen duten proiektuak eskatzaile bakoitzaren eta Nafarroako Gobernuaren artean lankidetzan egindako proiektuak direla ulertuko da. Bi aldeek proiektuen zabalkunderako ekintzak gauzatzen ahalko dituzte, aldez aurretik adostuta. Nolanahi ere, beti adieraziko da lankidetza hori, hala inprimatutako material guztietan, nola zuzeneko komunikazio ekintzetan, jasotako laguntza berariaz aipatuz.

Inprimakien, publizitatearen eta web-orrien kasuan, lankidetza horren berri emateko, “Subvenciona/Laguntzailea” esaldia txertatuko da, eta horren ondotik, Nafarroako Gobernuaren logotipoa. Filmetako kredituen kasuan, hasierako kredituetan adieraziko da, ikusleek argi eta garbi irakurtzeko moduan, eta kartela bakarrean, jardueraren gainerako lankideen aipamenetatik bereizita. Logotipoa jartzeko jarraibideak Nafarroako Gobernuko Erakundeen Proiekzioaren Zerbitzuan (Argitalpen Atala) kontsulta daitezke, helbide elektroniko honetan: publicaciones@navarra.es.

8.8. Sortzaile, artista eta teknikariekiko harremanei aplikatu beharreko araudia betetzea (legezkoa eta hitzartua) eta, zehazki, egunean egotea hala langile horiekin nola industria teknikoekin hitzartutako betebeharren ordainketan, Nafarroako Gobernuaren laguntzaren xede izandako filmari dagokionez.

8.9. Kultura eta Kirol Departamentuko Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak proiektua burutu dela egiaztatzeko noiznahi eginen dituen lanak onartzea.

8.10. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea idatziz Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalari. Jakinarazpen hori finantzaketaren berri izan eta berehala egin beharko da (eta, betiere, jasotako funtsen aplikazioa justifikatu baino lehen), egiaztatzearren betetzen dela laguntzak metatzearen gainean Europar Batasuneko araudiak ezarritakoa, baimentzen diren gehieneko intentsitateei dagokienez.

8.11. Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak erabili ahal izan daitezen, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak eduki beharko dira, behar bezala ikuskatuak, onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritzako legeetan eta lege sektorialetan agindutako moduan. Halaber, dirulaguntzen oinarri arautzaileetan berariaz eskatzen diren kontabilitate orriak eta erregistro berariazkoak eduki beharko dira.

8.12. Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.

8.13. Proiektua bukatutakoan, ebaluazio txosten bat aurkeztea. Txosten horretan adieraziko da proiektuaren alderdiak noraino bete diren, hasieran aurkeztutako deskripzio-memorian jasotakoarekin alderatuta.

8.14. Generoari buruzko memoria bat aurkeztea, helburu izanen duena ezagutzea zein den Nafarroako kultura sektorearen errealitatea genero-ikuspegitik. Horretarako, datu hauek bilduko dira:

–Entitatearen egitura: sexuaren araberako banaketa zuzendaritza organoetan eta masa sozialean.

–Lanak zer gairi heltzen dion nagusiki, eta adieraztea edukiak indarra egiten ote duen genero rol edo estereotipoak hausteko (zehaztu eta labur justifikatu).

–Parte-hartzea:

  • Lanaren egiletza (egilea emakumea, gizona edo anonimoa). Pertsona bat baino gehiago badira, zehaztu emakumeen eta gizonen kopurua.
  • Zuzendaritza (gizona edo emakumea). Pertsona bat baino gehiago badira, zehaztu emakumeen eta gizonen kopurua.

8.15. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari baimena ematea filma erabil dezan bere sustapen jardueretan, Espainiako lurraldearen barruan eta kanpoan, filmaren irudiak eta aurrerapenak erabil ditzan Nafarroako Gobernuaren webgunean zabaltzeko, eta filma Nafarroako Filmategian erakuts dezan, estreinatu eta urtebete igaro ondoren.

8.16. Baimen horri dagokionez, produkzio enpresak eskubide horren erabilera baldintzatzen ahalko du, arrazoibidez uste badu horrek kalte egiten ahal diola filmaren ustiapenari.

8.17. Hitz ematea ez duela hizkera edo irudi sexistarik erabiliko inolako publizitate edo informazio euskarritan. Halaber, sortzen diren dokumentuetan hizkera inklusiboa erabiliko da (horretarako, honako lan hau kontsulta daiteke: “La Guía sobre estrategias de comunicación incluyente: El Género como prioridad”, helbide honetan dagoena: http://www.navarra.es/NR/rdonlyres/30B6ABA1-F8D6-468F-8CBB-D5808B5F6575/118955/GUIADECOMUNICACION1213.pdf.

9. Diruz laguntzen diren proiektuen interes soziala, Kultur Mezenasgoaren ondorioetarako.

9.1. Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 5.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat, deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuak interes sozialekotzat hartuko dira. Ondorio horretarako, eskatzaileek V. eranskina beteko dute.

9.2. Kultur mezenasgoaren arloko zerga-pizgarriak aplikatzeko, onuradunek maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22.2 artikuluan ezarritako baldintzak eta betebeharrak bete beharko dituzte. Foru agindu horren bidez, kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zen.

9.3. Orobat, beren proiektuak gauzatzen laguntzeko mezenasgo eta babesletza ekarpenak jasotzen dituzten onuradunek amaierako txosten batean zehaztu beharko dituzte mezenasgo eta babesletza modalitate guztien bidez jasotako ekarpenak, eta ebaluatu laguntza horiek diruz lagundutako proiektua gauzatzeari begira izan duten eragina.

10. Laguntza itzultzea.

Pertsona edo entitate onuradunak ez badu behar bezala justifikatzen proiektua gauzatu dela, ordaindutako laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatuko zaio, bai eta dirulaguntza ordaindu zenetik dirua itzultzen duen egunera arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluarekin bat.

11. Arau hausteak eta zehapenak.

11.1. Arau-hauste eta zehapenetarako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedaturikoa aplikatuko da.

11.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen VI. tituluan ezarritakoa izanen da.

12. Dirulaguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatu beharreko gainerako arauak ere.

13. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

II. KAPITULUA

Film luzeen produkziorako laguntzen berariazko oinarriak (A modalitatea)

1. ATALA

Xedapen orokorrak

14. Laguntzen xedea eta zuzkidura.

14.1. Behean zehazten diren produkzio modalitateak izanen dira film luzeen produkziorako laguntza hauen xede. Dirulaguntza hauek finantzatzeko, 315.000 euro emanen dira gehienez, oinarri hauen 4.2 puntuan zehaztutako banaketaren arabera.

14.2. Honako hauek dira diruz lagunduko diren produkzio modalitateak:

A.1.–Film luzeen produkziorako laguntza orokorrak, kapitulu honen 2. atalean ezarritakoari jarraikiz.

A.2.–Aurrekontu txikiko film luzeen produkziorako laguntzak, kapitulu honen 3. atalean ezarritakoari jarraikiz.

15. Eskaerek eta proiektuek bete beharreko baldintzak.

15.1. Eskaerak onartzeko epea ixten den unean proiektu fasea bukatua duten lanek ezin izanen dute laguntzarik jaso, oinarrien 1.1 puntuan ezarritakoaren arabera.

15.2. Deialdi honen 3. puntuan adierazitako baldintza orokorrez gainera, aurkezten diren proiektuek baldintza hauetako bi edo gehiago bete beharko dituzte:

a) Film luzearen zuzendaritzaz arduratzen dena Nafarroakoa izatea edo Nafarroan erroldatuta egotea eskaera aurkezten den unean.

b) Proiektuaren guztizko kostuaren gutxienez %40 Nafarroako lurraldean eginen diren gastuak izatea (produkzio gastuak, kopiak lortzeko gastuak, publizitate gastuak eta produkzio enpresa eskatzailearen konturako sustapen gastuak). Edo kopuru hori berriz itzultzea helbide fiskala Nafarroan duten egileengana, talde tekniko edo artistikoetara edo zerbitzuetara.

c) Eskaera aurkezten den unean, produkzio enpresaren helbide fiskala Nafarroan izatea.

15.3. Nafarroako panorama artistiko, kultural edo ekonomikoan interes bereziko eragina duten proiektuak onartzen ahalko ditu balorazio batzordeak, edo interes bereziko lotura dutenak Nafarroako errealitate kultural, artistiko eta sozialarekin, baldin eta aurreko puntuan adierazitako baldintzetako bat bederen betetzen badute. Hori baloratzeko, idazki arrazoitua aurkeztu beharko da, klausula hau aplikatzeko zer inguruabar dauden azaltzen duena.

15.4. Aurreko oinarrietan adierazitako baldintzak betetzeaz gainera, frogatu beharko da proiektuaren kostu guztia estaltzeko behar den finantzaketaren %20 edo gehiago bermatuta dagoela.

15.5. Laguntza koprodukzio baterako nahi denean, entitate eskatzaileak produkzio osoaren %20ko partaidetza eduki beharko du, gutxienez.

15.6. Produkzio enpresa bat baino gehiago dituzten koprodukzioen kasuan, oinarri hauen 3.2 puntuan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Gainera, laguntza hauen onuradun izateko, gastua exekutatu beharko dute, eta exekutatzen duten gastuaren ehunekoaren arabera jasoko dute laguntza. Horretarako, produkzio enpresen batasun bat eratu beharko dute, oinarri hauen 3.4 puntuan ezarritakoarekin bat.

Onuradunari dagokio (edo, kasua bada, proiektuaren produktore-kudeatzaileari) laguntza justifikatzeko oinarri hauetan ezarritako betebeharrak betetzea, bai eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/205 Foru Legearen 9. artikuluan bildutako gainerako betebeharrak ere, hitzemandako jarduera diruz lagunduei dagokienez.

15.7. Proiektu bakoitzerako laguntza ez da inola ere izanen 4.2 puntuan ezarritako kopurutik gorakoa, ez eta 4.2 oinarrian onartzen den aurrekontuaren gaineko ehuneko hauek baino handiagoa ere:

–Onartutako aurrekontuaren %50, proiektuak 75 puntutik gora lortzen baditu.

–%40, proiektuak 50 eta 75 puntu bitarte lortzen baditu.

16. Eskaerak eta eskatutako agiriak aurkeztea.

16.1. Eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (www.navarra.es). Identifikatzeko, ziurtagiri digitala edo NAN-PINa eduki beharko da. Eskaera aurkezten bada lehen esandako modua ez den beste edozein erabiliz, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko eskaera geroago aurkeztu ahal izatea telematika bidez. Kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen elektronikoarena izanen da.

Eskabide eredua eta aurkeztu beharreko gainontzeko agiriak deialdi honetako eranskinetako ereduen araberakoak izanen dira, eta tramiteen katalogoan egonen dira eskuragarri (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/).

16.2. Eskabidearekin batera (I. eranskina), agiri hauek aurkeztu beharko dira, bereiz eta behar bezala identifikaturik:

16.2.1. Dokumentazio orokorra:

a) Pertsona juridikoa izanez gero, sozietatearen estatutuak eta eskriturak, eta egiaztagiri bat, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskaera aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergan zinema-filmen produkzioari dagokion epigrafean, 1. atalean (961. multzoa), Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera.

b) Ekonomia intereseko talde bat izanez gero, taldearen eraketaren eskritura, eta egiaztagiri bat, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskaera aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergan zinema-filmen produkzioari dagokion epigrafean, 1. atalean (961. multzoa), Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera.

c) Honako hau frogatzen duen dokumentazioa: enpresa legez ezarria dagoela Europar Batasuneko estatu batean, eta produktore gisa inskribatua dagoela Europar Batasuneko estatu bateko Zinema Enpresen Erregistroan (Espainiako enpresen kasuan, Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuko erregistroan).

d) Erantzukizunpeko adierazpena, proiektuak nahitaezko kalifikaziorik ez duela dioena.

e) 15.2 puntuaren a) letran adierazitako baldintza betez gero: Film luzearen zuzendaritzaz arduratzen den pertsonaren NANa edo erroldatze-ziurtagiria.

f) 15.2 puntuaren b) letran adierazitako baldintza betez gero: Nafarroan eginen den gastua (guztizko gastuaren gaineko ehunekoa) zehazten duen erantzukizunpeko adierazpena.

g) 15.2 puntuaren c) letran adierazitako baldintza betez gero: Dokumentu bidezko justifikazioa edo, hala badagokio, erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena produkzio enpresa eskatzaileak Nafarroan duela egoitza fiskala.

h) 15.3 puntuan ezarritakora bilduz gero, eskabidea eta zioen azalpena.

i) Produkzio enpresa eskatzaileak proiektua koprodukzioan eginez gero:

–Proiektuaren aurrekontua, Excel formatuan, eskatzaileari dagokion zatia azaltzen duena, bakarrik.

–Koprodukzioa frogatzen duten legezko agiriak, eta enpresaren partaidetzaren portzentajea. Nazioarteko koprodukzioetan, koprodukzioaren proiektua onesten duen ebazpenaren kopia aurkeztu beharko da, Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuko zuzendari nagusiak emana, baita koprodukzio kontratuaren azken bertsioaren kopia ere, koproduktore guztiek sinatua.

Estatuko koprodukzioetan, koprodukzio kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, koproduktore guztiek fede-emaile publiko baten aurrean sinatua, eta bertan koproduktore bakoitzaren ekarpenak adieraziko dira.

–15.6 puntura bilduz gero, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan aipatzen den batasuna eratzeko akordioa, proiektuko produkzio enpresa guztiek sinatua, non identifikatuko baita haien ordezkari arituko den produktore-kudeatzailea, enpresa bakoitzak ehuneko zenbateko titulartasuna duen proiektuan eta enpresa bakoitzak bere gain hartzen dituen exekuzio konpromisoak, hori guztia behar beste xehatua, enpresa bakoitzak bere gain hartzen dituen exekuzio zenbatekoak identifikatu ahal izateko.

–Film bererako produkzioan diharduten beste produkzio-etxeek hartu dituzten beste laguntza edo dirulaguntzen gaineko aitorpena, edo, halakorik ezean, inolako laguntzarik ez dutela hartu dioen aitorpena. Laguntza-eskaeraren bat tramitazio bidean izanez gero, horren berri ere eman beharko da.

–Proiektuaren aurrekontuaren exekuzioaren zenbatekoren bat beren gain hartzen duten produkzio enpresa guztiek sinatutako erantzukizunpeko adierazpenak; adierazpenaren eredua navarra.es webgunean deskargatu daiteke.

16.2.2. Agiri berariazkoak:

a) Proiektuaren memoria osoa. Gutxienez, honako hauek jasoko ditu: gidoi osoa (fikziozko lanen kasuan), tratamendu zabala (dokumentalen kasuan) eta filmaren sinopsia.

b) Kontratua, non honako hauek egiaztatuko baitira zalantzarik gabe: gidoiaren gaineko eskubideen lagapena produktoreari, gidoiaren egileari edo egileei dagokion/dagokien kontraprestazioaren zenbatekoa eta, halakorik bada, lanaren gaineko aukera-eskubideen lagapena.

c) Filmaren aurrekontua, eredu ofizialean, Excel formatuan egina. Eredua navarra.es web-orrian eskura daiteke. 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko urriaren 31ra bitarte egiten diren gastuak baizik ez dira sartuko.

d) Lan planaren laburpena; filmatze denbora eta lokalizazioak adierazita.

e) Fitxa tekniko-artistikoa, eredu ofizialean egina. Eredu hori navarra.es web-orrian eskuratu daiteke.

f) Zuzendariaren ibilbidea eta produkzio enpresaren kaudimena egiaztatzen dituen dokumentazioa.

g) Erantzukizunpeko adierazpen bat, egiaztatzeko filmaren kostua frogatzeko deklaratutako aurrekontuko gastuen %40, gutxienez, Nafarroan egin behar dela, edo Nafarroara itzuliko dela Nafarroako egileen, talde tekniko edo artistikoen edo zerbitzu enpresen bitartez.

h) Laguntzaren xedeko proiektuan gasturen bat exekutatzen duten enpresei lotutako enpresen zerrenda, lotura irizpideari kasu eginez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoaren arabera.

i) Proiektuaren kostu osoa estaltzeko behar den finantzaketaren %20, gutxienez, baduela frogatzen duen dokumentazioa. Honako agiri mota hauek onartuko dira: ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak ematen dituzten enpresekin sinatutako kontratuak; zine banaketako enpresekin sinatutako kontratuak; emandako laguntzen gaineko ebazpenak; koprodukzio kontratuak; bankuek edo elkar bermatzeko sozietateek emandako banku abalak; banku-kredituak; inbertsore pribatuen ekarpenei buruzko ziurtagiriak; eskaera aurkezten den unean eginda eta ordainduta dauden gastuen gaineko zinpeko adierazpenak.

16.3. Kultura Zuzendaritza Nagusiaren beste deialdiren batean parte hartu duten entitate eskatzaileek ez dituzte dokumentu hauek aurkeztu beharko, haietan aldaketarik izan ezean: pertsona juridiko pribatuen kasuan, sozietatearen estatutuak eta eskriturak; eta ekonomia intereseko taldeen kasuan, ekonomia intereseko taldea eratzeko eskritura.

16.4. Eskabidearekin batera interesdunak aurkezten dituen erantzukizunpeko adierazpenei eta gainerako agiriei aplikatuko zaie Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69. artikuluan xedatutakoa.

16.5. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

16.6. Dirulaguntza eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1. artikuluan ezarritako baldintzetakoren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio, jakinarazten duen helbide elektronikoaren bidez, okerra zuzendu edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala hamar egun balioduneko epean, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, aldez aurretik ebazpena emanda, lege beraren 42. artikuluan ezarritako moduan.

17. Gastu diruz lagungarriak.

17.1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak inongo zalantzarik gabe, deialdian ezarritako epean egiten badira. Baita filmaren produkzio gastuak ere, abenduaren 18ko ECD/2784/2015 Aginduaren 2. artikuluan ezarrita dagoenari jarraikiz, horren bidez arautu baitzen film baten kostuaren eta produkzio enpresaren inbertsioaren aitorpena

Gastu diruz lagungarriak izanen dira, orobat, diruz laguntzen den proiektuan aritzen diren profesionalak babesteko ekipamendu indibidualak erosteko gastuak, baita babeserako, seinaleztapenerako eta deseskalatzeko baldintzei buruzko informaziorako bestelako elementuetan eta higiene eta garbiketa materialean egindakoak ere, aplikatu beharreko legediak edo osasun arloko agintariek nahitaezkotzat jotzen dituztenak.

17.2. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Ondasun higiezinen eta azpiegituren erosketarekin, erabilerarekin eta finantzaketarekin lotuta dauden guztiak.

b) Zentzuz jokatuta proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren gastuak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztu gabe dutenak.

c) Balio erantsiaren gaineko zerga, eskatzaileek berreskuratzen ahal dutena.

d) Proiektuan parte hartzen duten langileen soldaten kapitalizazioak.

17.3. Koprodukzioen kasuan, dirulaguntza jasotzen duen entitateak egiaz egiten dituen gastuak baizik ez dira izanen diruz lagungarriak.

18. Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.

18.1. Oro har, laguntzak bi alditan ordainduko dira. Lehenengo zatia aurrerakin moduan ordaintzen ahalko da, edo ordainketa bidez, eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren %20 artekoa izan daiteke, zein den ere kontzeptua.

–Aurrerakina:

Dirulaguntzaren helburuak betetzeko aldez aurretik behar diren funtsen adinakoa izanen da aurrerakinaren zenbatekoa, eta 2020ko kredituen kargura ordainduko da, betiere funtsen beharra justifikatuz gero. Aurrerakina ordaintzeko, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira, behar bezala beteak, 2020ko urriaren 31rako, egun hori barne:

  • Aurrerakina eskatzeko III. eranskina (diruzaintzaren egoeraren egiaztagiria edo bere banku-kontuetako saldoen egiaztagiria, dirulaguntzaren xedearekin lotuta ordaintzeko eta kobratzeko dituen gastuen eta diru-sarreren zerrenda, eta proiektuari lotuta ez dauden gastuen eta diru-sarreren konpromisoak), bertan adierazita dirulaguntzaren helburuak betetzeko funtsik ez duela 2020ko kredituen kontura.
  • Filmatzen hasi izanaren deklarazioa, Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuko eredu ofizialaren arabera. Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuko Erregistroan emandako gordekina erantsiko da.

–Ordainketa:

Ordainketa aukeratuz gero, honako hauek aurkeztu beharko dira 2020ko urriaren 31rako, egun hori barne:

  • Diruz lagundutako jarduera dela-eta ordaindu diren gastuen faktura eta ordainagirien zerrenda, zenbakien bidez zehaztuta, diruz lagundutako proiektuaren aurrekontuaren %20 adinakoa, gutxienez. Zerrenda hori Excel formatuan aurkeztuko da, eta honako hauek adieraziko ditu: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena; IFZ; fakturaren kontzeptua, zenbakia eta data; guztirako zenbatekoa (zerga-oinarria, BEZa eta/edo PFEZa zehaztuta, eta kontuan hartuta dirulaguntzatik kanpo dagoela balio erantsiaren gaineko zerga, eskatzaileak berreskuratu edo konpentsatu dezakeen zatian, bai eta antzeko beste zerga batzuk ere, eta errentaren gaineko zerga pertsonalak); eta ordainketaren data.
  • Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastu eta ordainketen egiaztagiriak, diruz lagundutako proiektuaren aurrekontuaren %20 adinakoak, gutxienez. Fakturak 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera luzatuak izan beharko dira, eta Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz eginak. Kanpo gelditzen dira, berariaz, erreziboak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana eta/edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan. 100 eurotik gorako gastuen ordainketa guztiak bankuko ordainagirien bidez frogatuko dira. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste dokumentu batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein dokumentu.

18.2. Egiaztagiri horiek aurkezten ez badira 2020rako emandako dirulaguntzaren zatia jasotzeko ezarritako epean, entitate onuradunak aurrerakina hartzeko eskubidea galduko du.

18.3. Bigarren ordainketa, oro har, onartutako dirulaguntzaren %80koa izanen da, eta diruz lagundutako jarduera oinarri hauen 2. xedapen orokorrean adierazitako epean bukatutakoan ordainduko da, Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak aldeko txostena eman ondoren, baldin eta frogagiri eta dokumentu hauek aurkezten baditu 2021eko azaroaren 30erako (egun hori barne):

a) Filmatzen bukatu izanaren deklarazioa, Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuko eredu ofizialaren arabera. Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuko Erregistroan emandako gordekina erantsiko da.

b) Film luzea espainiarra dela ziurtatzen duen agiriaren eskaera, eta adinen araberako sailkapena. Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuko Erregistroan emandako gordekina erantsiko da.

c) 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako gastuen kontabilitate-egoerak, eta, horrekin batera, auditoretza-txosten bat, honako hauek egiaztatzeko: filmaren kostua, produktoreen ekarpenak, bakoitzak produkzioan duen titulartasun kuota, eta, azkenik, bete dela, bai Nafarroan egin beharreko gastuen ehunekoari buruz ezarritakoa, bai proiektuan erabili beharreko enpresa eta giza baliabide nafarren ehunekoari buruz ezarritakoa. Txosten hori Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditoreek egin beharko dute, maiatzaren 17ko EHA/1413/2007 Aginduan ezarritakoarekin bat. Agindu horren bidez, kontu-auditoreek dirulaguntzen justifikazioko kontuak berrikusteko lanetan bete beharreko jarduketa-araua onetsi zen. Txostenaren edukia abenduaren 18ko ECD/2784/2015 Aginduaren 6. artikuluan ezarritakoaren araberakoa izanen da. Gainera, filmaren gastuak berrikusteko auditoretza-txosten berezi bat eginen da, non honako hauek jasoko diren: auditorearen iritzi teknikoa enpresa onuradunak egindako inbertsioei buruz; inbertsio horien balorazio eta kontabilizazio egokia, oro har onartzen diren kontabilitate-printzipioei jarraikiz; eta, orobat, auditorearen berariazko iritzia onuradunak inbertsioa finantzatzeko jasotako gainerako laguntza eta/edo dirulaguntzei buruz. Txostenean ziurtatuko da, orobat, zenbatekoa den Nafarroan helbideraturik dauden edo bertan establezimendu iraunkorra duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanei dagokien gastua partidaz partida zehaztuta. Film luzearen produkzio gastuak diruz lagungarriak izanen dira abenduaren 18ko ECD/2784/2015 Aginduaren 2. artikuluan ezarrita dagoenari jarraikiz, horren bidez arautu baitzen film baten kostuaren eta produktorearen inbertsioaren aitorpena.

d) Diru-sarreren egiaztagiriak (norberak jarritako funtsak, beste dirulaguntza batzuk, txartel salmentatik ateratako dirua –filma estreinatu bada–, inbertsiogileen ekarpenak, kenkari fiskalak).

e) Proiektuaren gauzatzeari buruzko ebaluazio txostena, non adieraziko baita proiektuaren alderdiak noraino bete diren, hasieran aurkeztutako deskripzio-memorian jasotakoarekin alderatuta.

f) Generoari buruzko memoria, honako datu hauek jasoko dituena:

–Entitatearen egitura: sexuaren araberako banaketa zuzendaritza organoetan eta masa sozialean.

–Lanak zer gairi heltzen dion nagusiki, eta adieraztea edukiak indarra egiten ote duen genero rol edo estereotipoak hausteko (zehaztu eta labur justifikatu).

–Emakumeen parte-hartzea zuzendaritza lanetan, eta zenbat emakume dauden sormen lan artistikoa edo teknikoa egiten.

g) Argitaratzen diren inprimakien eta publizitateko elementuen 2 ale.

h) Ikus-entzunezko lanaren behin betiko bertsioaren kopia berri bat, baldintza on-onetan, zinema-aretoetan estreinatu zen formatu berekoa, Nafarroako Filmategiari emanen zaiona, bai eta produkzioaren kopia bat ere mp4 formatuan edo antzeko batean. Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz ez badago, aurkezten den kopiak azpitituluak izan beharko ditu gaztelaniaz.

i) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari ematen zaion baimena jasotzen duen idazkia, zuzendaritzak zinemagintza Nafarroan sustatzeko egiten dituen jardueretan filma erabili eta banatu ahal izan dezan, oinarri hauen 8.15 eta 8.16 puntuetan ezarritakoarekin bat. Idazki horren eredua Nafarroako Gobernuaren webgunean egonen da eskuragarri.

j) Film luzearen emanaldi komertzialak eginen direla bermatzen duen akordio sinatua, edo filma zabaltzen dela egiaztatzen duen proba fede-emaile bat (Nafarroako Filmategian erakusteko akordio bat ez da halakotzat onartuko).

18.4. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 16.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, onuradunei libratutako funtsengatik sortzen diren finantza-etekinak emandako dirulaguntzari gehituko zaizkio, eta horiek ere diruz lagundutako jarduerari aplikatuko zaizkio.

18.5. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntza ematean zehazten den portzentajea aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei, baldin eta ordainketaren frogagiria badute.

18.6. Egiaztagiri horiek aurkezten ez badira 2021erako emandako dirulaguntzaren zatia jasotzeko ezarritako epean, entitate onuradunak aurrerakina hartzeko eskubidea galduko du.

18.7. Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, galduko da justifikatzen ez diren gastuak eta ordainketak kobratzeko eskubidea.

18.8. Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak aldeko txostena eman ondoren ordainduko da laguntza.

18.9. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak 33 bis artikuluan ezartzen du ezen, diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko epeak zenbatzearen ondorioetarako, oro har, dirulaguntza ematen duen ebazpenaren data hartuko dela hasierako datatzat. Ekintza horiek gauzatzeko epeak hasieran emandako denbora halako bira bitarte luzatzen ahalko dira, oinarri arautzaileetan ezarritako baldintzetan.

Deialdi honetan, entitate onuradunek zilegi dute epearen luzapena eskatzea hura bukatu baino lehen, betiere 18.3 puntuko g), h), i) eta j) letretan adierazitako agiriak aurkezteko baizik ez bada.

2. ATALA

Film luzeen produkziorako laguntza orokorrak

19. Laguntzaren xedea eta zuzkidura.

Laguntza modalitate hauen bidez lagundu nahi da fikziozko edo dokumental izaerako film luzeak egitea, 500.000 eurotik gorako aurrekontua dutenak.

20. Proiektuen balorazioa.

20.1. Proiektuak kudeaketa organoak eta balorazio batzordeak baloratuko dituzte. Batzorde hori deialdi honen oinarrietako 5.2 puntuan ezarritakoari jarraikiz osatuko da.

20.2. Zuzenean edo zeharka balorazio batzordeko kideren baten parte-hartzea aurreikusten duten proiektuek ezin izanen dute laguntzarik jaso, salbu eta batzordeko kide horrek berariaz uko egiten badio parte hartzeari, idatziz eta organoa eratu baino lehen.

20.3. Honela eginen da balorazio prozesua:

1. fasea: Kudeaketa organoak deialdian onartua izateko bete beharreko baldintzei buruzko dokumentazioa aztertuko du. Proiektuak baloratzeko, eskaerak aurkezteko epearen barrenean aurkeztutako dokumentazioa baizik ez da baloratuko, edo, kasua bada, zuzentzeko epean aurkeztutakoa. Oinarri hauen 3. puntuan ezarritako baldintzak eta laguntza-modalitate bakoitzerako berariazko oinarrietan ezarritakoak betetzen dituzten proiektuak baizik ez dira onartuko.

Gero, honako irizpide hauek baloratuko dira, deialdi honen II.A) eranskinean ezarritako baremoaren arabera, eta proiektu bakoitzak 40 puntu lortzen ahal ditu gehienez:

–Enpresa eskatzailearen edo produktore-kudeatzaile gisa aritzen den enpresaren kaudimena: 8 puntu gehienez, kontuan harturik azkeneko bost urteotan ekoitzitako eta estreinatutako filmen kopurua, jaialdietako izendapenak eta lortutako sariak, eta enpresaren antzinatasuna, urtetan neurtua.

–Proiektuko zuzendariaren ibilbidea (5 puntu gehienez, jaialdietan izandako izendapenen eta lortutako sarien arabera banatuko direnak).

–Nafarroan egindako gastua: 8 puntu gehienez; proiektuaren produkzio fasean Nafarroan eginen diren gastuak, ehunekotan, zenbatekoak diren kontuan hartuta banatuko dira. Nafarroan bizi diren sortzaileek egindako lan artistikoa eta teknikoa kontratatzeko gastuak zenbatuko dira, baita helbide fiskala Nafarroan duten enpresek emandako zerbitzu teknikoak ere, proiektuaren guztizko aurrekontuarekin alderatuta.

–Finantzaketa lortzea, finantzaketa planetik bete diren konpromisoak (7 puntu gehienez).

–Zuzendari berria: 2 puntu gehienez, baldin eta zuzendariaren lehenengo edo bigarren film luzea baldin bada. Honela banatuko dira:

  • 2 puntu zuzendari emakumezko baten lehenengo edo bigarren film luzea bada.
  • 1 puntu zuzendari gizonezko baten lehenengo edo bigarren film luzea bada.

–Emakumearen partaidetza: 5 puntu gehienez, filmaren proiektua gauzatzeko taldean emakumeek duten partaidetzaren arabera banatuko direnak.

–Euskara erabiltzea proiektuan eta/edo haren zabalkundean eta sustapenean: 4 puntu gehienez.

–Erakunde eskudun batek aitortuta, %33ko edo gehiagoko desgaitasuna duen pertsona bat edo gehiago izatea enpresan lanean edo proiektuan. 1 puntu.

Baloratzeko aurkezten diren kontratu guztiek laguntzaren xedeko film luzearen proiektua aipatuko dute nahitaez.

2. fasea: balorazio batzordeak proiektuaren kalitatea, balio artistikoa eta garapen maila baloratuko ditu, eta, hala, 40 puntu emanen ditu gehienez, irizpide hauen arabera:

–Gidoiaren kalitatea, originaltasuna eta berrikuntza artistikoa: 25 puntu arte, baremo honen arabera: gidoiaren kalitatea, 10 puntu gehienez; pertsonaien tratamendua (fikziozko filmen kasuan) edo egindako ikerketa lana (dokumentalen kasuan), 5 puntu gehienez; egitura edo proposamen formala, 5 puntu gehienez; berezitasuna, 5 puntu gehienez.

–Proiektuak balio zinematografiko, kultural edo sozial berezia izatea: 5 puntu gehienez.

–Banaketa plana eta marketina: 5 puntu gehienez.

–Proiektuaren garapen maila: 5 puntu gehienez.

3. fasea: balorazio batzordeak gehienez 20 puntuz baloratuko du aurrekontuaren eta proiektuaren arteko egokitasuna, irizpide hauei jarraikiz:

–Aurrekontuaren koherentzia eta proiektuaren bideragarritasuna (gehienez 10 puntu).

–Produkzioaren egitura eta taldeak nola egokitzen zaizkion aurrekontuari (gehienez 10 puntu).

Bigarren eta hirugarren faseetan, pertsona edo entitate eskatzaileek aukera izanen dute balorazio batzordearen aurrean beren proiektuak defendatzeko, gehienez ere 15 minutuko azalpenak emanez. Horretarako, I. eranskinean adierazi behar dute hori, dagokion laukia markatuta. Halaber, balorazio prozesu osoan zehar, batzordeak entitateen agerraldia eska dezake, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.

4. fasea: Hiru faseetan baloratzen den proiektu bakoitzari guztizko puntuazio bat emanen zaio, fase bakoitzean lortutako puntuazioa batuz aterako dena. Guztira, 100 puntu lortzen ahalko dira gehienez. Batzordeak ezarriko du aurkeztutako eskaera bakoitzaren puntuazioa, eta gero, proiektuen lehentasun zerrenda bat prestatuko du, bakoitzak lortutako guztizko puntuazioaren arabera. Zerrenda hori izanen da laguntzak banatzeko erabiliko dena, betiere deialdian ezarritako aurrekontu-zuzkidura gainditu gabe. Hori eginda, dirulaguntza banatuko du gutxienez 50 puntu lortzen dituzten proiektuen artean, bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera, 4.2, 4.3 eta 4.4 oinarrietan ezarritakoari jarraikiz, eta modalitate bakoitzerako ezarritako diru mugak gainditu gabe.

Aurreko paragrafoetan adierazitakoaren arabera banaketa egin ondoren gertatuko balitz pertsona edo entitate onuradun bati eskatutako dirulaguntza baino txikiagoa ematea, 4.5. puntuan aipatzen den moduan jokatuko da, balorazio batzordeak eskaera berregina onetsi arte, betiere lortutako puntuazio-ordenari jarraituta.

Prozesuko edozein unetan, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie pertsona edo entitate eskatzaileei.

5. fasea: batzordeak irizpen loteslea emanen du.

20.4. Balorazio batzordeak proiektu bakoitzari puntu bakoitzean emandako balorazioa arrazoitzeko txosten bat prestatu beharko du.

20.5. Hiru faseetan baloratzen den proiektu bakoitzari guztizko puntuazio bat emanen zaio, fase bakoitzean lortutako puntuazioa batuz aterako dena. Guztira, 100 puntu lortzen ahalko dira gehienez. Batzordeak ezarriko du aurkeztutako eskaera bakoitzaren puntuazioa, eta gero, proiektuen lehentasun zerrenda bat prestatuko du, bakoitzak lortutako guztizko puntuazioaren arabera. Zerrenda hori izanen da laguntzak banatzeko erabiliko dena, betiere deialdian ezarritako aurrekontu-zuzkidura gainditu gabe. Hori eginda, dirulaguntza banatuko du gutxienez 50 puntu lortzen dituzten proiektuen artean, bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera, oinarrien 4. puntuan ezarritakoari jarraikiz.

20.6. Proiektu bakoitzerako laguntza ez da inola ere izanen oinarri hauen 4.2 eta 15.8 puntuetan ezarritako kopurutik gorakoa.

20.7. Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak, balorazio batzordeak emandako irizpena ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

3. ATALA

Aurrekontu txikiko film luzeen produkziorako laguntzak

21. Laguntzaren xedea eta zuzkidura.

Laguntza modalitate hauen bidez lagundu nahi da film luzeak egitea (fikziozkoak, dokumentalak edo esperimentalak), 500.000 euroko edo hortik beherako aurrekontua dutenak.

22. Proiektuen balorazioa.

22.1. Proiektuak kudeaketa organoak eta balorazio batzordeak baloratuko dituzte. Batzorde hori deialdi honen oinarrietako 5.2 puntuan ezarritakoari jarraikiz osatuko da.

22.2. Zuzenean edo zeharka balorazio batzordeko kideren baten parte-hartzea aurreikusten duten proiektuek ezin izanen dute laguntzarik jaso, salbu eta batzordeko kide horrek berariaz uko egiten badio parte hartzeari, idatziz eta organoa eratu baino lehen.

22.3. Honela eginen da balorazio prozesua:

1. fasea: Kudeaketa organoak deialdian onartua izateko bete beharreko baldintzei buruzko dokumentazioa aztertuko du. Proiektuak baloratzeko, eskaerak aurkezteko epearen barrenean aurkeztutako dokumentazioa baizik ez da baloratuko, edo, kasua bada, zuzentzeko epean aurkeztutakoa. Oinarri hauen 3. puntuan ezarritako baldintzak eta laguntza-modalitate bakoitzerako berariazko oinarrietan ezarritakoak betetzen dituzten proiektuak baizik ez dira onartuko.

Gero, honako irizpide hauek baloratuko dira, deialdi honen II.A) eranskinean ezarritako baremoaren arabera, eta proiektu bakoitzak 40 puntu lortzen ahal ditu gehienez:

–Enpresa eskatzailearen edo produktore-kudeatzaile gisa aritzen den enpresaren kaudimena: 8 puntu gehienez, kontuan harturik azkeneko bost urteotan ekoitzitako eta estreinatutako filmen kopurua, jaialdietako izendapenak eta lortutako sariak, eta enpresaren antzinatasuna, urtetan neurtua.

–Proiektuko zuzendariaren ibilbidea (5 puntu gehienez, jaialdietan izandako izendapenen eta lortutako sarien arabera banatuko direnak).

–Nafarroan egindako gastua: 8 puntu gehienez; proiektuaren produkzio fasean Nafarroan eginen diren gastuak, ehunekotan, zenbatekoak diren kontuan hartuta banatuko dira. Nafarroan bizi diren sortzaileek egindako lan artistikoa eta teknikoa kontratatzeko gastuak zenbatuko dira, baita helbide fiskala Nafarroan duten enpresek emandako zerbitzu teknikoak ere, proiektuaren guztizko aurrekontuarekin alderatuta.

–Finantzaketa lortzea, finantzaketa planetik bete diren konpromisoak (7 puntu gehienez).

–Zuzendari berria: 2 puntu gehienez, baldin eta zuzendariaren lehenengo edo bigarren film luzea baldin bada. Honela banatuko dira:

  • 2 puntu zuzendari emakumezko baten lehenengo edo bigarren film luzea bada.
  • 1 puntu zuzendari gizonezko baten lehenengo edo bigarren film luzea bada.

–Emakumearen partaidetza: 5 puntu gehienez, filmaren proiektua gauzatzeko taldean emakumeek duten partaidetzaren arabera banatuko direnak.

–Euskara erabiltzea proiektuan eta/edo haren zabalkundean eta sustapenean: 4 puntu gehienez.

–Erakunde eskudun batek aitortuta, %33ko edo gehiagoko desgaitasuna duen pertsona bat edo gehiago izatea enpresan lanean edo proiektuan. 1 puntu.

Baloratzeko aurkezten diren kontratu guztiek laguntzaren xedeko film luzearen proiektua aipatuko dute nahitaez.

2. fasea: balorazio batzordeak proiektuaren kalitatea, balio artistikoa eta garapen maila baloratuko ditu, eta, hala, 40 puntu emanen ditu gehienez, irizpide hauen arabera:

–Gidoiaren kalitatea, originaltasuna eta berrikuntza artistikoa: 25 puntu arte, baremo honen arabera: gidoiaren kalitatea, 10 puntu gehienez; pertsonaien tratamendua (fikziozko filmen kasuan), egindako ikerketa lana (dokumentalen kasuan) edo adierazpen baliabide berritzaileen erabilera (film esperimentalen kasuan), 5 puntu gehienez; egitura edo proposamen formala, 5 puntu gehienez; berezitasuna, 5 puntu gehienez.

–Proiektuak balio zinematografiko, kultural edo sozial berezia izatea: 5 puntu gehienez.

–Banaketa plana eta marketina: 5 puntu gehienez.

–Proiektuaren garapen maila: 5 puntu gehienez.

3. fasea: balorazio batzordeak gehienez 20 puntuz baloratuko du aurrekontuaren eta proiektuaren arteko egokitasuna, irizpide hauei jarraikiz:

–Aurrekontuaren koherentzia eta proiektuaren bideragarritasuna (gehienez 10 puntu).

–Produkzioaren egitura eta taldeak nola egokitzen zaizkion aurrekontuari (gehienez 10 puntu).

Bi fase hauetan, pertsona edo entitate eskatzaileek aukera izanen dute balorazio batzordearen aurrean beren proiektuak defendatzeko, gehienez ere 15 minutuko azalpenak emanez. Horretarako, I. eranskinean adierazi behar dute hori, dagokion laukia markatuta. Halaber, balorazio prozesu osoan zehar, batzordeak entitateen agerraldia eska dezake, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.

4. fasea: Hiru faseetan baloratzen den proiektu bakoitzari guztizko puntuazio bat emanen zaio, fase bakoitzean lortutako puntuazioa batuz aterako dena. Guztira, 100 puntu lortzen ahalko dira gehienez. Batzordeak ezarriko du aurkeztutako eskaera bakoitzaren puntuazioa, eta gero, proiektuen lehentasun zerrenda bat prestatuko du, bakoitzak lortutako guztizko puntuazioaren arabera. Zerrenda hori izanen da laguntzak banatzeko erabiliko dena, betiere deialdian ezarritako aurrekontu-zuzkidura gainditu gabe. Hori eginda, dirulaguntza banatuko du gutxienez 50 puntu lortzen dituzten proiektuen artean, bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera, 4.2, 4.3 eta 4.4 oinarrietan ezarritakoari jarraikiz, eta modalitate bakoitzerako ezarritako diru mugak gainditu gabe.

Aurreko paragrafoetan adierazitakoaren arabera banaketa egin ondoren gertatuko balitz pertsona edo entitate onuradun bati eskatutako dirulaguntza baino txikiagoa ematea, 4.5. puntuan aipatzen den moduan jokatuko da, balorazio batzordeak eskaera berregina onetsi arte, betiere lortutako puntuazio-ordenari jarraituta.

Prozesuko edozein unetan, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie pertsona edo entitate eskatzaileei.

5. fasea: batzordeak irizpen loteslea emanen du.

22.4. Balorazio batzordeak proiektu bakoitzari puntu bakoitzean emandako balorazioa arrazoitzeko txosten bat prestatu beharko du.

22.5. Hiru faseetan baloratzen den proiektu bakoitzari guztizko puntuazio bat emanen zaio, fase bakoitzean lortutako puntuazioa batuz aterako dena. Guztira, 100 puntu lortzen ahalko dira gehienez. Batzordeak ezarriko du aurkeztutako eskaera bakoitzaren puntuazioa, eta gero, proiektuen lehentasun zerrenda bat prestatuko du, bakoitzak lortutako guztizko puntuazioaren arabera. Zerrenda hori izanen da laguntzak banatzeko erabiliko dena, betiere deialdian ezarritako aurrekontu-zuzkidura gainditu gabe. Hori eginda, dirulaguntza banatuko du gutxienez 50 puntu lortzen dituzten proiektuen artean, bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera, oinarrien 4. puntuan ezarritakoari jarraikiz.

22.6. Proiektu bakoitzerako laguntza ez da inola ere izanen oinarri hauen 4.2 eta 15.8 puntuetan ezarritako kopurutik gorakoa.

22.7. Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak, balorazio batzordeak emandako irizpena ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

III. KAPITULUA

Film laburren produkziorako laguntzen berariazko oinarriak (B modalitatea)

23. Laguntzaren xedea eta zuzkidura.

Laguntza modalitate honen bidez, film laburrak egitea lagunduko da. Laguntza hauen ondorioetarako, film laburra izanen da 60 minututik beherako zinema-film edo ikus-entzunezko lan oro, fikziozkoa, dokumentala, esperimentala nahiz animaziokoa.

Honako hauek dira diruz lagunduko diren film laburren produkzio modalitateak:

B.1. Fikziozkoak, dokumentalak edo esperimentalak diren film laburretarako laguntzak.

B.2. Animazioko film laburretarako laguntzak.

24. Eskaerek eta proiektuek bete beharreko baldintzak.

24.1. Eskaerak onartzeko epea ixten den unean proiektu fasea bukatua duten lanek ezin izanen dute laguntzarik jaso, oinarrien 1.1 puntuan ezarritakoaren arabera.

24.2. Deialdi honen 3. puntuan adierazitako baldintza orokorrez gainera, aurkezten diren proiektuek baldintza hauetako bi edo gehiago bete beharko dituzte:

a) Film laburraren zuzendaritzaz arduratzen dena Nafarroakoa izatea edo Nafarroan erroldatuta egotea eskaera egiten den unean.

b) Proiektuaren guztizko kostuaren gutxienez %40 Nafarroako lurraldean eginen diren gastuak izatea (produkzio gastuak, kopiak lortzeko gastuak, publizitate gastuak eta produkzio enpresa eskatzailearen konturako sustapen gastuak). Edo kopuru hori berriz itzultzea helbide fiskala Nafarroan duten egileengana, talde tekniko edo artistikoetara edo zerbitzuetara.

c) Eskaera aurkezten den unean, produkzio enpresaren helbide fiskala Nafarroan izatea.

24.3. Nafarroako panorama artistiko, kultural edo ekonomikoan interes bereziko eragina duten proiektuak onartzen ahalko ditu balorazio batzordeak, edo interes bereziko lotura dutenak Nafarroako errealitate kultural, artistiko eta sozialarekin, baldin eta aurreko puntuan adierazitako baldintzetako bat bederen betetzen badute. Hori baloratzeko, klausula hau aplikatzeko zer inguruabar dauden azaltzen duen idazki arrazoitua aurkeztu beharko du eskatzaileak.

Aurreko puntuetan adierazitako baldintzak betetzeaz gainera, frogatu beharko da proiektuaren kostu guztia estaltzeko behar den finantzaketaren %20 edo gehiago bermatuta dagoela.

24.4. Laguntza koprodukzio baterako nahi denean, entitate eskatzaileak produkzio osoaren %20ko partaidetza eduki beharko du, gutxienez.

24.5. Produkzio enpresa bat baino gehiago dituzten koprodukzioen kasuan, oinarri hauen 3.2 puntuan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Gainera, laguntza hauen onuradun izateko, gastua exekutatu beharko dute, eta exekutatzen duten gastuaren ehunekoaren arabera jasoko dute laguntza. Horretarako, produkzio enpresen batasun bat eratu beharko dute, oinarri hauen 3.4 puntuan ezarritakoarekin bat.

Onuradunari dagokio (edo, kasua bada, proiektuaren produktore-kudeatzaileari) laguntza justifikatzeko oinarri hauetan ezarritako betebeharrak betetzea, bai eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/205 Foru Legearen 9. artikuluan bildutako gainerako betebeharrak ere, hitzemandako jarduera diruz lagunduei dagokienez.

24.6. Koprodukzioa duten proiektuen kasuan, gehieneko laguntza ez da izanen foru agindu honen arabera onuradun izan daite(z)keen produktoreak edo koproduktore guztiek egiten du(t)en inbertsioaren %50etik gorakoa.

Goian adierazitakoaren ondorioetarako, inbertsiotzat hartuko da produktore bakoitzak bere baliabide propioekin edo besteren baliabide itzulgarriekin egiten duen ekarpena, eta, baita ere, film luzea ustiatzeko eskubideak lagatzeagatik, proiektuan daukan titulartasun egiaztatuaren arabera dagokion zatia. Jasotzen diren dirulaguntzak ezin dira inola ere hartu produktorearen inbertsio gisa, ez eta telebista zerbitzu publikoa zuzenean edo zeharka kudeatzen duen sozietate batek, entitate edo enpresa publiko batek edo edozein Administraziok egiten dituen ekarpen ez-itzulgarriak ere.

24.7. Proiektu bakoitzerako laguntza ez da inola ere izanen 4.2 puntuan ezarritako kopurutik gorakoa, ez eta 4.2 oinarrian onartzen den aurrekontuaren gaineko ehuneko hauek baino handiagoa ere:

–Onartutako aurrekontuaren %50, proiektuak 75 puntutik gora lortzen baditu.

–%40, proiektuak 50 eta 75 puntu bitarte lortzen baditu.

25. Eskaerak eta eskatutako agiriak aurkeztea.

25.1. Pertsona juridikoen kasuan, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (www.nafarroa.eus). Identifikatzeko, ziurtagiri digitala edo NAN-PINa eduki beharko da. Kasu horretan, eskaera aurkezten bada lehen esandako modua ez den beste edozein erabiliz, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko eskaera ondoren aurkeztu ahal izatea telematika bidez. Azken kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da.

Pertsona fisikoen kasuan, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira lehentasunez, aurreko paragrafoan adierazitakoari jarraikiz, edo, hala ez bada, aurrez aurre Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro bulegoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste bideetako edozein erabiliz. Aurrez aurre aurkeztuz gero, eskabidearekin batera dokumentazioa aurkeztu beharko da USB memoria batean, tramitazioa eta balorazioa errazte aldera.

Eskabide eredua eta aurkeztu beharreko gainontzeko agiriak deialdi honetako eranskinetako ereduen araberakoak izanen dira, eta tramiteen katalogoan egonen dira eskuragarri (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/).

25.2. Eskabidearekin batera (I. eranskina), agiri hauek aurkeztu beharko dira, bereiz eta behar bezala identifikaturik:

25.2.1. Dokumentazio orokorra:

a) Pertsona fisikoa izanez gero, eskatzailearen NANa edo erroldatze-ziurtagiria, baita egiaztagiri bat ere, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskaera aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe hauetako batean, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera:

  • 1. atala (enpresa jarduerak): 961. multzoa.
  • 3. atala (jarduera artistikoak): 011. taldea.

b) Pertsona juridikoa izanez gero, sozietatearen estatutuak eta eskriturak, eta egiaztagiri bat, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskaera aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergan zinema-filmen produkzioari dagokion epigrafean, 1. atalean (961. multzoa), Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/96 Foru Legearen arabera.

c) Pertsona juridikoa izanez gero, honako hau frogatzen duen dokumentazioa: enpresa legez ezarria dagoela Europar Batasuneko estatu batean, eta produktore gisa inskribatua dagoela Europar Batasuneko estatu bateko Zinema Enpresen Erregistroan (Espainiako enpresen kasuan, Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuko erregistroan).

d) Erantzukizunpeko adierazpena, proiektuak nahitaezko kalifikaziorik ez duela dioena.

e) 24.2 puntuaren a) letran adierazitako baldintza betez gero: Film laburraren zuzendaritzaz arduratzen den pertsonaren NANa edo erroldatze-ziurtagiria.

f) 24.2 puntuaren b) letran adierazitako baldintza betez gero: Nafarroan eginen den gastua (guztizko gastuaren gaineko ehunekoa) zehazten duen erantzukizunpeko adierazpena.

g) 24.2 puntuaren c) letran adierazitako baldintza betez gero: Dokumentu bidezko justifikazioa edo, hala badagokio, erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena produkzio enpresa eskatzaileak Nafarroan duela egoitza fiskala.

h) 24.3 puntuan ezarritakora bilduz gero, eskabidea eta zioen azalpena.

i) Produkzio enpresa eskatzaileak proiektua koprodukzioan eginez gero:

–Proiektuaren aurrekontua, Excel formatuan, eskatzaileari dagokion zatia azaltzen duena, bakarrik.

–Koprodukzioa frogatzen duten legezko agiriak, eta enpresaren partaidetzaren portzentajea.

–Film bererako produkzioan diharduten beste produkzio-etxeek hartu dituzten beste laguntza edo dirulaguntzen gaineko aitorpena, edo, halakorik ezean, inolako laguntzarik ez dutela hartu dioen aitorpena. Laguntza-eskaeraren bat tramitazio bidean izanez gero, horren berri ere eman beharko da.

–Proiektuaren aurrekontuaren exekuzioaren zenbatekoren bat beren gain hartzen duten produkzio enpresa guztiek sinatutako erantzukizunpeko adierazpenak; adierazpenaren eredua navarra.es webgunean deskargatu daiteke.

j) Laguntzaren xedeko proiektuan gasturen bat exekutatzen duten enpresei lotutako enpresen zerrenda, lotura irizpideari kasu eginez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoaren arabera.

25.2.2. Agiri berariazkoak:

a) Proiektuaren memoria osoa. Gutxienez, honako hauek jasoko ditu: gidoi osoa (fikziozko eta animazio lanen kasuan), tratamendu zabala (dokumentalen eta film esperimentalen kasuan) eta film laburraren sinopsia.

b) Lan plana; filmatze denbora eta lokalizazioak adierazita.

c) Aurrekontu ekonomiko xehatua. Excel formatuan igorriko da. 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko urriaren 31ra bitarte egiten diren gastuak baizik ez dira sartuko.

d) Proiektuaren kostu osoa estaltzeko behar den finantzaketaren %20, gutxienez, baduela frogatzen duen dokumentazioa. Honako agiri mota hauek onartuko dira: ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak ematen dituzten enpresekin sinatutako kontratuak; zine banaketako enpresekin sinatutako kontratuak; emandako laguntzen gaineko ebazpenak; koprodukzio kontratuak; bankuek edo elkar bermatzeko sozietateek emandako banku abalak; banku-kredituak; inbertsore pribatuen ekarpenei buruzko ziurtagiriak; filmatze lanak bukatu baino lehen eginda eta ordainduta dauden gastuen gaineko zinpeko adierazpenak.

e) Erantzukizunpeko adierazpen bat, egiaztatzeko film laburraren kostua frogatzeko deklaratutako aurrekontuko gastuen %40, gutxienez, Nafarroan egin behar dela, edo Nafarroara itzuliko dela Nafarroako egileen, talde tekniko edo artistikoen edo zerbitzu enpresen bitartez.

f) Eskabidea telematika bidez bidali ez bada, aurreko guztiaren kopia digitala.

25.3. Kultura Zuzendaritza Nagusiaren beste deialdiren batean parte hartu duten entitate eskatzaileek ez dituzte dokumentu hauek aurkeztu beharko, haietan aldaketarik izan ezean: pertsona juridiko pribatuen kasuan, sozietatearen estatutuak eta eskriturak; eta pertsona fisikoen kasuan, NANaren kopia.

Eskabidearekin batera interesdunak aurkezten dituen erantzukizunpeko adierazpenei eta gainerako agiriei aplikatuko zaie Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69. artikuluan xedatutakoa.

25.4. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

25.5. Dirulaguntza-eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1. artikuluan ezarritako baldintzetakoren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio, jakinarazten den helbide elektronikoaren bidez, okerra zuzendu edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala hamar egun balioduneko epean, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, aldez aurretik ebazpena emanda, lege beraren 42. artikuluan ezarritako moduan.

26. Gastu diruz lagungarriak.

26.1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak inongo zalantzarik gabe, behar-beharrezkoak izanik, deialdian ezarritako epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Produkzio gastu hauek hartuko dira kontuan:

a) Proiektuan jasotako ekintzak gauzatzeko produkzio-etxeak behar dituen langileen soldaten eta gizarte segurantzaren kostuak, entitate onuradunaren zerbitzuan ari direnenak eta horretarako kontratatzen direnenak barne. Lehenbiziko kasuan, proiektuan benetan emandako denboraren araberako zati proportzionalak egotziko zaizkio programari, eta proiektuaren deskripzio-memorian adierazi beharko dira.

b) Langile horien mantenu, ostatu eta joan-etorrien gastuak (Nafarroako Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartutako Erabakian jasotako baldintzetara mugatuak, 2012ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa). Deialdi honen ondorioetarako, dieta gastutzat hartuko dira otordu nagusiei dagozkienak bakarrik (bazkaria eta afaria).

c) Proiektuan sartutako jardueren zabalkundeko gastuak eta proiektua sustatzeko materiala prestatzekoak.

d) Kanpoko baliabideak kontratatzearen ondoriozko gastuak, hala nola ekipamendu eta baliabide materialen alokairuak eta baliabide profesionalen kontratazioa. Dirulaguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosiz gero, gastu diruz lagungarritzat hartuko da haien amortizazioa, proiektuari egozten ahal zaion proportzioan, kontabilitateko irizpide orokorren arabera, 2020rako, 2021erako eta 2022rako, baldin eta dirulaguntza ez bada erabili ondasun horiek erosteko.

e) Diruz laguntzen den proiektuan aritzen diren profesionalak babesteko asmoz, osasun arloko agintariek nahitaezkotzat jotzen dituzten norbera babesteko ekipamenduak erosteko gastuak.

f) Zeharkako gastuak: hemen sartzen dira bai gastu orokorrak, onuradunak egiten dituen jardueretako batzuei egozten ahal zaizkienak, bai gastu finkoak, jarduera zehatz bati egotzi ezin zaizkionak baina beharrezkoak direnak diruz lagundutako jarduera gauzatzeko. Diruz lagundutako proiektua egiteko beharrezkoak diren finantza gastuek dirulaguntza jasotzen ahalko dute, baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzeneko lotura badute eta hura ongi prestatu edo egiteko ezinbestekoak badira. Proiektu bakoitzerako zeharkako kostu diruz lagungarriek proiektuaren aurrekontuan sartuta egon beharko dute, eta ez dira izanen proiektuaren kostu osoaren %15 baino gehiago.

26.2. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Ondasun higiezinen eta azpiegituren erosketarekin, erabilerarekin eta finantzaketarekin lotuta dauden guztiak. Azken kasu horretan, salbuetsita dago 26.1 puntuan ezarri dena dirulaguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosteari buruz.

b) Zentzuz jokatuta proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren gastuak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztu gabe dutenak.

c) Balio erantsiaren gaineko zerga, eskatzaileek berreskuratzen ahal dutena.

d) Entitateko langileen ordainsariak, baldin eta lanbide arteko gutxieneko soldata halako 3 baino gehiago badira.

e) Proiektuan parte hartzen duten langileen soldaten kapitalizazioak.

f) Laguntza eskatzen duen pertsona fisikoak berak egindako lanen gastuen fakturak ez dira onartuko.

26.3. Koprodukzioen kasuan, dirulaguntza jaso duen pertsonak edo entitateak egiaz egiten dituen gastuak baizik ez dira izanen diruz lagungarriak.

27. Proiektuen balorazioa.

27.1. Proiektuak kudeaketa organoak eta balorazio batzordeak baloratuko dituzte. Batzorde hori deialdi honen oinarrietako 5.2 puntuan ezarritakoari jarraikiz osatuko da. Balorazio prozesua irizpide eta puntuazio hauen arabera eginen da:

1. fasea: Kudeaketa organoak deialdian onartua izateko bete beharreko baldintzei buruzko dokumentazioa aztertuko du. Proiektuak baloratzeko, eskaerak aurkezteko epearen barrenean aurkeztutako dokumentazioa baizik ez da baloratuko, edo, kasua bada, zuzentzeko epean aurkeztutakoa. Oinarri hauen 3. puntuan ezarritako baldintzak eta laguntza-modalitate bakoitzerako berariazko oinarrietan ezarritakoak betetzen dituzten proiektuak baizik ez dira onartuko.

Gero, honako irizpide hauek baloratuko dira, deialdi honen II.B) eranskinean ezarritako baremoaren arabera, eta proiektu bakoitzak 40 puntu lortzen ahal ditu gehienez:

–Enpresa eskatzailearen edo produktore-kudeatzaile gisa aritzen den enpresaren kaudimena: 8 puntu gehienez, kontuan harturik azkeneko bost urteotan ekoitzitako eta estreinatutako filmen kopurua, jaialdietako izendapenak eta lortutako sariak, eta enpresaren antzinatasuna, urtetan neurtua.

–Proiektuko zuzendariaren ibilbidea (5 puntu gehienez, jaialdietan izandako izendapenen eta lortutako sarien arabera banatuko direnak).

–Nafarroan egindako gastua: 8 puntu gehienez; proiektuaren produkzio fasean Nafarroan eginen diren gastuak, ehunekotan, zenbatekoak diren kontuan hartuta banatuko dira. Nafarroan bizi diren sortzaileek egindako lan artistikoa eta teknikoa kontratatzeko gastuak zenbatuko dira, baita helbide fiskala Nafarroan duten enpresek emandako zerbitzu teknikoak ere, proiektuaren guztizko aurrekontuarekin alderatuta.

–Finantzaketa lortzea, finantzaketa planetik bete diren konpromisoak (5 puntu gehienez).

–Zuzendari berria: 2 puntu gehienez, baldin eta zuzendariaren lehenengo edo bigarren film luzea baldin bada. Honela banatuko dira:

  • 2 puntu zuzendari emakumezko baten lehenengo edo bigarren film luzea bada.
  • 1 puntu zuzendari gizonezko baten lehenengo edo bigarren film luzea bada.

–Emakumearen partaidetza: 5 puntu gehienez, filmaren proiektua gauzatzeko taldean emakumeek duten partaidetzaren arabera banatuko direnak.

–Euskara erabiltzea proiektuan eta/edo haren zabalkundean eta sustapenean: 4 puntu gehienez.

–Filmaren iraupena: 3 puntu, filma 30 minutu bitartekoa bada, iraupen hori barne.

Baloratzeko aurkezten diren kontratu guztiek laguntzaren xedeko film luzearen proiektua aipatuko dute nahitaez.

2. fasea: balorazio batzordeak proiektuaren kalitatea, balio artistikoa eta garapen maila baloratuko ditu, eta, hala, 40 puntu emanen ditu gehienez, irizpide hauen arabera:

–Gidoiaren kalitatea, originaltasuna eta berrikuntza artistikoa: 25 puntu arte, baremo honen arabera: gidoiaren kalitatea, 10 puntu gehienez; pertsonaien tratamendua (fikziozko filmen kasuan), egindako ikerketa lana (dokumentalen kasuan) edo adierazpen baliabide berritzaileen erabilera (film esperimentalen kasuan), 5 puntu gehienez; egitura edo proposamen formala, 5 puntu gehienez; berezitasuna, 5 puntu gehienez.

–Proiektuak balio zinematografiko, kultural edo sozial berezia izatea: 5 puntu gehienez.

–Banaketa plana eta marketina: 5 puntu gehienez.

–Proiektuaren garapen maila: 5 puntu gehienez.

3. fasea: balorazio batzordeak gehienez 20 puntuz baloratuko du aurrekontuaren eta proiektuaren arteko egokitasuna, irizpide hauei jarraikiz:

–Aurrekontuaren koherentzia eta proiektuaren bideragarritasuna (gehienez 10 puntu).

–Produkzioaren egitura eta taldeak nola egokitzen zaizkion aurrekontuari (gehienez 10 puntu).

Bi fase hauetan, pertsona edo entitate eskatzaileek aukera izanen dute balorazio batzordearen aurrean beren proiektuak defendatzeko, gehienez ere 15 minutuko azalpenak emanez. Horretarako, I. eranskinean adierazi behar dute hori, dagokion laukia markatuta. Halaber, balorazio prozesu osoan zehar, batzordeak entitateen agerraldia eska dezake, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.

4. fasea: Hiru faseetan baloratzen den proiektu bakoitzari guztizko puntuazio bat emanen zaio, fase bakoitzean lortutako puntuazioa batuz aterako dena. Guztira, 100 puntu lortzen ahalko dira gehienez. Batzordeak ezarriko du aurkeztutako eskaera bakoitzaren puntuazioa, eta gero, proiektuen lehentasun zerrenda bat prestatuko du, bakoitzak lortutako guztizko puntuazioaren arabera. Zerrenda hori izanen da laguntzak banatzeko erabiliko dena, betiere deialdian ezarritako aurrekontu-zuzkidura gainditu gabe. Hori eginda, dirulaguntza banatuko du gutxienez 50 puntu lortzen dituzten proiektuen artean, bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera, 4.2, 4.3 eta 4.4 oinarrietan ezarritakoari jarraikiz, eta modalitate bakoitzerako ezarritako diru mugak gainditu gabe.

Aurreko paragrafoetan adierazitakoaren arabera banaketa egin ondoren gertatuko balitz pertsona edo entitate onuradun bati eskatutako dirulaguntza baino txikiagoa ematea, 4.5. puntuan aipatzen den moduan jokatuko da, balorazio batzordeak eskaera berregina onetsi arte, betiere lortutako puntuazio-ordenari jarraituta.

Prozesuko edozein unetan, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie pertsona edo entitate eskatzaileei.

5. fasea: batzordeak irizpen loteslea emanen du.

27.2. Balorazio batzordeak proiektu bakoitzari puntu bakoitzean emandako balorazioa arrazoitzeko txosten bat prestatu beharko du.

27.3. Hiru faseetan baloratzen den proiektu bakoitzari guztizko puntuazio bat emanen zaio, fase bakoitzean lortutako puntuazioa batuz aterako dena. Guztira, 100 puntu lortzen ahalko dira gehienez. Batzordeak ezarriko du aurkeztutako eskaera bakoitzaren puntuazioa, eta gero, proiektuen lehentasun zerrenda bat prestatuko du, bakoitzak lortutako guztizko puntuazioaren arabera. Zerrenda hori izanen da laguntzak banatzeko erabiliko dena, betiere deialdian ezarritako aurrekontu-zuzkidura gainditu gabe. Hori eginda, dirulaguntza banatuko du gutxienez 50 puntu lortzen dituzten proiektuen artean, bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera, oinarrien 4. puntuan ezarritakoari jarraikiz.

27.4. Proiektu bakoitzerako laguntza ez da inola ere izanen oinarri hauen 4.2 eta 24.8 puntuetan ezarritako kopurutik gorakoa.

27.5. Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak, balorazio batzordeak emandako irizpena ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

28. Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.

28.1. Oro har, laguntzak bi alditan ordainduko dira. Lehenengo zatia aurrerakin moduan ordaintzen ahalko da, edo ordainketa bidez, eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren %20 artekoa izan daiteke, zein den ere kontzeptua.

–Aurrerakina:

Dirulaguntzaren helburuak betetzeko aldez aurretik behar diren funtsen adinakoa izanen da aurrerakinaren zenbatekoa, eta 2020ko kredituen kargura ordainduko da, betiere funtsen beharra justifikatuz gero. Aurrerakina ordaintzeko, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira, behar bezala beteak, 2020ko urriaren 31rako, egun hori barne:

  • Aurrerakina eskatzeko III. eranskina (diruzaintzaren egoeraren egiaztagiria edo bere banku-kontuetako saldoen egiaztagiria, dirulaguntzaren xedearekin lotuta ordaintzeko eta kobratzeko dituen gastuen eta diru-sarreren zerrenda, eta proiektuari lotuta ez dauden gastuen eta diru-sarreren konpromisoak), bertan adierazita dirulaguntzaren helburuak betetzeko funtsik ez duela 2020ko kredituen kontura.
  • Filmatzen hasi izanaren deklarazioa, Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuko eredu ofizialaren arabera. Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuko Erregistroan emandako gordekina erantsiko da.

–Ordainketa:

Ordainketa aukeratuz gero, honako hauek aurkeztu beharko dira 2020ko urriaren 31rako, egun hori barne:

  • Diruz lagundutako jarduera dela-eta ordaindu diren gastuen faktura eta ordainagirien zerrenda, zenbakien bidez zehaztuta, diruz lagundutako proiektuaren aurrekontuaren %20 adinakoa, gutxienez. Zerrenda hori Excel formatuan aurkeztuko da, eta honako hauek adieraziko ditu: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena; IFZ; fakturaren kontzeptua, zenbakia eta data; guztirako zenbatekoa (zerga-oinarria, BEZa eta/edo PFEZa zehaztuta, eta kontuan hartuta dirulaguntzatik kanpo dagoela balio erantsiaren gaineko zerga, eskatzaileak berreskuratu edo konpentsatu dezakeen zatian, bai eta antzeko beste zerga batzuk ere, eta errentaren gaineko zerga pertsonalak); eta ordainketaren data.
  • Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastu eta ordainketen egiaztagiriak, diruz lagundutako proiektuaren aurrekontuaren %20 adinakoak, gutxienez. Fakturak 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera luzatuak izan beharko dira, eta Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz eginak. Kanpo gelditzen dira, berariaz, erreziboak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana eta/edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan. 100 eurotik gorako gastuen ordainketa guztiak bankuko ordainagirien bidez frogatuko dira. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste dokumentu batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein dokumentu.
  • Filmatzen hasi izanaren deklarazioa, Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuko eredu ofizialaren arabera. Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuko Erregistroan emandako gordekina erantsiko da.

28.2. Egiaztagiri horiek aurkezten ez badira 2020rako emandako dirulaguntzaren zatia jasotzeko ezarritako epean, entitate onuradunak aurrerakina hartzeko eskubidea galduko du.

28.3. Bigarren ordainketa, oro har, onartutako dirulaguntzaren %80koa izanen da, eta diruz lagundutako jarduera bukatuta ordainduko da, Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak aldeko txostena eman ondoren, baldin eta 2021eko urriaren 31rako (egun hori barne) frogagiri eta dokumentu hauek aurkezten baditu:

a) Filmaketaren bukaerari buruzko deklarazioa (Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuan aurkeztua, haren eredu ofizialean). Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuko Erregistroan emandako gordekina erantsiko da. Animazioko film laburretan, filmaketaren bukaera-eguntzat hartuko da filmaketa lanak bukatzen diren eguna, nahasketa eta muntaketa prozesua hasi baino lehen.

b) Film laburra espainiarra dela ziurtatzen duen agiriaren eskaera, eta adinen araberako sailkapena. Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuko Erregistroan emandako gordekina erantsiko da.

c) Diruz lagundutako jarduera dela-eta ordaindutako gastu guztien fakturen eta frogagirien zerrenda, zenbakiz zenbaki, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena; IFZ; fakturaren kontzeptua, zenbakia eta data; guztirako zenbatekoa (zerga-oinarria, BEZa eta/edo PFEZa zehaztuta, eta kontuan hartuta dirulaguntzatik kanpo dagoela balio erantsiaren gaineko zerga, eskatzaileak berreskuratu edo konpentsatu dezakeen zatian, bai eta antzeko beste zerga batzuk ere, eta errentaren gaineko zerga pertsonalak); eta ordainketaren data. Zerrenda Excel formatuan igorriko da. Gastuak justifikatzeko, kostuaren ziurtagiri bat ere aurkezten ahalko da, Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuak onetsia, edo finantza-auditoria bat.

d) Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastuen eta ordainketen ziurtagiriak. Fakturak 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera luzatuak izan beharko dira, eta Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz eginak. Kanpo gelditzen dira, berariaz, erreziboak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana eta/edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

100 eurotik gorako gastuen ordainketa guztiak bankuko ordainagirien bidez frogatuko dira. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste dokumentu batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein dokumentu.

e) Diru-sarreren egiaztagiriak (norberak jarritako funtsak, beste dirulaguntza batzuk, txartel salmentatik ateratako dirua –filma estreinatu bada–).

f) Proiektuaren gauzatzeari buruzko ebaluazio txostena, non adieraziko baita proiektuaren alderdiak noraino bete diren, hasieran aurkeztutako deskripzio-memorian jasotakoarekin alderatuta.

g) Generoari buruzko memoria, honako datu hauek jasoko dituena:

–Entitatearen egitura: sexuaren araberako banaketa zuzendaritza organoetan eta masa sozialean.

–Lanak zer gairi heltzen dion nagusiki, eta adieraztea edukiak indarra egiten ote duen genero rol edo estereotipoak hausteko (zehaztu eta labur justifikatu).

–Parte-hartzea:

  • Lanaren egiletza (egilea emakumea, gizona edo anonimoa). Pertsona bat baino gehiago badira, zehaztu emakumeen eta gizonen kopurua.
  • Zuzendaritza (gizona edo emakumea). Pertsona bat baino gehiago badira, zehaztu emakumeen eta gizonen kopurua.

h) Argitaratzen diren inprimakien eta publizitateko elementuen 2 ale.

i) Ikus-entzunezko lanaren kopia berri bat, behin betiko bertsioan, DCP edo mp4 formatuan. Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz ez badago, aurkezten den kopiak azpitituluak izan beharko ditu gaztelaniaz.

j) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari ematen zaion baimena jasotzen duen idazkia, zuzendaritzak zinemagintza Nafarroan sustatzeko egiten dituen jardueretan filma erabili eta banatu ahal izan dezan, oinarri hauen 8.15 puntuan ezarritakoarekin bat. Idazki horren eredua Nafarroako Gobernuaren webgunean egonen da eskuragarri.

k) Film laburra emanaldi komertzialetan erakutsiko dela bermatzen duen akordio sinatua, edo horrelako emanaldiak eginen direla egiaztatzeko froga fede-emaile bat. Nafarroako Filmategiarekin sinatutako akordioak ez dira onartuko.

28.4. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntza ematean zehazten den portzentajea aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei, baldin eta ordainketaren frogagiria badute.

28.5. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak laguntzaren onuradunak aurkezten dituen justifikazioko kontuen gaineko berrikuspen txostenak egiten ahalko ditu, Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatua dagoen jarduneko kontu-auditore baten bidez.

Txosten horiek honako hauek betez eginen dira:

I.–Txostenen kontratazioa Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak eginen du.

II.–Txostena maiatzaren 17ko EHA/1413/2007 Aginduan ezarritakoarekin bat eginen da, IV. eranskinean ageri den eredua erabiliz. Agindu horren bidez, kontu-auditoreek dirulaguntzen justifikazioko kontuak berrikusteko lanetan bete beharreko jarduketa-araua onetsi zen.

28.6. Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, galduko da justifikatzen ez diren gastuak eta ordainketak kobratzeko eskubidea.

28.7. Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak aldeko txostena eman ondoren ordainduko da laguntza.

28.8. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezartzen du ezen, diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko epeak zenbatzearen ondorioetarako, oro har, dirulaguntza ematen duen ebazpenaren data hartuko dela hasierako datatzat. Ekintza horiek gauzatzeko epeak hasieran emandako denbora halako bira bitarte luzatzen ahalko dira, oinarri arautzaileetan ezarritako baldintzetan.

Deialdi honetan, onuradunek zilegi dute epearen luzapena eskatzea hura bukatu baino lehen, baina, bakar-bakarrik, 28.3 oinarriko h), i), j) eta k) letretan adierazitako agiriak aurkezteko.

28.9. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 16.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, onuradunei libratutako funtsengatik sortzen diren finantza-etekinak emandako dirulaguntzari gehituko zaizkio, eta horiek ere diruz lagundutako jarduerari aplikatuko zaizkio.

28.10. Onesten den proiektuan ezin da funtsezko aldaketarik egin; konparazio batera, zuzendari eta gidoilari lanak egiten dituztenak aldatzea, gidoia nabarmen aldatzea edo Zineari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4.j) artikuluan aipatzen den egile taldeko kideren bat ordeztea.

ERANSKINAK

I. eranskina.–Eskabide eredua.

II.-A eranskina.–Generazinema Produkzioa baloratzeko irizpideak. A modalitatea.

II.-B eranskina.–Generazinema Produkzioa baloratzeko irizpideak. B modalitatea.

II.-C eranskina.–Jaialdiak eta sariak baloratzeko irizpideak.

III. eranskina.–Aurrerakinaren eskaera.

IV. eranskina: Justifikazioko kontua berrikusteko eta egiaztatzeko txostenaren eredua.

V. eranskina.–Kultur mezenasgoari lotutako erantzukizunpeko adierazpenak.

Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.

Iragarkiaren kodea: F2004789