126. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARRIGUREN

5/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2020ko ekainaren 2ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020rako luzatutako udal aurrekontuaren 5. aldaketaren espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia eginen da irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. Artikuluan xedatuari jarraikiz, aurrekontuei eta gastu publikoari buruzko alorretan horrek garatzen baitu Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea.

Sarrigurenen, 2020ko ekainaren 2an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2005452