118. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

44/2020 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, aldatzen duena otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpena, zeinaren bidez deialdia egin baitzen Lanbide Heziketako heziketa zikloetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak egiteko, 2020. urtean.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emandako otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen 2020. urtean Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko prestakuntza zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probetarako.

Ebazpen horrek inskribatzeko eskaerak aurkezteko epea (2020ko martxoaren 23tik 27ra) eta probak egiteko egunak (maiatzaren 20a, erdi mailako zikloetan sartzeko probarako, eta maiatzaren 21a, goi mailako zikloetan sartzeko probarako) finkatu zituen.

Osasun Ministerioak, 2020ko martxoaren 12an, autonomia erkidego guztiei gomendatu zien euste neurri indartuak hartzeko. Hezkuntzaren esparruari dagokionez, horrek esan nahi zuen irakaskuntzako jarduera presentziala eta hezkuntza arloko jarduera osagarriak bertan behera uztea hezkuntza maila guztietan.

Horregatik, eta Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariak emandako foru aginduen ondorioz, Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 13ko 26/2020 Foru Agindua aldatu da, Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 15eko 27/2020 Foru Aginduaren bidez. 26/2020 Foru Aginduaren bidez, hezkuntzaren esparruan neurriak hartu ziren koronabirusaren (COVID-19) egoeraren eta bilakaeraren ondorioz. Aldaketa horrek honako hau xedatzen du: “COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, bertan behera gelditzen eta eten egiten dira Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe, ziklo, gradu, ikasturte eta irakaskuntza maila guztietako ikasleen aurreinskripzio- eta matrikulazio-epe guztiak”.

Lehen aipatu den bezala, COVID-19ak eragin duen osasun publikoko larrialdi egoeraren ondorioz, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua eman zen, alarma egoera deklaratzen duena. Aipatu errege dekretuak, hirugarren xedapen gehigarrian, sektore publikoko prozedurak tramitatzeko epeak etetea eta mugaegunak bertan behera uztea xedatu du.

Aurrekoa gorabehera, hirugarren xedapen gehigarriaren 4. puntuak honako hau xedatzen du: “Deusetan galarazi gabe aurreko ataletan ezarritakoa, errege dekretu honek indarra hartzen duen unetik sektore publikoko entitateek ahalmena izanen dute alarma egoera justifikatzen duten egitateei zuzen-zuzenean lotutako egoerei buruzko prozedura administratiboei jarraipena emateko, behar bezala arrazoituta, baita, interes orokorra babesteko edo zerbitzuen oinarrizko funtzionamenduari begira, ezinbestekoak diren prozedurei ere”.

Zikloetan sartzeko proben deialdia arautzeak ahalbidetzen du araudian ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten herritarrek erdi mailako eta goi mailako zikloetan sartzeko aukera izatea, baldin eta hezkuntzako administrazioek egindako sarrera proba bat gainditzen badute; horregatik, funtsezkotzat jotzen da interes orokorra babesteko, eta oinarrizkoa da hezkuntzako zerbitzu publikoaren funtzionamenduari begira.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du, otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpena aldatzeko ebazpena eman dadin. Ebazpen berriak eraginen die hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetan eta araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetan sartzeko proben 2020ko deialdiaren egutegiari eta haren garapenari eta kudeaketari buruzko alderdi batzuei.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea, ebazpen honen eranskinean xedatutakoaren arabera, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpena, zeinaren bidez deialdia egiten baita 2020. urtean Lanbide Heziketako heziketa zikloetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probetarako.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzura eta Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura; era berean, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzura, Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzura eta Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzura; Ikasketak Antolatzeko Atalera, Inklusio Atalera, Arte Ikasketen Atalera, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Eskolatze Bulegora, Orientazio Bulegora eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 7an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

ERANSKINA

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpena aldatzea. Ebazpen horren bidez, deialdia egiten da 2020. urtean Lanbide Heziketako heziketa zikloetan, Arte Plastikoetako
eta Diseinuko heziketa zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako
zikloetan sartzeko probetarako

1. Otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenaren 1. eranskineko 16. oinarriaren testua aldatzea. Oinarri horrek data zehatz bati aipamena egiten dio. Data zehatzari edo zehatzei buruzko aipamena honela idatzita geldituko da:

“Ebazpen honen 7. eranskinean zehaztutako eguna(k)”.

2. Otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenaren 1. eranskineko 17. oinarria aldatzea. Honela idatzita agertuko da:

“17. Honako hau da probak egiteko egokitzapenen bat eskatzen duten pertsonek aurkeztu behar duten dokumentazioa:

a) Proba egiteko egokitzapenak, desgaitasuna izateagatik. Desgaitasuna frogatzeko hurrengo agirietako bat aurkeztu beharko da, sartzeko probetan izena emateko eskabidearekin batera entregatuko dena:

–Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo autonomia erkidegoko organo eskudunak emandako ebazpena edo ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren (GSIN) ebazpena; Lanaren, Migrazioen eta Gizarte Segurantzaren Ministerioarena; edo Defentsa Ministerioarena.

–Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak emandako txartela, desgaitasun maila aitortzen duena, identifikatzeko baliozko dokumentu batekin batera.

b) Proba egiteko egokitzapenak, ikasteko zailtasun berariazkoak, arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua edo hezkuntza premia bereziak izateagatik hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituztenentzat. Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen egoera egiaztatuko da hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen ziurtagiriaren bidez, derrigorrezko edo derrigorrezkoaren ondoko ikasketak zein ikastetxetan egin dituen, hango orientatzaileak sinatua, ebazpen honen 8. eranskineko ereduari jarraikiz. Ziurtagiria aurkeztu beharko da sartzeko probetan izena emateko eskabidearekin batera. Agiri horretan zehaztuko da zer egokitzapen mota egin behar den”.

4. Otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenaren 2. eranskineko oinarri hauetako atalak aldatzea: 4. oinarria, 10. oinarria, 11. oinarria, 12. oinarria, 30. oinarria eta 39. oinarria. Atal horiek data zehatz bati aipamena egiten diote. Horietan guztietan, data zehatzari edo zehatzei buruzko aipamena honela idatzita geldituko da:

“Ebazpen honen 7. eranskinean zehaztutako eguna(k)”.

4. Otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenaren 2. eranskineko 5. eta 6. oinarriak aldatzea. Honela idatzita agertuko dira:

“5. Sartzeko probetarako inskripzioa bidali beharko da Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako eta goi mailako zikloak ematen dituzten Nafarroako edozein ikastetxe publiko edo itundutara, edo bertan entregatu beharko da. Ikastetxe horiek zehazten dira Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3104/Pruebas-de-acceso-a-ciclos-de-FP-de-Artes-Plasticas-y-Diseno-y-de-Ensenanzas-Deportivas

6. Sartzeko probetarako inskripzioa honela egiten ahalko da:

a) Internet bidezko inskripzioa, lehen aipatutako tramiteen fitxaren estekatik.

b) Bertaratuta.

Bi kasuetan, inskripzioa bideratuko da lehen aipatutako ikastetxeetako edozeinetara.

Ikastetxeak laguntza eta sostengua emanen die 2019-2020 ikasturtean bertan matrikulaturik egon diren ikasleei Internet bidezko inskripzioa egin dezaten.

2020ko deialdian, salbuespenez, sartzeko probetan inskribatzeko eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeetako zuzendariek irakasle batzuei eskatzen ahalko diete egin ditzatela antolaketa eta kudeaketa lan batzuk 2020ko deialdiko sartzeko probetarako inskripziorako”.

5. Otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenaren 2. eranskineko 9.b) oinarria aldatzea, atal horretan bigarren marra bat gehituta. Marra hori honela idatzita agertuko da:

“–Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikaslea dela egiaztatzen duen agiria, zer egokitzapen mota behar duen adierazita, ebazpen honen 8. eranskineko ereduari jarraikiz”.

6. Otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenaren 2. eranskineko 11. oinarriko hirugarren paragrafoaren ondorengo bi marrak aldatzea eta hirugarren marra gehitzea. Honela idatzita agertuko dira:

“–Inskripzioa egin den ikastetxean, baldin eta, eranskin honen 15. oinarriaren arabera, onarpenak eta salbuespenak egitea ikastetxeko idazkaritzaren eskumena bada. Erreklamazioa egiteko, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan dagoen ereduari jarraituko zaio.

–Hezkuntza Departamentuan, sarrera probak koordinatzeko epaimahaiko buruari zuzenduak, egokitzapen eskaeretarako eta salbuespenetarako eta aurreko deialdietan gainditutako arloen araberako esparruen kalifikazioetarako. Erreklamazioa egiteko, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan dagoen ereduari jarraituko zaio.

–Inskripzioa egin den ikastetxean, ikasteko zailtasun berariazkoak, arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua edo hezkuntza premia bereziak izateagatik hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen egokitzapen eskaeren kasuan”.

7. Otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenaren 2. eranskineko 15. oinarriko taula aldatzea eta taularen ondoren paragrafo bat gehitzea. Honela idatzita geldituko da:

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NORK ERABAKITZEN DUEN

KOMUNIKAZIOAREN ESPARRUTIK SALBUESTEA

Gainditua izatea Helduen Bigarren Hezkuntzako komunikazioaren esparruko 4. modulua

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Inskripzioa hartzen duen ikastetxea

Gainditua izatea arlo soziolinguistikoa edo komunikazio esparrua 2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu

Koordinazio epaimahaia

Gaindituak izatea Hizkuntzako 2. mailako gako-gaitasunak ebaluatzeko probak

Hizkuntzako 2. mailako gako-gaitasunak frogatzen dituen ziurtagiriaren fotokopia

Inskripzioa hartzen duen ikastetxea

Gaindituak izatea Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko derrigorrezko moduluak edo gainditua izatea Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat (DBHko graduatu titulua lortu gabe) 2019-2020 ikasturtea baino lehen (Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan edo Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko)

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Koordinazio epaimahaia

Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat gainditzea (DBHko graduatu titulua lortu gabe) 2019-2020 ikasturtean (Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan edo Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko)

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu

Koordinazio epaimahaia

Gainditua izatea lanbide lantegi bat 2019-2020 ikasturtea baino lehen.

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Koordinazio epaimahaia

Lanbide lantegi bat gainditzea 2019-2020 ikasturtean

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu

Koordinazio epaimahaia

GIZARTE ESPARRUTIK SALBUESTEA

Gainditua izatea Helduen Bigarren Hezkuntzako gizarte esparruko 4. modulua

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Inskripzioa hartzen duen ikastetxea

Gainditua izatea arlo soziolinguistikoa edo gizarte esparrua 2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu

Koordinazio epaimahaia

Gaindituak izatea Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko derrigorrezko moduluak edo gainditua izatea Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat (DBHko graduatu titulua lortu gabe) 2019-2020 ikasturtea baino lehen (Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan edo Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko)

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Koordinazio epaimahaia

Gainditua izatea Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat (DBHko graduatu titulua lortu gabe) 2019-2020 ikasturtea baino lehen (Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan edo Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko)

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu

Koordinazio epaimahaia

Gainditua izatea lanbide lantegi bat 2019-2020 ikasturtea baino lehen

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Koordinazio epaimahaia

Lanbide lantegi bat gainditzea 2019-2020 ikasturtean

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu

Koordinazio epaimahaia

ESPARRU ZIENTIFIKO-TEKNOLOGIKOTIK SALBUESTEA

Gainditua izatea Lanbide Hastapeneko Programaren bat, Lanbide Lantegia edo Lanbide Hastapena modalitatean

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Inskripzioa hartzen duen ikastetxea

Gaindituak izatea Helduen Bigarren Hezkuntzako esparru zientifiko-teknologikoko 4. modulua

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Inskripzioa hartzen duen ikastetxea

Gainditua izatea matematika arloa edo arlo zientifiko-teknologikoa edo esparru zientifiko-teknologikoa 2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu

Koordinazio epaimahaia

Gutxienez urtebeteko lan esperientzia (lanaldi osokoa) frogatzea

Besteren konturako langileak:

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazioaldia jasotzen dituena

Inskripzioa hartzen duen ikastetxea

Langile autonomoak:

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), autonomoen araubide berezian afiliatuta egondako aldiak jasota

Inskripzioa hartzen duen ikastetxea

Gutxienez 1. mailako profesionaltasun ziurtagiria baduela frogatzea.

Lan administrazioak emandako profesionaltasun ziurtagiriaren fotokopia

Inskripzioa hartzen duen ikastetxea

Gaindituak izatea Matematikako 2. mailako gako-gaitasunak ebaluatzeko probak

Matematikako 2. mailako gako-gaitasunak frogatzen dituen ziurtagiriaren fotokopia

Inskripzioa hartzen duen ikastetxea

Gaindituak izatea Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko derrigorrezko moduluak edo gainditua izatea Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat (DBHko graduatu titulua lortu gabe) 2019-2020 ikasturtea baino lehen (Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan edo Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko)

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Koordinazio epaimahaia

Gainditua izatea Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat (DBHko graduatu titulua lortu gabe) 2019-2020 ikasturtea baino lehen (Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan edo Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko)

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu

Koordinazio epaimahaia

Gainditua izatea lanbide lantegi bat 2019-2020 ikasturtea baino lehen

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Koordinazio epaimahaia

Lanbide lantegi bat gainditzea 2019-2020 ikasturtean

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu

Koordinazio epaimahaia

“Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendetan, EDUCA aplikazioan, salbuespenaren ebazpena adieraziko da, eta ukoaren arrazoia emanen da”.

8. Otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenaren 2. eranskineko 16. oinarria aldatzea. Honela idatzita agertuko da:

“16. Honako honi dagokio sartzeko probaren egokitzapen eskaeren gaineko ebazpena ematea:

PROBAK KOORDINATZEKO EPAIMAHAIA

EGOKITZAPEN ESKAERAK,
DESGAITASUNA IZATEAGATIK

Inskripzioa non aurkeztu duten, ikastetxe horretako idazkaritzak

Egokitzapen eskaerak hezkuntza laguntzako berariazko premiengatik

Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendetan, EDUCA aplikazioan, sartzeko probaren egokitzapen eskaeraren gaineko ebazpena adieraziko da, eta ukoaren arrazoia emanen da”.

9. Otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenaren 2. eranskineko 18. oinarria aldatzea. Honela idatzita agertuko da:

“18. 2019-2020 ikasturtean lanbide lantegi bat egiten ari diren ikasleek proban inskribatu beharko dute eta eskatu beharko dute probaren hiru esparruak egitetik salbuesteko. Erdi mailako zikloetan sartzeko probaren ariketak egiten direnez lanbide lantegia bukatu ondoren, lantegia gainditzen duten ikasleak ez dira probaren ariketak egitera aurkeztu behar, eta, aldiz, lanbide lantegia gainditzen ez duten ikasleek probaren ariketak egin beharko dituzte”.

10. Otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenaren 2. eranskineko 21. oinarria aldatzea. Honela idatzita agertuko da:

“21. 2019-2020 ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bateko bigarren maila egiten ari diren ikasleek nahi badute inskribatu Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako erdi mailako ziklo batean, proban inskribatzen ahalko dira.

Erdi mailako zikloetan sartzeko probaren ariketak egiten direnez Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloa bukatu ondoren, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloa DBHko graduatu titulua lortu gabe gainditzen duten ikasleak ez dira probaren ariketak egitera aurkeztu behar, eta, aldiz, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloa gainditzen ez duten ikasleek probaren ariketak egin beharko dituzte”.

11. Otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenaren 2. eranskineko 29. oinarria aldatzea. Honela idatzita agertuko da:

“29. Erdi mailako zikloetan sartzeko proba ebazpen honen 7. eranskinean adierazitako egunean edo egunetan eginen da. Proba egiteko ikastetxeak 7. eranskin horretan aipatutakoen artean zehaztuko dira.

12. Otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenaren 2. eranskineko 30. oinarriko lehenbiziko paragrafoa aldatzea, azken esaldi bat gehituta. Honela idatzita geldituko da:

“30. Proba egiteko, aldean izan behar da nortasun agiri nazionala, pasaportea, nortasuna egiaztatzen duen bidaia agiri bat, bisa edo atzerritarren identifikazio txartela, eta, horretaz gain, ariketak egiteko behar den materiala. Nortasuna egiaztatzeko behar den agiriren bat ekartzen ez bada, ezin izanen da proba egin. Halaber, probara joan beharko da osasun agintaritzak egun horretan ezarritako neurriak hartuta”.

13. Otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenaren 2. eranskineko 31. oinarria aldatzea. Honela idatzita agertuko da:

“31. Izangaiak egin beharreko esparruetako ariketetara soilik joanen dira, jarraian zehazten denaren arabera:

a) Komunikazioaren esparrua (Hizkuntzako ariketa) eta gizarte esparrua (Gizarte Zientzietako, Geografiako eta Historiako ariketa). Ebazpen honen 7. eranskinean zehaztutako egun eta orduan: deia, eta dokumentazioa egiaztatzea. Iraupena: 2 ordu (ordu bat esparru bakoitzeko ariketarako).

b) Esparru zientifiko-teknologikoa (Matematikako ariketa eta Natur Zientzietako eta Teknologiako ariketa). Ebazpen honen 7. eranskinean zehaztutako egun eta orduan: deia, eta dokumentazioa egiaztatzea. Iraupena: 2 ordu”.

14. Otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpeneko 2. eranskinaren 33. oinarriko taula aldatzea. Honela idatzita agertuko da:

BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK

EBAZPEN HONEN 7. ERANSKINEAN ZEHAZTUTAKO EGUNEAN

Erreklamazioak

Ebazpen honen 7. eranskinean zehaztutako egunetan

Behin betiko emaitzak

Ebazpen honen 7. eranskinean zehaztutako egunean

15. Otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenaren 2. eranskineko 34. oinarriaren lehenbiziko paragrafoa aldatzea. Honela idatzita agertuko da:

“34. Koordinazio epaimahaiko buruari igorritako idazkiaren bidez aurkeztuko dira erreklamazioak. Erreklamazioa egiteko, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan dagoen ereduari jarraituko zaio.

16. Otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenaren 2. eranskineko 37. oinarria aldatzea. Honela idatzita agertuko da:

“37. Interesdunek probarako inskripzioa egin zuten ikastetxean eskuratzen ahalko dituzte erdi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiriak. Ziurtagiriak eskuragarri egonen dira ebazpen honen 7. eranskinean zehaztutako egunetik aurrera”.

17. Otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenaren 3. eranskineko oinarri hauetako atalak aldatzea: 6. oinarria, 14. oinarria, 15. oinarria, 16. oinarria, 57. oinarria eta 67. oinarria. Atal horiek data zehatz bati aipamena egiten diote. Horietan guztietan, data zehatzari edo zehatzei buruzko aipamena honela idatzita geldituko da:

“Ebazpen honen 7. eranskinean zehaztutako eguna(k)”.

18. Otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenaren 3. eranskineko 7. eta 8. oinarriak aldatzea. Honela idatzita agertuko dira:

“7. Sartzeko probetarako inskripzioa bidali beharko da Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako eta goi mailako zikloak ematen dituzten Nafarroako edozein ikastetxe publiko edo itundutara, edo bertan entregatu beharko da. Ikastetxe horiek zehazten dira Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3104/Pruebas-de-acceso-a-ciclos-de-FP-de-Artes-Plasticas-y-Diseno-y-de-Ensenanzas-Deportivas

8. Sartzeko probetarako inskripzioa honela egiten ahalko da:

a) Internet bidezko inskripzioa, lehen aipatutako tramiteen fitxaren estekatik.

b) Bertaratuta.

Bi kasuetan, inskripzioa bideratuko da lehen aipatutako ikastetxeetako edozeinetara.

Ikastetxeak laguntza eta sostengua emanen die 2019-2020 ikasturtean bertan matrikulaturik egon diren ikasleei Internet bidezko inskripzioa egin dezaten.

2020ko deialdian, salbuespenez, sartzeko probetan inskribatzeko eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeetako zuzendariek irakasle batzuei eskatzen ahalko diete egin ditzatela antolaketa eta kudeaketa lan batzuk 2020ko deialdiko sartzeko probetarako inskripziorako”.

19. Otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenaren 3. eranskineko 11.b) oinarria aldatzea, atal horretan bigarren marra bat gehituta. Marra hori honela idatzita agertuko da:

“–Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikaslea dela egiaztatzen duen agiria, zer egokitzapen mota behar duen adierazita, ebazpen honen 8. eranskineko ereduari jarraikiz”.

20. Otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenaren 3. eranskineko 12.b) oinarria aldatzea, atal horretan bigarren marra bat gehituta. Marra hori honela idatzita agertuko da:

“–Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikaslea dela egiaztatzen duen agiria, zer egokitzapen mota behar duen adierazita, ebazpen honen 8. eranskineko ereduari jarraikiz”.

21. Otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenaren 3. eranskinaren 15. oinarriko lehenbiziko marraren testua aldatzea. Honela idatzita agertuko da:

“–Sartzeko proben koordinazio epaimahaiko buruari aurkeztuko edo zuzenduko zaizkio probaren zati batzuen salbuespen hauekin lotuta dauden erreklamazioak: Nafarroan sarrera proben aurreko deialdietan (2008tik aurrera) zati horiek gaindituta izateagatiko salbuespena; lan esperientziaren salbuespena; 2019-2020 ikasturtean erdi mailako ziklo bateko bigarren maila egitearen salbuespena; eta probaren egokitzapenen salbuespena, desgaitasuna izateagatik. Erreklamazioak eginen dira Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan dagoen ereduari jarraituz.

22. Otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenaren 3. eranskineko 23. oinarriko taulak aldatzea. Honela idatzita agertuko dira:

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NORK ERABAKITZEN DUEN

MODALITATE HAUETAKO ZATI KOMUNETIK SALBUESTEA: ‘ZIENTZIAK ETA INGENIARITZA’, ‘OSASUN ZIENTZIAK’, ‘GIZARTE ZIENTZIAK’, ‘GIZA ZIENTZIAK’.

Aipatutako proba modalitateetako edozeinen zati komuna gainditua izatea 2008. urtetik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Koordinazio epaimahaia

MODALITATE HONETAKO ZATI KOMUNETIK SALBUESTEA: ‘GIZA ZIENTZIAK’.

Nafarroan goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko heldutasun proba gainditurik izatea.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Koordinazio epaimahaia

MODALITATE HONETAKO ZATI KOMUNETIK SALBUESTEA: ‘ARTEAK’.

Arteen modalitateko zati komuna gainditua izatea 2008. urtetik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Koordinazio epaimahaia

Nafarroan goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko heldutasun proba gainditurik izatea.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Koordinazio epaimahaia

MODALITATE HAUETAKO ZATI KOMUNETIK SALBUESTEA: ‘ZIENTZIAK ETA INGENIARITZA’, ‘OSASUN ZIENTZIAK’, ‘GIZARTE ZIENTZIAK’, ‘GIZA ZIENTZIAK’, ‘ARTEAK’

Kasuan kasuko modalitateko berariazko zatia gainditua izatea 2008. urtetik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Koordinazio epaimahaia

MODALITATE HAUETAKO ZATI KOMUNETIK SALBUESTEA: ‘OSASUN ZIENTZIAK’, ‘GIZARTE ZIENTZIAK’. Gorputz eta kirol jardueren lanbide arloko goi mailako ziklo bat egin behar duten goi mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat.

Goi mailako edo errendimendu handiko kirolari izaera frogatzea, 971/2007 Errege Dekretuan edo 9/2012 Foru Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.

Goi mailako edo errendimendu handiko kirolari izaera frogatzen duen dokumentazioaren fotokopia.

Inskripzioa hartzen duten ikastetxeak

MODALITATE HAUETAKO ZATI KOMUNETIK SALBUESTEA: ‘OSASUN ZIENTZIAK’, ‘GIZARTE ZIENTZIAK’, ‘GIZA ZIENTZIAK’.

–Kirol teknikari titulu bat izatea.

Kirol teknikari tituluaren fotokopia.

Inskripzioa hartzen duten ikastetxeak

MODALITATE HONETAKO ZATI KOMUNETIK SALBUESTEA: ‘ARTEAK’

Lanbide arlo hauetako batean Lanbide Heziketako teknikari titulua izatea:

–Ostalaritza eta Turismoa

–Irudia eta Soinua

–Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

–Beira eta Zeramika

–Arte grafikoak

Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua izatea.

Aipatutako lanbideetako bati dagokion Lanbide Heziketako teknikari tituluaren fotokopia edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari tituluaren fotokopia.

Inskripzioa hartzen duten ikastetxeak

2019-2020 ikasturtean lanbide arlo hauetako batean Lanbide Heziketako teknikari titulua eskuratzeko moduan egotea:

–Ostalaritza eta Turismoa

–Irudia eta Soinua

–Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

–Beira eta Zeramika

–Arte grafikoak

2019-2020 ikasturtean Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua eskuratzeko moduan egotea.

Nafarroan 2. mailan dauden ikasleen kasuan, ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Koordinazio epaimahaia

EDOZEIN PROBA MODALITATETAKO BERARIAZKO ZATIA EGITETIK SALBUESTEA

Teknikari / Teknikari laguntzaile titulu bat izatea, 5. eranskinean proba modalitate bakoitzerako adierazitako lanbide arloetako batekoa.

Teknikari edo teknikari laguntzaile tituluaren fotokopia.

Inskripzioa hartzen duten ikastetxeak

2. mailako edo goragoko profesionaltasun ziurtagiria izatea, 5. eranskinean proba modalitate bakoitzerako adierazitako lanbide arloetako batekoa.

Lan administrazioak emandako profesionaltasun ziurtagiriaren fotokopia, kualifikazio maila berariaz adierazten duena.

Inskripzioa hartzen duten ikastetxeak

EDOZEIN PROBA MODALITATETAKO BERARIAZKO ZATIA EGITETIK SALBUESTEA

5. eranskinean proba modalitate bakoitzerako aipatzen diren lanbide arloetako batean gutxienez ere bi urteko lan esperientzia frogatzea, lanaldi osoan.

Besteren konturako langileak:

–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazioaldia jasotzen dituena, eta

–Lantoki izandako enpresaren ziurtagiria, datu hauek agertzen dituena berariaz: kontratuaren iraupena, egindako lana eta noiz aritu den lan horretan.

Koordinazio epaimahaia

Langile autonomoak:

–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), langile autonomoen araubide berezian kotizatutako aldia jasotzen duena, eta

–Ekonomia-jardueren gaineko zergan altan egondako aldiaren ziurtagiria.

23. Otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenaren 3. eranskineko 24. oinarriko taula aldatzea. Honela idatzita agertuko da:

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NORK ERABAKITZEN DUEN

KIROL IKASKETEN GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOETAN SARTZEKO PROBA EGITETIK SALBUESTEA

Goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati komuna gainditua izatea 2008. urtetik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Koordinazio epaimahaia

24. Otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenaren 3. eranskineko 25. oinarria aldatzea. Honela idatzita agertuko da:

“25. Aurreko oinarrietan jasotzen ez diren salbuespenak sarrera probak koordinatzen dituen epaimahaiak ebatziko ditu.

Honako honi dagokio sartzeko probaren egokitzapen eskaeren gaineko ebazpena ematea:

PROBAK KOORDINATZEKO EPAIMAHAIA

EGOKITZAPEN ESKAERAK,
DESGAITASUNA IZATEAGATIK

Inskripzioa non aurkeztu duten, ikastetxe horretako idazkaritzak

Egokitzapen eskaerak hezkuntza laguntzako berariazko premiengatik

Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendetan, EDUCA aplikazioan, salbuespenaren ebazpena eta sartzeko probaren egokitzapen eskaeraren gaineko ebazpena adieraziko dira, eta ukoaren arrazoia emanen da”.

25. Otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenaren 3. eranskineko 56. oinarria aldatzea. Honela idatzita agertuko da:

“56. Goi mailako zikloetarako sarrera proba eta kirol irakaskuntzen goi mailako zikloetarako sarrera proba ebazpen honen 7. eranskinean adierazitako egunean edo egunetan eginen dira. Proba egiteko ikastetxeak 7. eranskin horretan aipatutakoen artean zehaztuko dira”.

26. Otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenaren 3. eranskineko 57. oinarriko lehenbiziko paragrafoa aldatzea, azken esaldi bat gehituta. Honela idatzita geldituko da:

“57. Proba egiteko, aldean izan behar da nortasun agiri nazionala, pasaportea, nortasuna egiaztatzen duen bidaia agiri bat, bisa edo atzerritarren identifikazio txartela, eta, horretaz gain, ariketak egiteko behar den materiala. Nortasuna egiaztatzeko behar den agiriren bat ekartzen ez bada, ezin izanen da proba egin. Halaber, probara joan beharko da osasun agintaritzak egun horretan ezarritako neurriak hartuta”.

27. Otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenaren 3. eranskineko 58. oinarria aldatzea. Honela idatzita agertuko da:

“58. Izangaiak egin beharreko zatiko edo zatietako ariketetara baizik ez dira joanen, jarraian zehazten den moduan:

a) Probaren zati komuna proba modalitate guztietan eta kirol irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proba. Ebazpen honen 7. eranskinean zehaztutako egun eta orduan: deia, eta dokumentazioa egiaztatzea. Iraupena: 2 ordu eta 30 minutu.

b) Probaren berariazko zatia modalitate hauetan: ‘Zientziak eta Ingeniaritza’, ‘Gizarte Zientziak’, ‘Giza Zientziak’ eta ‘Osasun Zientziak’. Ebazpen honen 7. eranskinean zehaztutako egun eta orduan: deia, eta dokumentazioa egiaztatzea. Iraupena: 2 ordu.

c) Probaren berariazko zatia ‘Arteak’ modalitatean. Ebazpen honen 7. eranskinean zehaztutako egun eta orduan: deia, eta dokumentazioa egiaztatzea. Iraupena: 2 ordu eta 30 minutu”.

28. Otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenaren 3. eranskineko 60. oinarriko taula aldatzea. Honela idatzita agertuko da:

Behin-behineko emaitzak

Ebazpen honen 7. eranskinean zehaztutako egunean

Erreklamazioak

Ebazpen honen 7. eranskinean zehaztutako egunetan

Behin betiko emaitzak

Ebazpen honen 7. eranskinean zehaztutako egunean

29. Otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenaren 3. eranskineko 61. oinarriaren lehenbiziko paragrafoa aldatzea. Honela idatzita agertuko da:

“61. Koordinazio epaimahaiko buruari igorritako idazkiaren bidez aurkeztuko dira erreklamazioak. Erreklamazioa egiteko, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan dagoen ereduari jarraituko zaio.

30. Otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenaren 3. eranskineko 64. oinarria aldatzea. Honela idatzita agertuko da:

“64. Interesdunek probarako inskripzioa egin zuten ikastetxean eskuratzen ahalko dituzte goi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiriak. Ziurtagiriak eskuragarri egonen dira ebazpen honen 7. eranskinean zehaztutako egunetik aurrera”.

31. Otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenaren 3. eranskineko 65. oinarria aldatzea. Honela idatzita agertuko da:

“65. Interesdunek Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuan eskuratzen ahalko dituzte Kirol irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiriak. Ziurtagiriak eskuragarri egonen dira ebazpen honen 7. eranskinean zehaztutako egunetik aurrera”.

32. Otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenaren 4. eranskineko 2. oinarriaren h) atala aldatzea. Honela idatzita agertuko da:

“h) Probaren egokitzapenak zehaztea desgaitasunen bat dutenentzat”.

33. Otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenaren 7. eranskina aldatzea. Honela idatzita agertuko da:

“7. ERANSKINA

Nafarroan zikloetan sartzeko proben 2020ko deialdiaren egutegia
Probak egiteko ikastetxeak

PROZESUA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

INSKRIPZIOA

Inskribatzeko epe arrunta (inskribatzeko eskabideak eta eskatutako dokumentazioa aurkeztekoa)

Maiatzaren 25a

Ekainaren 5a, 14:00ak arte

Azken eguna, EDUCA sisteman inskribatutako ikasleen datuak sartzeko (inskripzioa hartzen duten ikastetxeak)

Ekainaren 9a

Azken eguna, desgaitasuna izateagatik proba egokitzeko eskaerak koordinazio epaimahaiari bidaltzeko (inskripzioa hartzen duten ikastetxeak)

Ekainaren 9a, 14:00ak arte

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

Ekainaren 12a

Onartuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak aurkeztea

a) Gai hauekin lotuta dauden erreklamazioak:

–Sartzeko proban onartua edo ez onartua izatea

–Sartzeko probako arloetatik edo zatietatik salbuesteko eskaerak

–Sartzeko proba egokitzeko eskaerak

Ekainaren 15a

Ekainaren 17a, 14:00ak arte

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea

–Salbuespenei buruzko ebazpena

–Egokitzapenei buruzko ebazpena

–Proba egiteko ikastetxeak

–Ikasleen banaketa ikastetxeka

–Proba egiteko beharrezkoak diren materialen zerrenda

Ekainaren 19a

ERDI MAILAKO ZIKLOETAN SARTZEKO PROBA

Probak noiz eginen diren

Ekainaren 22a

–Komunikazioaren esparrua eta gizarte esparrua (izangaiek agertu behar duten eguna eta ordua)

Ekainaren 22an, 10:00etan

–Esparru zientifiko-teknologikoa (izangaiek agertu behar duten eguna eta ordua)

Ekainaren 22an, 15:30ean

Erdi mailako sarbide probaren behin-behineko emaitzak

Ekainaren 26a

Erreklamazioak

Ekainaren 26a

Ekainaren 30ean, 14:00ak arte

Erdi mailako sarbide probaren behin betiko emaitzak

Uztailaren 2a

Erdi mailako sarbide proba gainditu izanaren ziurtagiriak jasotzea (inskripzioa hartzen duen ikastetxean)

Uztailaren 2tik aurrera

Erdi mailako sarbide proban esparruak gainditu izanaren egiaztagiriak jasotzea (Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuan)

2020ko urriaren 22tik aurrera

GOI MAILAKO ZIKLOETAN SARTZEKO PROBA

Probak noiz eginen diren

Ekainaren 23a

–Zati komuna (izangaiek agertu behar duten eguna eta ordua)

Ekainaren 23an, 10:00etan.

–Berariazko zatia (izangaiek agertu behar duten eguna eta ordua)

Ekainaren 23an, 15.30ean.

Goi mailako sarbide probaren behin-behineko emaitzak

Ekainaren 26a

Erreklamazioak

Ekainaren 26a

Ekainaren 30ean, 14:00ak arte

Goi mailako sarbide probaren behin betiko emaitzak

Uztailaren 2a

Sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiriak jasotzea (inskripzioa hartzen duen ikastetxean)

Uztailaren 2tik aurrera

Goi mailako sarbide proban esparruak gainditu izanaren egiaztagiriak jasotzea (Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuan)

2020ko urriaren 22tik aurrera”

PROBAK EGITEKO GAITUTAKO IKASTETXEAK

(Ekainaren 19an argitaratuko da zein diren probak egiteko ikastetxeak; horretarako, aintzat hartuko dira osasun agintariek emandako gomendioak, batez ere mugikortasunari buruzkoak)

Ikastetxeak honako hauek izanen dira, ahal dela:

–Virgen del Camino IBP, Iruña.

–María Ana Sanz IB, Iruña.

–Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola.

–Burlata LH IB, Burlata.

–Zehazten ahal diren beste ikastetxe batzuk, betiere osasun agintariek emandako gomendioak eta Nafarroako eskualdeen arteko mugikortasuneko parametroak betetze aldera.

34. Otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenaren 8. eranskina aldatzea. Honela idatzita agertuko da:

“8. ERANSKINA

Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikaslearen ziurtagiria” (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2004820