11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

59 eta 60/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2019ko abenduaren 17an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen Udalaren aurrekontuko 59/2019 eta 60/2019 aldaketak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Tafallan, 2019ko abenduaren 18an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1916296