11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

15/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko azaroaren 15eko osoko bilkuran onetsi zen, hasiera batean, 2019ko aurrekontuan 15. aldaketa egiteko erabakia, eta 2019ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, azaroaren 22an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz, zeinaren bidez garatu baitzen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan. Hona hemen kapituluka laburturik:

VI. kapitulua: 1.715.200 euro.

Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 1.715.200 euro.

Lizarran, 2019ko abenduaren 19an.–Alkatea, Gonzalo Fuentes Urriza.

Iragarkiaren kodea: L1916309