11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3506/2019 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludun izateko hogeita zazpi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia.

Uztailaren 18ko 53/2018 Foru Dekretuaren bidez (2018ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 7koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, ekainaren 27ko 3/2017 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona. Foru dekretu horretan, besteak beste, prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludunen lanpostu huts batzuk sartu ziren, funtzionarioen araubidekoak eta B mailakoak.

Abenduaren 12ko 102/2018 Foru Dekretuaren bidez (2018ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 20koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Foru dekretu horretan, besteak beste, prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludunen lanpostu huts batzuk sartu ziren, funtzionarioen araubidekoak eta B mailakoak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaroaren 19an emandako 2768/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludunen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 23ko 2363/2019 Ebazpenaren bidez, lekualdatze lehiaketa hori ebatzi zen.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludun izateko hogeita zazpi lanpostu sarrera-prozedura bidez eta oposizio sistema erabiliz betetzeko deialdia eta dagozkion oinarriak.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludun izateko hogeita zazpi lanpostu sarrera-prozedura bidez eta oposizio sistema erabiliz betetzeko deialdia eta dagozkion oinarriak.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileen Kudeaketarako Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko azaroaren 16an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

DEIALDIA, PRESTAKUNTZAKO ETA ENPLEGUKO ERDI MAILAKO TITULUDUNEN HOGEITA ZAZPI LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludun izateko hogeita zazpi lanpostu, B mailakoak eta funtzionarioen araubidekoak, oposizio bidez betetzea. Lanpostu zenbakiak, betebeharrak eta destinoak ebazpen honen II. eranskinean zehazten dira.

1.2. Hogeita zazpi lanpostu huts horiek txanda hauetan banatuko dira:

–Hamaika lanpostu txanda irekian.

–Hamabi lanpostu igoera txandan.

–Lau lanpostu erreserba txandan, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenentzat.

1.3. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Era berean, desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako lanpostuak bete gabe geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, bidezko diren txandetakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.

Bestetik, igoera txandan edota desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan eskaintzen diren lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badute prozesua, txanda horietan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horrexetako izangaiekin lehia garbian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, igoera txandako izangaiek, deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean, aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean.

2.–Baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko kide den estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahal dute, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Unibertsitateko gradudun titulua, unibertsitateko diplomadun titulua, ingeniari teknikoarena, arkitekto teknikoarena edo horietako baten baliokidea den beste titulu bat izatea, edo lizentzia edo ingeniaritza bateko edo arkitekturako lehenengo hiru ikasmailak osorik gaindituak izatea, edo horietako bat eskuratzeko baldintza guztiak betetzea eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek, aurreko atalean adierazitako betebeharrez gain, hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoak izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak, eta abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txanda honetan parte hartzeko gainerako betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragoko batekoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.

2.1.3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek bete beharreko berariazko betebeharrak:

Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek, 2.1.1 atalean aipatzen diren baldintzez gain, ofizialki aitorturik eduki beharko dute %33ko edo hortik gorako desgaitasuna.

2.1.4. Gidabaimena nahitaezko duen lanpostu bat eskuratu nahi izanez gero, B motako gidabaimena edukitzea.

2.1.5. Euskarazko C1 jakite-maila frogatu beharra duen lanpostu elebidun bat eskuratu nahi izanez gero, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera aipatu maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat izatea (Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen diren titulu edo ziurtagirietako bat –2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa–).

2.2. Betebehar horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, eta lanpostuaren jabetza hartu arte.

Aurrekotik salbuetsita dago, igoera txandako izangaiei dagokienez, borondatezko eszedentzian edo nahitaezkoan ez egoteko baldintza. Izan ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dute baldintza hori, bai eta deialdiaren 8.1 atalean agiriak aurkezteko aurreikusten den epea bukatzen denetik lanpostuaren jabetza hartzeko unera arte ere.

2.3. Baldintza horiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte izangaiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, www.nafarroa.eus helbidean, nabigazio bide honi jarraituz: “Enplegua”, “Lan eskaintzak”, “Enplegu publikoa Foru Administrazioan”, “Enplegu finkorako eta aldi baterako enplegurako deialdiak”, deialdi honen fitxan sartuta.

Desgaitasuna izateagatik eta hala behar izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo denbora eta/edo bitartekoak nola doitu behar diren. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik 41,60 euroko tasa ordaindu beharko da.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak.

b) Deialdia argitaratzen den egunerako, lan eskatzaile gisa hilabete bat edo gehiago inskribaturik daramaten pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik ez izatea, hilean zenbatuta.

Aurreko b) paragrafoan aurreikusitako salbuespena honela frogatu beharko da:

–Lan eskatzailea dela frogatzeko, behar den enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

–Interesdunaren erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatuko da ez duela lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik, hilean zenbatuta. Hori egiteko, deialdiaren fitxan dagoen eredua aurkeztu beharko da, edo deialdian parte hartzeko eskaeran berean horretarako dagoen tokian idatzi.

Telematika bidez ordainduko da tasa, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–3.3.b) ataleko kasuagatik tasa ordaintzetik salbuetsita daudenek enplegu bulegoak luzatutako ziurtagiria aurkeztu beharko dute, baita errentarik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena ere (biak ala biak aurreko atalean aipatutako agiriak). Errentei buruzko adierazpen hori aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, eskaeran ez bada adierazi horretarako utzi den tokian.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 atalean jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.

Hiru.–%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Lau.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

4.4. Izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik ebazpen honen bitartez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: María Dolores Urrutia Heredia andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Programen Garapen eta Berrikuntzarako eta Erreferentzia Nazionaleko Zentroaren Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaiburua: María Cruz Pascual Gallo andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegu eta Prestakuntza Programen Bulegoko burua.

–Epaimahaikidea: Nekane Agreda Arróniz andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: Ana Arteaga Martínez andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Antonio Remón Osta jauna, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko erdi mailako tituluduna (administrazioa).

–Ordezko epaimahaikidea: José Ángel Alonso García jauna, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko II. Zabalguneko Enplegu Agentziako burua.

–Epaimahaikidea: María Carmen Mayo Garate andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Ordezko epaimahaikidea: Eva María Mier Mendiguchía andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Idazkaria: Amaya Bengochea Carpena andrea, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko antolaketako goi mailako teknikaria.

–Ordezko idazkaria: María Jesús Pérez Lafuente andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Erregistro eta Langileriaren Bulegoko burua.

5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa biltzen ez bada.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazio eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2020ko irailetik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan emanen ditu argitara hurrengo probetako deialdiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du aditzera, baita oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den ere.

Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuak izanen dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak eta aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskaeran azaltzen dutenaren arabera.

6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehenbiziko proba:

Proba teorikoa izanen da. Test motako 50 galderari erantzun beharko zaie idatziz, ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren gaiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko, lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere erantzun zuzenaren balioaren herena.

Epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, zenbat denbora dagoen proba hau egiteko.

Proba honetan, gehienez ere, 25 puntu lor daitezke.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 12,5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

6.3.2. Bigarren proba:

Proba teorikoa izanen da. Ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren gaiei buruzko 50 galderari erantzun beharko zaie, labur.

Epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, zenbat denbora dagoen proba hau egiteko.

Bigarren proba honetan 35 puntu lortzen ahal dira gehienez ere.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 17,5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

6.3.3. Hirugarren proba:

Proba teoriko-praktikoa izanen da. Ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren gaiei buruz epaimahaiak proposatuko dituen kasu praktiko batzuk garatu eta ebatzi beharko dira, idatziz.

Proba hau egiteko 5 ordu izan dira gehienez.

Proba honetan 40 puntu lortzen ahal dira gehienez ere.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

6.4. Bigarren eta hirugarren probak plika sistemaren bidez eginen dira.

Epaimahaiak zehaztuko du zein den probak egiteko beharrezkoa den materiala, eta behar den denborarekin iragarriko du www.nafarroa.eus helbidean.

6.5. Proba bakoitza bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu, Nafarroako Gobernuaren iragarki-taulan eta www.nafarroa.eus webgunean (deialdiaren fitxaren barruan), izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

7.–Gainditzen duten izangaien zerrenda.

7.1. Hautaprobak bukaturik, gainditu duten pertsonen zerrenda argitaratuko du kalifikazio epaimahaiak, oposizioan lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera banatuta. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak egiaztatzeko eta lanpostu hutsen hautaketaren tramiteak egiteko.

7.2. Puntu berdinketarik gertatuz gero, hirugarren proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, bigarren proban eta lehenengoan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horrexetan.

Halarik ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak jendaurrean eginen duen zozketa bakar baten bidez erabakiko da. Alfabetoaren bi letra aterako dira ausaz, eta berdinketak ebatziko dira lehen deituraren ordena alfabetikoari jarraikiz, ateratzen diren bi letra horietatik abiatuta. Horren ondorioetarako, ZZ letren atzetik AA letrak hartuko dira. Ezein izangairen lehenengo deitura ez bada hasten ausaz ateratzen diren bi letra horiekin, ordena alfabetikoari jarraikiz hurrengoa den deitura hartuko da. Zozketaren emaitzak Nafarroako Gobernuaren web-orrian eta iragarki-taulan jarriko dira jendaurrean.

8. Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten ezartzen den bidea erabiliz:

a) Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten fotokopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) B motako gidabaimena nahitaezko duten lanpostuetarako, B gidabaimenaren fotokopia erantsi beharko dute.

c) C1 euskara maila finkatua duen lanpostu elebidunen bat eskuratu nahi duten pertsonek eskatutako maila hori egiaztatzen duten titulu edo ziurtagirietako bat aurkeztu beharko dute. Titulua edo ziurtagiria bat etorri beharko da Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin, eta agertu beharko da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean jasotako tituluen zerrendan (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), edo, bestela, ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa izan beharko da, deialdi honen 2.1.5 atalean xedatutakoaren arabera.

8.2. Tramite hori egin eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen hogeita zazpi lanpostu hutsen zerrenda eta izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz antolatua, txandaren arabera eta puntuazio ordenaren arabera). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe dagoen lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da deialdiaren fitxan.

Ondoren, izangai bakoitzak jakinaraziko du, horretarako ezarritako epearen barrenean, lanpostu hutsak betetzeko daukan lehentasun-hurrenkera.

8.3. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo handiagoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago eta horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

Bestalde, hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostuak hautatzeko lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aldean, alde batera utzita desgaitasuna dutenen txandako izangaien salbuespena.

9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko tramitea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamen horretan, probak gainditu eta eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak egonen dira.

Izendapen proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, 11. oinarrian aurreikusitakoarekin bat.

9.2. Proposatzen diren izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epearen barnean:

A) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Osasun ziurtagiria, lanpostuaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela frogatzen duena.

c) Zinpeko aitorpena edo aitorpen solemnea, adieraziz ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Nafarroako Foru Araubidea errespetatzeko, Konstituzioari eta legeei men egiteko eta karguaren eginkizunak zintzo betetzeko zina edo hitzematea.

B) Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, jatorrizko administrazioan jardunean daudela frogatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

C) Desgaitasuna alegatu duten izangaiak. Desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten pertsonak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintzetako bat betetzen dutela egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak izangaien zerrendan, 7. oinarrian aipatzen den horretan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, betiere bete beharreko baldintzak betetzen baditu, eta horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honen 9.2 oinarrian ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

10.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, lanpostuan aritzeko. Ebazpen horren bidez, lanpostuen esleipena ere eginen da.

10.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko ditu izendatuak, indarra duten xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak dituztela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arauturiko eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren arabera (urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).

Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuen jabetza, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.

Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

10.4. Izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan beteko da.

10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie zuzenean.

10.6. Euskaraz jakin beharra duten lanpostuetako batean sartzen direnek, aurrerantzean, hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostu hutsak betetzeko deialdietan baizik ez dute parte hartzerik izanen.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ezarrita ez zeukan lanpostu bat eskuratzeko.

11.–Jarduketen publizitatea.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko iragarki-taulan argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus, “Enplegua”, “Lan eskaintzak”, “Enplegu publikoa Foru Administrazioan”, “Enplegu finkorako eta aldi baterako enplegurako deialdiak” aukeratuta.

12.–Administrazio Erroaren esparruan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

12.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin bat, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin:

1) Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda.

2) Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan sartzerik ez duten izangaien zerrenda, honako hauek osatuko baitute:

a) Hautapen prozesuko probaren bat gainditu duten izangaiak.

b) Hautapen prozesuko lehen probarako ezarritako gehieneko puntuazioaren gutxienez %30 lortzen duten izangaiak.

12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, bi zerrenda horiek onetsiko dira, hots, batetik, lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda eta, bestetik, lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan sartzerik ez duten izangaien zerrenda.

Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan, hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera erabakiko da izangaien ordena, handienetik txikienera. Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan sartzerik ez duten izangaien zerrendan, berriz, irizpide hauek erabiliko dira ordena finkatzeko: lehenbizi, prozesuan gainditutako proba kopurua (proba gehien gainditzen dutenak aurretik), eta bigarrenik, gainditutako probetan lortutako puntuazio guztien batura, salbu eta aurreko ataleko b) letran ezarritakoa; izan ere, kasu horretan lehenengo proban lortutako puntuazioa hartuko da aintzat.

Berdinketarik dagoenean nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan, 7.2 oinarrian proben puntuazioari eta zozketari buruz aipatzen direnak, hain zuzen.

12.3. Izangaiei lanerako deitu eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzerakoan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

12.4. Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten ziurtagiriak, kontratua formalizatzen denean ekarri ere, kopiak aurkeztuz.

Sarrera-prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintzak, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazioaldiak iraun bitartean.

Kontrataziorako izangaien zerrendak onartu baino lehen, epe bat irekiko da euskara maila egiaztatzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako emanen den epea bukatu eta gero.

12.5. Eskatzen diren agiriak aurkezten ez dituzten izangaiek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak galduko dituzte; betiere, parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

13.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, oinarrien eta oinarriak aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2019ko abenduaren 16an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. zatia.–Oinarrizko araudia.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.

3. gaia.–Europako Erkidegoko zuzenbidea: haren iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europako Erkidegoko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika erkideak.

4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedura eta ebazpenak.

6. gaia.–Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Osaera, izendapena, eratzea eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

8. gaia.–Administrazio Publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio publikoen organoak. Hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak.

9. gaia.–Martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: “Xedapen orokorrak”. II. titulua: I. kapitulua, “Foru Administrazio Publikoa”. II. kapitulua, “Foru Administrazio Publikoaren antolaketa”. III. kapitulua, “Eskumenen erabileraren araubide juridikoa”. IV. kapitulua, “Kide anitzeko organoak”. III. titulua: I. kapitulua, “Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa”. VI. titulua: I. kapitulua, “Pertsonen eskubideak”.

10. gaia.–Administrazio egintzak. Administrazio egintzetan bete beharrekoak. Egintzen eraginkortasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

11. gaia.–Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak. Administrazio prozeduretako interesdunak. Administrazio publikoen jarduna: jarduteko arau orokorrak; baldintzak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren abiaraztea, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearaztea.

12. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

13. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: aplikazio eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.

14. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: Atariko titulua. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak.

15. gaia.–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa: xedapen orokorrak. Laguntzak emateko eta kontrolatzeko prozedura. Dirulaguntzak itzultzea. Dirulaguntzen jarraipena eta kontrola. Arau-hausteak eta zehapenak.

16. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio Elektronikoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.

17. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa: xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

18. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Datu babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.

19. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarriari buruzkoa: berdintasunaren printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzkoa.

2. zatia.–Berariazko araudia.

20. gaia.–302/2019 Foru Dekretua, azaroaren 6koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituena: xedapen orokorrak. Egitura organikoa. Araubide juridikoa.

21. gaia.–2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena. I. titulua, I. kapitulua: lanari buruzko banakako harremana. Xedapen orokorrak.

22. gaia.–2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena. I. titulua, II. kapitulua, Lan kontratuaren edukia, 1., 2. eta 4. atalak. Kontratuaren iraupena. Kontratuaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak. Soldatak eta soldaten bermeak. 3/2004 Errege Lege Dekretua, ekainaren 25ekoa, lanbidearteko gutxieneko soldataren arautegia arrazionalizatu eta soldata horren kopurua igotzekoa, 2. artikulua: Ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa (IPREM).

23. gaia.–2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena. I. titulua, III. kapitulua, Lan kontratua aldatzea, etetea eta amaitzea, 2., 3. eta 4. atalak. Bermeak enpresaburua aldatzean. Kontratua etetea. Kontratua azkentzea.

24. gaia.–SEPE-Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko kontratazio gida: kontratu mugagabeak.

25. gaia.–SEPE-Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko kontratazio gida: aldi baterako kontratuak.

26. gaia.–SEPE-Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko kontratazio gida: prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak.

27. gaia.–SEPE-Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko kontratazio gida: praktikaldiko kontratuak.

28. gaia.–4/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 11koa, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzkoa. Atariko titulua: xedapen orokorrak. I. titulua: atzerritarren eskubide eta askatasunak. II. titulua: atzerritarren araubide juridikoa: Espainian sartu eta bertatik ateratzea. Espainian egon eta bizitzeko baimena. Irabazizko jarduerak egiteko baimenak.

29. gaia.–TAS/3698/2006 Agindua, azaroaren 22koa, Europar Batasunetik kanpoko atzerritarrak Enpleguko Zerbitzu Publikoetan eta Enplegu Agentzietan inskribatzeari buruzko arauak ematen dituena.

30. gaia.–8/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten duena. I. titulua. Gizarte Segurantzaren sistemako arau orokorrak. I. kapitulua: atariko arauak. II. kapitulua: Gizarte Segurantzaren sistemaren aplikazio eremua eta egitura. III. kapitulua: afilizazioa, kotizazioa eta diru-bilketa. 1. atala. Sisteman afiliatzea, eta haren araubideetan izaten diren altak, bajak eta datu aldaketak. IV. kapitulua: Babes ekintza. 1. atala: xedapen orokorrak.

31. gaia.–8/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten duena. II. titulua. Gizarte Segurantzaren araubide orokorra. I. kapitulua. Aplikazio eremua. II. kapitulua. Enpresen inskripzioa eta afiliatu, kotizatu eta diru-bilketa egiteko arauak. 1. atala. Enpresen inskripzioa eta langileen afiliazioa. III. kapitulua. Babes ekintzaren alderdi komunak. V. kapitulua. Aldi baterako ezintasuna.

32. gaia.–8/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten duena. IV. titulua. Norberaren konturako langileen edo langile autonomoen Gizarte Segurantzako araubide berezia.

33. gaia.–20/2007 Legea, uztailaren 11koa, langile autonomoen estatutuari buruzkoa. I. titulua: aplikazio eremu subjektiboa. II. titulua: langile autonomoaren araubide profesionala. IV. titulua: langile autonomoaren babes soziala.

34. gaia.–8/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten duena. III. titulua: langabezia-babesa.

35. gaia.–5/2000 Legegintzako Errege Dekretua, abuztuaren 4koa, Lan arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onesten duena. I. kapitulua: xedapen orokorrak. II. kapitulua: lan arloko arau-hausteak. III. kapitulua: Gizarte Segurantzaren arloko arau-hausteak.

36. gaia.–5/2000 Legegintzako Errege Dekretua, abuztuaren 4koa, Lan arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onesten duena. IV. kapitulua: arau-hausteak emigrazio arloan, migrazio mugimenduen arloan eta atzerritarren lanaren arloan. VI. kapitulua: erantzukizunak eta zehapenak.

37. gaia.–3/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Enpleguari buruzko Legearen testu bategina onesten duena.

38. gaia.–EUROPA 2020, hazkunde adimentsu, iraunkor eta integratzaile baterako estrategia.

39. gaia.–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 13ko 2016/589 EB Erregelamendua, EURES Europako enplegu zerbitzuen sareari buruz, langileak mugikortasun zerbitzuez baliatzeko moduari buruz eta lan merkatuen integrazioa hobetzeari buruz ari dena eta 492/2011 EB Erregelamendua eta 1296/2013 EB Erregelamendua aldatzen dituena.

40. gaia.–1032/2017 Errege Dekretua, abenduaren 15ekoa, 2017-2020 aldirako Enplegua Aktibatzeko Espainiaren Estrategia onartzen duena.

41. gaia.–7/2015 Errege Dekretua, urtarrilaren 16koa, Enplegu Sistema Nazionalaren zerbitzu komunen zorroa onesten duena.

42. gaia.–ESS/381/2018 Agindua, Enplegu Sistema Nazionalaren zerbitzu komunen zorroan dauden protokoloak garatzeko gida teknikoa.

43. gaia.–Gazte Bermearen Sistema Nazionala. 18/2014 Foru Legea, urriaren 15ekoa, hazkuntza, lehiakortasuna eta eraginkortasuna sustatzeko urgentziazko neurriak onesten dituena, 87. artikulutik 113.era arte. 6/2016 Errege Lege Dekretua, abenduaren 23koa, Gazte Bermearen Sistema Nazionala bultzatzeko presako neurriena. Gazte Enplegurako Talka Plana, 2019-2021. Egikaritze-laburpena.

44. gaia.–Reincorpora-T, luzaroko langabeziari aurrea hartzeko eta murrizteko hiru urteko plana (2019-2021). Egikaritze-laburpena.

45. gaia.–Biztanleria aktiboaren inkesta. Estatistikako Institutu Nazionala. Metodologia: helburuak, eremuak, aldiak, definizioak, tasak. Erregistratutako langabezia. Estatistikako Institutu Nazionala: kontzeptua.

46. gaia.–Desgaitasunak dituzten langileentzako lanpostuak gordetzeko kuota. 364/2005 Errege Dekretua, apirilaren 8koa, desgaitasunak dituzten langileentzako lanpostuak gordetzeko kuotaren betetze alternatiboa, salbuespen gisa, arautzen duena.

47. gaia.–1796/2010 Errege Dekretua, abenduaren 30koa, irabazi asmorik gabeko enplegu agentziak eta enplegurako zerbitzu bateratuak arautzen dituena.

48. gaia.–14/1994 Legea, ekainaren 1ekoa, aldi baterako laneko enpresak arautzen dituena.

49. gaia.–5/2002 Lege Organikoa, ekainaren 19koa, kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzkoa. Nafarroako Gobernuaren 2005eko apirilaren 4ko Erabakia, kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko sistema Nafarroan garatzeko jarraibideak ezartzen dituena.

50. gaia.–1128/2003 Errege Dekretua, irailaren 5ekoa, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala arautzen duena. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak 2003an emandako oinarriak, Kualifikazioen Katalogo Nazionala prestatzeko.

51. gaia.–229/2008 Errege Dekretua, otsailaren 15ekoa, Lanbide Heziketaren arloko Estatuko Erreferentzia Zentroak arautzen dituena.

52. gaia.–30/2015 Legea, irailaren 9koa, Enplegurako Lanbide Prestakuntzaren Sistema lan arloan arautzen duena.

53. gaia.–694/2017 Errege Dekretua, uztailaren 3koa, zeinaren bidez garatzen baita irailaren 9ko 30/2015 Foru Legea, Enplegurako Lanbide Prestakuntzaren Sistema lan arloan arautzen duena.

54. gaia.–TMS/368/2019 Agindua, martxoaren 28koa, uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretua garatzen duena, dirulaguntza publikoak emateko oinarri arautzaileei, finantzaketari eta prestakuntza eskaintzari dagokienez.

55. gaia.–TMS/283/2019 Agindua, martxoaren 12koa, Prestakuntza Espezialitateen Katalogoa arautzen duena.

56. gaia.–34/2008 Errege Dekretua, urtarrilaren 18koa, profesionaltasun ziurtagiriak arautzen dituena; eta, hura aplikatuz, profesionaltasun ziurtagiriak ezartzen dituzten errege dekretuak.

57. gaia.–ESS/1897/2013 Agindua, urriaren 10ekoa, profesionaltasun ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretua garatzen duena, baita, hura aplikatuz, profesionaltasun ziurtagiriak ezartzen dituzten errege dekretuak ere: 28. artikulua: akreditazio partzialak.

58. gaia.–1224/2009 Errege Dekretua, uztailaren 17koa, lan esperientziaren bidez lortutako lanbide gaitasunak aitortzeari buruzkoa.

59. gaia.–66/2014 Foru Dekretua, abuztuaren 27koa, pertsonek lan esperientziaren bidez edo prestakuntza bide ez-formaletan lortutako lanbide gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura Nafarroako Foru Komunitatean ezartzeko arauak eta horretaz arduratuko den antolaketa egitura finkatzen dituena.

60. gaia.–Enplegurako Politika Aktiboei buruzko Akordioa (2017-2020, Nafarroa).

61. gaia.–Lanbiderako Orientazio Zerbitzua emateko Esparru Akordioa (Nafarroa). Administrazio klausulen agiria: xedea eta aplikazio eremua. Indarraldia. Preskripzio tekniko partikularren agiria: Zerbitzu-ematearen xedea eta araubide juridikoa. Eman beharreko zerbitzuak hartzen dituen jardueren deskribapena.

62. gaia.–Errenta Bermatua. 15/2016 Foru Legea, azaroaren 11koa, gizarteratzeko eta errenta bermaturako eskubideak arautzen dituena: I. kapitulua, II. kapitulua eta III. kapitulua, 1. atala.

63. gaia.–Nafarroako Lanbide Heziketaren Plan Estrategikoa (2017-2020): Nafarroako testuingurua. Ardatz estrategikoak. 247/2000 Foru Dekretua, uztailaren 3koa, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua sortzen duena. Izaera eta eginkizunak.

64. gaia.–Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategia, 2016-2030. Laburpen agiria: Nafarroako ekonomiaren AMIA analisia. Ikuspegi estrategikoa, helburuak eta printzipioak. Gaikako lehentasunak eta inplementazio eta jarraipenerako sistema.

65. gaia.–Kontratazioa sustatzeko asmoz, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak enpresa eta entitateei ematen dizkien laguntzak: 1.–Dirulaguntzak, espezializazio adimentsuaren estrategian finkatutako lehentasunezko arlo ekonomikoetako batean aritzen diren enpresek 30 urtetik beherako gazte langabeak kontrata ditzaten sustatzeko. 2188/2017 Ebazpena, uztailaren 4koa, deialdia onesten duena (2017ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 26koa), eta 52E/2018 Ebazpena, apirilaren 17koa, 2188/2017 Ebazpena aldatzen duena (2018ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 3koa). 2.–Dirulaguntzak 30 urtetik beherako gazte langabeen kontratazioa sustatzeko, praktikak egin ditzaten: 1496/2017 Ebazpena, maiatzaren 23koa, dirulaguntzak ematea arautzen duena (2017ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 8koa). 3.–Dirulaguntzak Errenta Bermatua jasotzen duten pertsonen kontratazioa sustatzeko: 1612/2017 Ebazpena, ekainaren 2koa, deialdia onesten duena (2017ko 112. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 12koa), 1696/2017 Ebazpena, ekainaren 16koa, 1612/2017 Ebazpeneko akatsak zuzentzekoa (2017ko 122. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 26koa), eta 51E/2018 Ebazpena, 1612/2017 Ebazpena aldatzen duena (2018ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 3koa). 4.–Dirulaguntzak 45 urtetik goitiko luzaroko langabeen kontratazioa sustatzeko: 1677/2018 Ebazpena, ekainaren 26koa, deialdia onesten duena (2018ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 24koa).

66. gaia.–Kontratazioa sustatzeko asmoz, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak enpresa eta entitateei ematen dizkien laguntzak: 5.–Dirulaguntzak desgaitasuna duten pertsonak lan merkatu arruntean sar daitezen: 500E/2019 Ebazpena, dirulaguntza-deialdia onesten duena eta 795/2013 Ebazpenaren bidez onetsitako oinarri arautzaileak aldatzen dituena (2019ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 27koa), 795/2013 Ebazpena, maiatzaren 16koa, deialdia onesten duena (2013ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 30ekoa), eta 208/2018 Ebazpena, otsailaren 27koa, 795/2013 Ebazpenaren eranskineko 2. oinarri arautzailea aldatzen duena (2018ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 17koa). 6.–Dirulaguntzak desgaitasuna duten pertsonek enplegu lagundua izan dezaten lan merkatu arruntean. 1558/2008 Ebazpena, maiatzaren 13koa, deialdia onetsi eta oinarriak ezartzen dituena (2008ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 4koa), eta 209/2018 Ebazpena, otsailaren 27koa, 1558/2008 Ebazpenaren eranskineko 1. oinarri arautzailea aldatzen duena (2018ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 17koa). 7.–Dirulaguntzak, desgaitasuna izanik, lan merkatu arruntean sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak lan munduan sar daitezen errazteko, enpleguan lagunduz: 973/2019 Ebazpena, irailaren 23koa, deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena.

67. gaia.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ematen dituen laguntzak enpresa eta entitateetako prestakuntza sustatzeko eta profil estrategikoak garatzeko: 1.–Enpresendako laguntzak, kontratatzeko konpromisoa duten prestakuntza jardueretarako: 417E/2018 Ebazpena, irailaren 13koa, 2019. urterako deialdia onesten duena (2018ko 206. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 24koa), 256/2017 Ebazpena, abenduaren 15ekoa, 2018. urterako deialdia onetsi eta oinarri arautzaileak aldatzen dituena (2018ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 8koa), eta 49E/2017 Ebazpena, apirilaren 4koa, dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituena (2017ko 80. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 26koa).

68. gaia.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ematen dituen laguntzak enpresa eta entitateetako prestakuntza sustatzeko eta profil estrategikoak garatzeko: 2.–ETE-entzako dirulaguntzak, 2019ko prestakuntza ekintzak finantzatzeko: 416E/2018 Ebazpena, irailaren 13koa, deialdia onesten duena (2018ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 23koa), eta 89E/2017 Ebazpena, ekainaren 13koa, deialdiko oinarri arautzaileak onesten dituena (2017ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 28koa). 3.–ETE-etan lanbide profilak garatu eta sartzeko 2019ko dirulaguntzak: 987E/2018 Ebazpena, abenduaren 14koa, deialdia onesten duena (2019ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 15ekoa), eta 34E/2019 Ebazpena, apirilaren 4koa, 987E/2018 Ebazpeneko akatsak zuzentzen dituena (2017ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 2koa).

69. gaia.–Enplegu autonomorako laguntzak: 1.–Enplegu autonomoa sustatzeko, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ematen dituen dirulaguntzak: 1365/2016 Ebazpena, uztailaren 4koa, enplegu autonomoa sustatzeko dirulaguntzak ematea arautzen duena (2016ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 29koa), 506/2018 Ebazpena, apirilaren 26koa, 1365/2016 Ebazpenaren 9. oinarri arautzailea aldatzen duena (2018ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 10ekoa), 3006/2018 Ebazpena, azaroaren 27koa, 1365/2016 Ebazpena aldatzen duena (2019ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 24koa), eta 473E/2019 Ebazpena, martxoaren 28koa, 1365/2016 Ebazpenaren bidez araututako deialdiko oinarriak aldatzen dituena. 2.–Dirulaguntzak, kontziliazioaren bidez laneko eta familiako bizitza batera eramatea errazagoa izan dadin. 964/2019 Ebazpena, irailaren 18koa (2019ko 193. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 30ekoa).

70. gaia.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak Ekonomia Sozialerako ematen dituen laguntzak: kooperatibak eta lan sozietateak: 1.–Ekonomia sozialarekin zerikusia duten irabazi asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzak, ekonomia sozialari buruzko sentsibilizazio eta sustapen ekintzak egiteko: 2297/2018 Ebazpena, abuztuaren 20koa, dirulaguntzak emateko deialdia eta haren oinarri arautzaileak onesten dituena (2018ko 180. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 17koa), eta 351/2019 Ebazpena, apirilaren 19koa, 2297/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako oinarri arautzaileak aldatzen dituena (2018ko 96. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 20koa). 2.–Ekonomia sozialeko enpresa eta lanpostu berriak sortzeko eta/edo enpresak ekonomia sozialekoak bihurtzeko dirulaguntzak: 2296/2018 Ebazpena, abuztuaren 20koa, deialdia onesten duena (2018ko 180. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 17koa).

71. gaia.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak Ekonomia Sozialerako ematen dituen laguntzak: kooperatibak eta lan sozietateak: 3.–Kooperatibendako eta lan sozietateendako laguntzak langabetuak bazkide gisa hartzeagatik: 507E/2019 Ebazpena, apirilaren 3koa, deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena (2019ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 6koa), eta 1637E/2019 Ebazpena, ekainaren 24koa, 507E/2019 Ebazpena aldatzen duena (2019ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 19koa). 4.–Lan elkartuko kooperatibendako eta lan sozietateendako laguntzak inbertsioetarako: 195E/2019 Ebazpena, martxoaren 21ekoa, deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena (2019ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 15ekoa). 5.–Bazkide langile edo lan bazkide berriak hartzeko eta enpresak ekonomia sozialeko enpresa bihurtzeko laguntza: 140E/2019 Ebazpena, martxoaren 15ekoa, deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena (2019ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 10ekoa), eta 1579E/2019 Ebazpena, ekainaren 21ekoa, 140E/2019 Ebazpena aldatzen duena (2019ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 25ekoa).

72. gaia.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak prestakuntza entitateei ematen dizkien laguntzak: 1.–278E/2018 Ebazpena, abuztuaren 27koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez laguntza-deialdi bat onesten baita batez ere lanean ari direnei zuzendutako prestakuntza programak gauzatzeko 2019an eta 2020an, betiere Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan.

73. gaia.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak prestakuntza entitateei ematen dizkien laguntzak: 2.–30E/2019 Ebazpena, otsailaren 18koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntza-deialdi bat batez ere lanean ari direnei zuzendutako eta 2019ko Espezializazio Adimentsuaren Estrategiari lotutako prestakuntza programak egiteko.

74. gaia.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak prestakuntza entitateei ematen dizkien laguntzak: 481E/2018 Ebazpena, irailaren 19koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez dirulaguntza-deialdi bat onesten baita batez ere langabeei zuzendutako prestakuntza ekintzak gauzatzeko 2019an eta 2020an.

75. gaia.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak prestakuntza entitateei ematen dizkien laguntzak: 41E/2019 Ebazpena, martxoaren 8koa (2019-03-22ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), lantegi eskolak edo prestakuntza eta enpleguko programa integratuak sustatzen dituzten entitateentzako dirulaguntzak onesten dituena (2019, 2020 eta 2021).

76. gaia.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak orientazio entitateei ematen dizkien laguntzak: dirulaguntzak, 45 urtetik gorakoak izanik, luzaroko langabe direnak lan munduan aktibatzeko programak egiteko. 2403/2018 Ebazpena, irailaren 17koa, deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena (2018ko 195. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 8koa), eta 2587/2018 Ebazpena, urriaren 16koa, 2403/2018 Ebazpenean atzemandako akatsak zuzentzen dituena (2018ko 210. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 30ekoa).

77. gaia.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak gizartean eta lan munduan txertatzeko Europako programen arabera ematen dituen laguntzak: 1.–Gizarte Inklusioaren eta Ekonomia Sozialaren Programa Operatiboaren esparruaren barruan (EGF 2014-2020) Nafarroako Foru Komunitatean jarduketak egiteko hautatzen diren entitateentzako dirulaguntzak: 1645/2017 Ebazpena, ekainaren 2koa, 2017-2019 urteetarako dirulaguntzen deialdia onesten duena (2017ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 19koa). 2.–Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren esparruaren barruan (EGF 2014-2020) Nafarroako Foru Komunitatean jarduketak egiteko hautatzen diren entitateentzako dirulaguntzak: 1646/2017 Ebazpena, ekainaren 2koa, 2017-2018 urteetarako dirulaguntzen deialdia onesten duena (2017ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 19koa).

78. gaia.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak toki entitateei eta toki garapenerako agenteei ematen dizkien laguntzak: 1.–Toki entitateentzako laguntzak, interes orokorreko edo gizarte intereseko obra eta zerbitzuak egiteko langabeak kontratatzeko: 251/2018 Ebazpena, martxoaren 8koa, deialdia onesten duena (2018ko 57. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 21ekoa). 2.–Enplegurako eta toki garapenerako agenteak kontratatzeko laguntzak, ekintzailetzari laguntzeko zerbitzuak emateko: 691/2014 Ebazpena, apirilaren 9koa, deialdia onesten duena (2014ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 22koa; haren akats zuzenketa 2014ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 29koan), eta 2522/2014 Ebazpena, abenduaren 4koa, 691/2014 Ebazpena aldatzen duena (2014ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 18koa).

79. gaia.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak enplegu zentro bereziei ematen dizkien laguntzak: 1.–Desgaitasuna izanik enplegu zentro berezietan aritzen diren langileen soldata-kostuetarako dirulaguntzak: 2534/2014 Ebazpena, abenduaren 4koa, deialdia onesten duena (2014ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa), 268/2018 Ebazpena, martxoaren 15ekoa, 2534/2014 Ebazpeneko oinarri arautzaileak aldatzen dituena (2014ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 3koa), eta 207/2018 Ebazpena, otsailaren 27koa, 2534/2014 Ebazpenaren eranskineko 1. oinarri arautzailea aldatzen duena (2017ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 17koa). 2.–Enplegu zentro berezietako sostengu-unitateentzako dirulaguntzak: 502/2018 Ebazpena, apirilaren 25ekoa, deialdia eta haren oinarri arautzaileak onesten dituena (2018ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 10ekoa), eta 472E/2019 Ebazpena, martxoaren 27koa, 502/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako oinarri arautzaileak aldatzen dituena (2019ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 10ekoa). 3.–Enplegu zentro berezientzako dirulaguntzak, inbertsioak direla eta: 1198/2017 Ebazpena, maiatzaren 5ekoa, dirulaguntzak emateko arauak onesten dituena (2017ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 24koa), eta 39E/2019 Ebazpena, martxoaren 7koa, 1198/2017 Ebazpeneko 10. oinarri arautzailea aldatzen duena (2019ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 23koa).

80. gaia.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak gizartean eta lan munduan txertatzeko enpresei ematen dizkien laguntzak: 1.–Gizarteratze enpresentzako dirulaguntzak, soldatengatik eta Gizarte Segurantzako enpresa-kuotengatik: 94/2016 Foru Dekretua, urriaren 26koa, kalifikazioaren, erregistroaren eta laguntzen araubidea arautzen duena, eta 3021/2018 Ebazpena, azaroaren 28koa, deialdia eta haren oinarri arautzaileak onesten dituena (2019ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 15ekoa). 2.–Gizarteratze enpresentzako dirulaguntzak, laguntza teknikoagatik: 94/2016 Foru Dekretua, urriaren 26koa, kalifikazioaren, erregistroaren eta laguntzen araubidea arautzen duena, 476/2017 Ebazpena, otsailaren 24koa, deialdia eta haren oinarri arautzaileak onesten dituena (2017ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 13koa), 210/2018 Ebazpena, otsailaren 27koa, 476/2017 Ebazpeneko 2.1 oinarri arautzailea aldatzen duena (2018ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 17koa), eta 42E/2019 Ebazpena, martxoaren 11koa, 476/2017 Ebazpeneko 7. oinarri arautzailea aldatzen duena (2019ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 23koa). 3.–Gizarteratze enpresentzako dirulaguntzak, inbertsioengatik: 1205/2017 Ebazpena, maiatzaren 8koa, dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena (2017ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 25ekoa), 444/2018 Ebazpena, apirilaren 19koa, 1205/2017 Ebazpenean dirulaguntzak emateko ezarritako araubidea aldatzen duena, eta 38E/2019 Ebazpena, martxoaren 7koa, 1205/2017 Ebazpeneko 10. oinarri arautzailea aldatzen duena (2019ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 23koa).

II. ERANSKINA

Prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludunen lanpostuak

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

HERRIA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

5589

ESKUBIDE SOZIALAK

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

6171

ESKUBIDE SOZIALAK

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

BURLATA

NGko FUNTZIONARIOA

9660

ESKUBIDE SOZIALAK

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

B

10085

ESKUBIDE SOZIALAK

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

BURLATA

NGko FUNTZIONARIOA

10130

ESKUBIDE SOZIALAK

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

BURLATA

NGko FUNTZIONARIOA

10517

ESKUBIDE SOZIALAK

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

BURLATA

NGko FUNTZIONARIOA

10519

ESKUBIDE SOZIALAK

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

10520

ESKUBIDE SOZIALAK

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

BURLATA

NGko FUNTZIONARIOA

10521

ESKUBIDE SOZIALAK

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

BURLATA

NGko FUNTZIONARIOA

10537

ESKUBIDE SOZIALAK

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

B

10538

ESKUBIDE SOZIALAK

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

B

10540

ESKUBIDE SOZIALAK

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

BURLATA

NGko FUNTZIONARIOA

10542

ESKUBIDE SOZIALAK

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

BURLATA

NGko FUNTZIONARIOA

10554

ESKUBIDE SOZIALAK

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

10579

ESKUBIDE SOZIALAK

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

BURLATA

NGko FUNTZIONARIOA

10543

ESKUBIDE SOZIALAK

NEZ: ALTSASUKO ENPLEGU AGENTZIA

ALTSASU

NGko FUNTZIONARIOA

EUSKARA, C1

10544

ESKUBIDE SOZIALAK

NEZ: AGOIZKO ENPLEGU AGENTZIA

AGOITZ

NGko FUNTZIONARIOA

6162

ESKUBIDE SOZIALAK

NEZ: TUTERAKO ENPLEGU AGENTZIA

TUTERA

NGko FUNTZIONARIOA

6208

ESKUBIDE SOZIALAK

NEZ: TUTERAKO ENPLEGU AGENTZIA

TUTERA

NGko FUNTZIONARIOA

10528

ESKUBIDE SOZIALAK

NEZ: TUTERAKO ENPLEGU AGENTZIA

TUTERA

NGko FUNTZIONARIOA

6232

ESKUBIDE SOZIALAK

NEZ: DONEZTEBEKO ENPLEGU AGENTZIA

DONEZTEBE

NGko FUNTZIONARIOA

EUSKARA, C1

10472

ESKUBIDE SOZIALAK

NEZ: LIZARRAKO ENPLEGU AGENTZIA

LIZARRA

NGko FUNTZIONARIOA

10545

ESKUBIDE SOZIALAK

NEZ: LIZARRAKO ENPLEGU AGENTZIA

LIZARRA

NGko FUNTZIONARIOA

10546

ESKUBIDE SOZIALAK

NEZ: LIZARRAKO ENPLEGU AGENTZIA

LIZARRA

NGko FUNTZIONARIOA

10529

ESKUBIDE SOZIALAK

NEZ: LODOSAKO ENPLEGU AGENTZIA

LODOSA

NGko FUNTZIONARIOA

6184

ESKUBIDE SOZIALAK

NEZ: TAFALLAKO ENPLEGU AGENTZIA

TAFALLA

NGko FUNTZIONARIOA

10547

ESKUBIDE SOZIALAK

NEZ: TAFALLAKO ENPLEGU AGENTZIA

TAFALLA

NGko FUNTZIONARIOA

Iragarkiaren kodea: F1916432