108. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Virgen del Castillo zahar etxeko tasak

Miranda Argako Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2020ko ekitaldian Virgen del Castillo zahar etxean indarrean izanen diren tasak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz. Geroago, “Virgen del Castillo zahar etxea” erakunde autonomoko patronatuak berrespena eman zuen.

Erabaki hori 2020ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ekoan, bai eta Miranda Argako Udalaren ediktu-taulan ere, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta harekin bat datorren legedian xedatuari jarraikiz.

Hogeita hamar egun baliodunean jendaurrean egon eta gero, epe horretan inork ez zuenez inolako idazkirik aurkeztu, horren gainean erreklamazio, kexa edo oharrak egiteko, behin betiko onetsirik gelditu ziren Miranda Argako Virgen del Castillo zahar etxeko 2020rako tasak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar dira.

2020. URTEKO TASAK

Laguntza behar dutenak: 2.032,63 euro hilean.

Beren buruz baliatzen direnak: 1.099,00 euro hilean.

Beren buruz erdizka baliatzen direnak: 1.339,13 euro hilean.

Erdizkako mendekotasuna dutenak: 1.688,42 euro hilean.

Eguneko egonaldiak (eguneko tasa): 10,00 eurotik 50,00 eurora bitarte, plaza motaren arabera, hau da, laguntza behar dutenentzat ala beren buruz baliatzen direnentzat den, eta laguntzak egun bakoitzean zenbat irauten duen.

Miranda Argan, 2020ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L2004939