108. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 9koan, 2/2020 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten zuen erabakia. Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da 2/2020 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aplikatzen diren arauak: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duena.

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Lehenbizikoa

Aparteko kreditua

GASTUAK:

Aplikazioa, kontzeptua, zenbatekoa:

9330-62200 Herriko Etxea berritzea, 100.000,00 euro.

4121-69201 Herri-lurretako bideak, 25.000,00 euro.

1350-62900 Zaintza kamerak, 20.000,00 euro.

34203-62200, Jarduketak kirol eremuetan, 50.000,00 euro.

336-60000 Ingurunea eta paisajea hobetzea Barranco del Rey parajean eta bide berdean, 35.000,00 euro.

34201-62900 Kirol eta kultura ekitaldietarako aulkiak eta mahaiak, 3.500 euro.

Guztira, 233.500,00 euro.

Finantzaketa: 8701001 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako 233.500,00 euro (superabita).

Guztira, 233.500,00 euro. Emaitza berdindua.

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Bigarrena

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

4320-62200 Alde Zaharraren saneamendua, 100.000,00 euro.

Guztira, 100.000,00 euro.

Finantzaketa: 8701001 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako 100.000,00 euro (superabita).

Guztira, 100.000,00 euro. Emaitza berdindua.

Funesen, 2020 maiatzaren 7an.–Alkate udalburua, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2004824