2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Laburpena, Kirolaren zein ariketa fisikoaren arloko entitateei diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdiarena, kirol ekitaldi puntualak eta kirol jarduera iraunkor jakin batzuk antolatzeagatik 2018-2019ko denboraldian edo 2019an
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 447920.
Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.
Organo emailea: Komunitate Garapeneko Zinegotzi Ordezkaria.
Alor kudeatzailea:Komunitate Garapeneko Alorra.
Instrukzio-organoa: Diru-laguntza kudeatzen duen Alorreko Idazkaritza Teknikoa.
Deialdiaren xedea:
Deialdi honen xedea da diru-laguntzak ematea 2018-2019ko denboraldian (irailetik ekainera) zein 2019. urtean kirol ekitaldi puntualak eta kirol jarduera iraunkor jakin batzuk antolatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko kirolaren zein jarduera fisikoaren arloko entitateei.
Deialdiaren helburua:
Babesa ematea aldizkako kirol ekitaldiak eta kirola, batez ere aisialdikoa, Iruñean antolatzeko.
Deialdiaren guztizko zenbatekoa, gehienez, kreditu erabilgarrien barruan: 652.000 euro.
Iruñean, 2019ko apirilaren 3an.–Iruñeko Udaleko Komunitate Garapeneko Alorreko Zinegotzi delegatua, Esther Cremaes Mayorga.
Iragarkiaren kodea: L1904697