76. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGOA

Balorazio txostenaren berrikuspena jendaurrean jartzea

Larragoako Udalak, 2019ko martxoaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Larragoako udal-mugarteko balorazio txostena berrikusteko proiektua.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Larragoan, 2019ko apirilaren 3an.–Alkatea, María Flora Gaviria Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1904686